Albisteak 21 uztaila, 2022

Dibal-ek dendetan erosketa-esperientzia aldatzea bilatzen du Foodys proiektuaren bidez

Enpresa bizkaitarra, Vicomtechekin lankidetzan, elikadura-merkatuetarako auto-ordainketarako sistemen belaunaldi berri bat aztertzen ari da, solteko produktuak modu autonomoan pisatzeko, produktuak itxura bisualean oinarrituta identifikatzeko edo erosketa-zikloa ordainketarekin bukatzeko. Horrela, dendetatik irteteko itxaronaldiak murriztea bilatzen da.
-

Dibal enpresa bizkaitarra estatuko liderra da merkataritzarako eta industriarako balantza-merkatuan, eta Europako erreferenteetako bat da, 35 urtetik gorako esperientziarekin. Vicomtechen laguntzarekin, Foodys proiektua gidatzen du, SPRI Taldearen Hazitek programaren esparruan.  

Proiektuaren xedea da elikadura-merkatuetarako auto-ordainketa sistemen belaunaldi berri bat sortzea, bezeroak erosketa-prozesuan duen esperientzia hobetzeko. Izan ere, pandemiak salmentetan teknologia berrien erabilera bultzatu du. “COVID-19aren ondorioz, bezeroek ez dute itxaron nahi izan, ez eta erosteko eta ordaintzeko ohiko prozesu bat jarraitu nahi izan. Mugitzeko askatasuna nahi dute, baita dendako beste erosle edo langileekin elkarreraginik ez izatea ere, beharrezkoa ez bada”, azpimarratu du Iratxe Berriozabal Dibaleko Marketin zuzendariak. 

Egoera berri horretan, Dibalek supermerkatuetan erosketa-prozesuari lotutako konponbide teknologikoak garatzeko proiektu bat hastea erabaki du, modu indibidualean edo konbinatuan, bezeroaren erosketa-esperientzia hobetzeko. Soluzio horiek aukera eman behar dute solteko produktuak modu autonomoan pisatzeko, produktuak itxura bisualaren arabera identifikatzeko, eta, gainera, erosketa-zikloa ordainketarekin bukatzeko. 

“Horretarako, pisatze mugikorreko soluzio teknologikoak garatzea eta aplikatzea aurreikusten da, bai eta produktu freskoak zein lehorrak identifikatzeko soluzio teknologikoak ere, kameren eta identifikazioko softwarearen bidez”, arduradunak zehazten duenez. Produktuak kameren eta identifikazioko softwarearen bidez identifikatzearen arloan Vicomtech ari da lanean, Adimen Artifizialean, Visual Computing-ean & Iteraction-ean espezializatutako euskal zentro teknologikoa. 

Bezeroarentzako autonomia handiagoa

Foodys proiektuak erosleari autonomia handiagoa ematea du helburu, dendetan erosketa-esperientzia aldatuz. Erabiltzaileak bere organ uzten dituen produktuak identifikatu eta tiket bati gehitu ahal izango dizkio kameren bidez, produktua identifikatuz edo EAN kodearen bidez. Behin erosketa eginda, ez da beharrezkoa izango zain egotea eta produktu guztiak kutxa-lerro batetik edo self-checkout postu batetik pasatzea. “Erosleak erosketa baieztatu eta gailu bakar batean ordaindu ahal izango du, eta ondoren, bere erosketarekin denda utzi ahal izango du. Horrek dendetatik irteteko itxaronaldiak murriztuko ditu”, nabarmendu du Berriozabalek. 

Erosketa-prozesuan ere bezeroak bere denborak optimizatuko ditu. Izan ere, erosketa-orgatik bertatik eska daiteke txanda, eta horrela dendan erosketak egiten jarraitu bere txanda iristen den bitartean. Orgako gailuak abisu bat botako du  txanda hurbil dagoenean. “Horrez gain, bezeroari era guztietako informazioa eman dakioke (erosketa-historialean oinarritutako promozioak, une horretan egiten ari den erosketari buruzko informazioa, erosketa oinarri duten errezetak). Horrek hobetu eta erraztu egingo du erosketa, Marketineko zuzendariaren esanetan. 

Proiektuan aztertzen ari den teknologia merkatu-guneko egoera eta gailu desberdinetan aplika daiteke: erosketa-orga autonomoak, produktuak ordaintzeko estazioak edo, autozerbitzuko balantzetan erabiltzen bada, produktuak irudi bidez ezagutzeak produktua hautatzeko prozesua ere erraztuko du. 

Horrek guztiak, Dibaleko arduradunaren arabera, “onura ekarriko lieke supermerkatu handiei. Izan ere,  gaur egun merkatuan ez dagoen aukera berri bat eskainiko dute erosketa egiterako orduan”. Erakargarria izan liteke bezero berriak erakartzeko, eta kateek denbora errealean informazioa izango lukete bezeroen erosketei buruz. “Hori erabakigarria da edozein negozioren eraginkortasuna hobetzeko erabaki arinak hartzeko”. 

Aurkeztutako proiektuak 2022ko amaierara arteko epea du. “Hortik aurrera, ondorioak aterako ditugu, eta zehaztu ahal izango dugu nola, noiz eta zer arlotan aplikatu ahal izango dugun teknologia. Gutxieneko helburu bezala, gure intentzio da 2023ko urtarrilerako  gutxienez autozerbitzuko balantzetan merkaturatzea, fruten eta barazkien errekonozimendurako”, ondorioztatu du. 

Euskal enpresak 200 langile ditu, urtean 30 milioi euro inguruko fakturazioarekin, bere ekoizpenaren % 55 esportatzen du eta 60 herrialde baino gehiagotan du presentzia. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
07/07/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Emaitek  Industria  Hobeak  ezagutza  industriarentzako  balio  bihurtzen  duten  gaitasunak  bultzatzen  ditu
03/07/2026 I+G+B

Emaitek Industria Hobeak ezagutza industriarentzako balio bihurtzen duten gaitasunak bultzatzen ditu

Emaitek Industria Hobea 2026 programaren edizio berriak 62,1 milioi euro bideratuko ditu Zentro Teknologiko Multifokalizatuek Euskadiko industria-erronkei egiten dieten ekarpena indartzera, eta emaitzetara bideratutako finantzaketa-eredu berria txertatu du.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
03/07/2026 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Kaskadako  finantzaketak  Europako  proiektuak  euskal  ETEetara  hurbiltzen  ditu,  %46,5eko  arrakasta-tasarekin
19/06/2026 I+G+B

Kaskadako finantzaketak Europako proiektuak euskal ETEetara hurbiltzen ditu, %46,5eko arrakasta-tasarekin

2023az geroztik, 79 euskal ETEk parte hartu dute EEN Basquek bultzatutako kaskadako finantzaketa-ekimenaren bidez sustatutako Europako deialdietan, eta 42k finantzaketa lortu dute beren berrikuntza-proiektuak garatzeko. SPRIk antolatutako I+G+b-aren nazioartekotzeari buruzko zazpigarren jardunaldiak Europako aukera berriak ezagutarazteko, enpresen arrakasta-esperientziak ezagutzeko eta digitalizazioa, robotika, bioekonomia edo trantsizio energetikoa bezalako arloetara bideratutako hurrengo...

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikertzaileak  kontratatzea  sustatzeko
18/06/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikertzaileak kontratatzea sustatzeko

2026rako planak 4,4 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 42.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat.

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Zorrotzaurreko  Bilbao  Campus  Teknologikoa  Lanteken  industriarako  zerbitzu  digital  aurreratuen  proiektuarekin  handitu  da

Zorrotzaurreko Bilbao Campus Teknologikoa Lanteken industriarako zerbitzu digital aurreratuen proiektuarekin handitu da

Lanteken etorrerak Iparraldeko Puntaren garapenean aurrera egitea ahalbidetzen du, IDOMen, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen eta Vicomtechen proiektuekin batera

Guretaldek  eta  BEKO  TECHNOLOGIESek  elikagai-industriako  arrisku  ikusezin  batean  jarri  dute  arreta:  aire  konprimituan
06/05/2026 I+G+B

Guretaldek eta BEKO TECHNOLOGIESek elikagai-industriako arrisku ikusezin batean jarri dute arreta: aire konprimituan

Aire konprimatuaren tratamendua eta monitorizazioa izango dira protagonistak FOOD 4 FUTURE – ExpoFoodTech 2026 azokan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.