Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 Marzo, 2021 I+G

Ekosistema berri bat petrolioaren deribatuak produktu biologikoekin ordezkatzeko, enbalajearen eta automobilgintzaren industrian

Hamar herrialdetako 26 erakundek, Maier eta Cidetec euskal erakundeak barne, INN-PRESSME proiektuan parte hartzen dute. Bertan, bilgarriak, energia- eta garraio-soluzioak eta kontsumorako beste ondasun birziklagarri eta/edo biodegradagarri batzuk garatuko dira
INN-PRESSME

Abian da INN-PRESSME, enbalajearen, automobilgintzaren eta beste kontsumo-ondasun batzuen industrietan petroliotik eratorritako produktuak produktu biologikoekin ordezteko helburua duen Europa mailako proiektu berria. Ekosistema gisa funtzionatu nahi du horrek, non enbalajeak, energia- eta garraio-soluzioak eta beste kontsumo-ondasun birziklagarri eta/edo biodegradagarri batzuk garatuko diren, Europako enpresetan prozesuak eta biomaterialak zabaltzen laguntzeko.

INN-PRESSME Europar Batasunaren Horizon 2020 programaren barnean kokatzen da eta berrikuntza-proiektu ireki gisa planteatzen da. Bertan, hainbat ibilbide eta prozesutan antolatutako 16 ildo pilotuz osatutako ekosistema bat ezartzen da, guztiak material biologikoa balio erantsi handiko produktuetan bihurtzeko eta prozesatzeko. Gainera, produktu horiek beren homologo fosilen prezio lehiakorra berdintzen edo gainditzen dute.

Europako ekosistema horretan garatuko diren zerbitzu tekniko guztiak Europako 10 herrialdetako bazkide espezifikoek eskainiko dituzte, eta, besteak beste, prozesamendua, karakterizazio azkarra, eskalatzea, nanosegurtasuna edo ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren ebaluazioa (birziklagarritasuna eta biodegradagarritasuna) bezalako ekipo eta metodoak jasoko dira bertan.

Ekosistema europar horretatik eratorritako zerbitzu berriak probatuko eta egiaztatuko diren lehen sektoreak enbalaje-, energia- eta garraio-sektoreak eta kontsumo-ondasunenak izango dira. Hori 9 proba-kasuren bidez egingo da, eta, ondoren, Europa mailan tamaina desberdinetako enpresentzako zerbitzu pilotuak eskainiko dituen ikerketa-ekosistema oso batera zabalduko da, produktu berriak garatzean eta merkaturako sarbidea bizkortzean arriskuak murrizteko aukera emateko.

Maier eta Cidetec eragile euskaldunak proiektuaren parte

Finlandia, Alemania, Suedia, Polonia edo Erresuma Batuko 26 erakunderen artean, bi eragile euskaldun hauek daude: Cidetec euskal ikerketa zentroa (Donostia), BRTA aliantzako kidea, eta Maier (Gernika), automobilgintzarako osagai estetiko eta funtzionaletan Europako liderra eta Mondragon Korporazioko kidea. Biek 2021eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2025eko urtarrilaren 31ra arte luzatuko den proiektu honetan parte hartzen dute.

Finlandiako VTT Ikerketa Teknikoko Zentroak gidatuta, Cidetec-ek tintak formulatzeko bere pilotua eguneratzeko helburu espezifikoa beteko du, Cidetec Surface Engineeringren bidez. Bestalde, Cidetec Energy Storagen bidez etengabeko estaltzeko pilotua eguneratuko du. “Bi linea horiek nanozelulosa bidezko elektrolitoak eta lohiak handitzeko erabiliko dira, etiketa adimendunetan (bereziki, bistaratzaile elektrokromikoetan eta baterietan) eta ultrakondentsadoreetan aplikatzeko”, azaldu dute zentro teknologikoko arduradunek. Maierrek, berriz, partzuergoko partaideekin lankidetzan, bio jatorriko material termoplastikoak kanpoko automobilgintzako trim piezetan frogatzeko lan egingo du.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak