I+G+B
Elkarrizketak 24 urtarrila, 2023

Credeblug-ek tresna bat garatu du urpeko kableak konpontzeko

La ingeniería de Azpeitia ultima un prototipo que localiza el cable, lo amarra y lo corta, haciendo que una operación compleja de gestionar en alta mar tenga un coste más acotado
-

Ezkutuko Txapeldun kontzeptua bikain doakio Credeblug ingeniaritzari. Tamaina ertaineko ETE bat da, eta bere nitxoa hain da zehatz eta espezializatua, mundu mailako liderra dela bere merkatu-kuotan. Hamarratz eta zaliak bezalako pieza handien segmentuan egiten du lan, historikoki industria astuna deitu izan zaion sektorean, eta, kasu honetan, pieza horiek baliagarri dira karga astunak manipulatzeko altzairutegi, portu edo hondakin-lantegietan.

Hemendik aurrera, konponbide berri bat egiten hasiko da uretako plataforma eolikoen arloan erabiltzeko. Egoitza Azpeitian duen hogei langile inguruko ETE hau prototipo bat bukatzen ari da, zeinari esker posible izango baita hobeto eta modu eraginkorragoan konpontzea horrelako plataformak lurrari lotzeko erabiltzen diren urpeko kableak. Izan ere, kable horiek askotan kaltetzen dira denboraren joanagatik edo itsas jardueragatik, azaldu du konpainiako zuzendari nagusi Asier Susaetak.

Ezkutuko txapelduna edo Nitxoko txapelduna… Nola lortzen da horrelako aitortza bat?

Esango nuke hainbat faktoreren nahaste bat dela. Garrantzitsuena da deliberamenduz jokatzea, apustu irmoa egin behar baita edozein merkatu edo produktutan espezialista bihurtzeko, eta guk hasieratik egin dugu hori. Gainera, uste dut mantentzen dugula enpresak jaiotzatik duen DNA berritzailea, eta gaur egun are gehiago indartzen ari garela.

Koka gaitezen… Zein da hamarratz baten eta zali baten arteko aldea?

Forma da alde nagusia. Hamarratz batek “besoak” dauzka, eta zali batek “burruntzaliak”. Hala, hamarratzak erabiltzen dira tamaina handiko bolumenak kargatzeko, besteak beste, hiriko hondakin solidoak edo txatarrak. Aldiz, zaliak gehiago erabiltzen dira granulometria txikiagoko produktuak kargatzeko, adibidez, biomasa, garia, zementua…

Eta nola aurkitzen du ETE batek urpeko kableen konponketa bezalako merkatu-nitxo zehatz bat?

Blug bereziki sortu zen siderurgia sektoreko makina espezifikoak eraiki eta haiei zerbitzu emateko, baina, pixkanaka, produktu estandarrerako makina bereziak diseinatzen hasi zen, manipulaziorako makineria gero eta handiagoa zelako eta erabateko espezializazioa eskatzen zuelako.  Hortik aurrera, enpresa hazi egin da beste zentzu batzuetan ere, esaterako teknologikoki edo nazioartekotze arloan.

Zergatik hausten da urpeko kable bat?

Arrazoi ugari egon daitezke, baina normalean izaten da itsasontzien aingurekin duten elkarreraginagatik.

Nola egiten da konponketa? Credeblug-ek zertan hobetuko du prozesua?

Gure tresnak (Cabletool) integratuta dauzka argiztapen eta ikusmen sistemak, bai eta kableak lotu eta ebakitzeko moduluak. Horrek esan nahi du gai garela kablea aurkitu, lotu eta ebakitzeko ekipo bakarrarekin, eta horri esker posible da itsaso zabalean kudeatzeko konplexua den operazio baten kostua eta dedikazioa gutxitzea.

Zenbat denbora behar izan duzue proiektu honen garapen eta berrikuntza lanetarako?

Hazitek proiektu estrategiko bat da (enpresetako I+G-ari laguntzeko programa bat, SPRI Taldeak bultzatua), hiru urteko iraupena duena, eta orain amaierako fasean gaude. Luzapen bat eskatu dugu 2023ko lehen hiruhilekoan prototipoa baliozkotzeko probak amaitzeko.

Berrikuntza erreal eta ukigarriez mintzatzean proiektu zehatz hau aipa liteke… Noizko espero dituzue lehen emaitzak?

Aste gutxi barru izango dugu landa-feedback teknikoa. Gero merkatura aterako dugu produktua, eta hori da berrikuntzaren zati garrantzitsuena, kutxa batean gordeta geratzen bada ez baitu ezertarako balio. Nolanahi ere, dagoeneko kontrastatu dugu gure konponbidea eta bere diseinua offshore sektoreko enpresekin, beraz, pozik gaude eta aurreikuspenak onak dira.

 

 

Lotutako albisteak

Aitzgorri:  «Ezin  da  dibertsifikatu  berritu  gabe,  eta  geure  kasuan  hori  gertatzen  zen  robotikarekin»
30/06/2025 I+G+B

Aitzgorri: «Ezin da dibertsifikatu berritu gabe, eta geure kasuan hori gertatzen zen robotikarekin»

Gipuzkoako enpresa 35 urteko esperientzia du galdaragintza astunaren sektoreko erreferente moduan, eta ekarpenak egiten dizkie I+G prozesuei eta teknologia aurreratuari

Cimico:  “Gure  teknologiek  funtsezko  abantaila  teknikoak  eskaintzen  dituzte  hondakin-uren  tratamendu  biologikorako”
26/06/2025 I+G+B

Cimico: “Gure teknologiek funtsezko abantaila teknikoak eskaintzen dituzte hondakin-uren tratamendu biologikorako”

Gipuzkoako enpresak irtenbide berritzaileak sortzen ditu bere sektorean, Estatuko zein nazioarteko proiektuekin. Gainera, AnIFAS proiektuan lan egiten du, Hazitek programaren laguntzarekin eta oxigenorik gabeko tratamendurako teknologia bat garatzen zentratuta.

Gorlan  taldea,  I+G  arloan  jarduten  duen  balio  erantsi  handiko  produktu  elektrikoen  enpresa
23/06/2025 I+G+B

Gorlan taldea, I+G arloan jarduten duen balio erantsi handiko produktu elektrikoen enpresa

Zornotzako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du, eta produktu berriak garatzen bakarrik diharduten 90 pertsona ditu.

Ikusmen,  25  urte  baino  gehiagoko  esperientzia  ikusmen  artifizialeko  soluzioak  garatzen
10/06/2025 I+G+B

Ikusmen, 25 urte baino gehiagoko esperientzia ikusmen artifizialeko soluzioak garatzen

Konpainia bizkaitarrak ekoizten dituen ekipoak akatsen ikuskapena eta objektuen azterketa bezalako prozesuak automatizatzeko ahalmena dute. Azken urteetan, elikagaien sektorean duen presentzia handitu du enpresak.

UNLOCK  proiektuak  oilasko  lumak  nekazaritza  produktu  jasangarri  bihurtzen  ditu
06/06/2025 I+G+B

UNLOCK proiektuak oilasko lumak nekazaritza produktu jasangarri bihurtzen ditu

Lau urteko ikerketaren ondoren, Cidetec Surface Engineering buru duen proiektu europarrak oilasko-lumak nekazaritzarako lehengai jasangarri bihur daitezkeela frogatu du.

ATE  Informatikak  adimen  artifizialaren  bidezko  digitalizazioa  bultzatzen  du  euskal  ETE-etan
29/05/2025 I+G+B

ATE Informatikak adimen artifizialaren bidezko digitalizazioa bultzatzen du euskal ETE-etan

Gipuzkoako konpainia erreferentziazko bazkide teknologiko gisa finkatu da gero eta ingurune digitalagoan eboluzionatzearen alde egiten duten enpresentzat.

KA-IA,  ibilgailu  elektriko  eraginkorragoak  eta  malguagoak  fabrikatzeko  adimen  artifiziala
29/05/2025 I+G+B

KA-IA, ibilgailu elektriko eraginkorragoak eta malguagoak fabrikatzeko adimen artifiziala

Hazitek proiektu estrategiko hau 2021etik 2023ra bitartean garatu zen, eta Gestamp izan zuen buru. Lau jarduera-eremutan lortu zituen helburuak: produktuaren diseinuan, prozesuaren diseinuan eta balorazioan, ekoizpenaren kudeaketan eta kalitate-kontrolean.

FIDEGAS,  40  urte  baino  gehiago  gasak  detektatzeko  sistemak  diseinatzen  eta  fabrikatzen
26/05/2025 I+G+B

FIDEGAS, 40 urte baino gehiago gasak detektatzeko sistemak diseinatzen eta fabrikatzen

Donostiako enpresa hidrogenoaren bidez jasangarritasunaren alde egiten duten bi proiekturen parte da: HIMUGI eta H2Sarea. Proiektu horiek SPRIren Hazitek dirulaguntza jaso dute.

Hemolinek  test  anitzeko  sistema  portatila  garatu  du  hemostasiaren  diagnostiko  azkar  eta  zehatza  lortzeko
19/05/2025 I+G+B

Hemolinek test anitzeko sistema portatila garatu du hemostasiaren diagnostiko azkar eta zehatza lortzeko

iLine Microsystemsek zuzendutako proiektua osasun-sektorerako dispositibo bat garatzen ari da, antikoagulatutako pazienteak tratatzeko. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa izan du.

EGOKIA  proiektuak  elkarlaneko  ikaskuntza  automatikoko  plataforma  aitzindari  ziberseguru  bat  lortu  du
16/05/2025 I+G+B

EGOKIA proiektuak elkarlaneko ikaskuntza automatikoko plataforma aitzindari ziberseguru bat lortu du

Hazitek proiektu hau hamar bat euskal enpresa eta ikerketa zentrok garatu zuten, Mondragon Assembly buru zela.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.