Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 iraila, 2020 I+G

CIC Energigunek ibilgailu elektrikoen bateriak hobetzeko proiektu batean parte hartzen du

Euskal ikerketa zentroa Sublime proiektuaren parte da, beste hamalau erakunderekin batera, eta 'laugarren belaunaldiko bateriak' garatzea du helburu.
Proyecto Sublime CIC Energigune

Gaur egun, ibilgailu elektrikoa kaleetan ikus daiteke, baina oraindik oztopo bat du, merkaturatze prozesuan eragina duena: baterien iraupen laburra eta gehiegizko karga denbora, horrek autoen autonomian duen eraginarekin . Arazo hau ebazteko, CIC Energigune (BRTA aliantzako kidea) mota horretako bateriak hobetzea helburu duen proiektu batean murgildu da. Sublime proiektua Alemaniako FEV ingeniaritzak zuzentzen du, eta 15 parte-hartzaile ditu, enpresa eta zentro teknologikoen artean. Lau urteko iraupena du eta H2020 Ikerketa eta Berrikuntzako Europako Esparru Programak finantzatzen du, 7,8 milioi euroko aurrekontuarekin. Sublimen, bateriekin lotutako balio-kate osoa proiektu berean batu eta laugarren belaunaldiko baterien funtzionamendu optimoa hobetu eta frogatu nahi da.

Bateria hauek, egoera solidoko bateriak ere deituak, sulfuroetan oinarritutako elektrolito inorganikoen erabileran oinarritzen dira. Material horri esker, ibilgailu elektrikoaren bateriak fidagarritasun eta autonomia handiagoa eta karga azkarragoa izango du. Gainera, CIC Energiguneko zuzendari Nuria Gisbertek adierazi duenez, “bateria hauek egonkortasun termikoan hobekuntza nabarmena izango dute eta barne zirkuitu laburren arriskua ahalik eta gehien murriztuko dute, elektrolito likidoa elektrolito solido batekin ordezkatzeari esker”.

Laugarren belaunaldiko bateriak “ibilgailu elektrikoan aurrera pauso disruptibo diferentzial bat izango dira, autonomia eta segurtasun handiagoa emango diotelako”, gaineratu du Gisbertek. CIC Energiguneren eskutik, bateria mota horietarako materialak prozesatuko dira eta integratuko dira, eta instalazioak eskainiko dituzte proiektuan.

2024rako, proiektuaren amaiera-epea, gaitasun handiko eta tentsio handiko egoera solidoko baterien teknologia eskuragarri egotea da proiektuaren helburua, fabrikazio komertzialaren aurreko fasean hain zuzen ere. Gainera, ibilbide-orri bat aurkeztea da beste helburuetako bat, 2030ean bateria mota horiek merkaturatu ahal izateko.

SPRI Taldeak beren industrialdeetan baldintza malguak eta lehiakorrak dituzten espazioak eskaintzen dizkie euskal enpresei Sprilurren bidez. Enpresentzako ingurune berritzaileak ere eskaintzen ditu, Euskadiko Parke Teknologikoen sarearen bidez. Xehetasun gehiago esteka honetan.

Lotutako albisteak

18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
12 iraila, 2024 I+G
Neiker-ek eredu matematikoak garatzen ditu kultibo erresistenteagoak lortzeko
Irakurri gehiago
11 iraila, 2024 I+G
Ondoanek I+Gn oinarritzen du bere estrategia balio-proposamena areagotzeko
Irakurri gehiago
10 iraila, 2024 I+G
Konputazio kuantikoa aurrera doa Euskadin adimen artifiziala sustatzeko KUBIT proiektuarekin
Irakurri gehiago
26 uztaila, 2024 I+G
Adagio proiektuak industriarentzako IA sortzailea garatuko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak