200 milioi eurotik gorako balioa duen akordioa beste 60 unitaterekin handitzeko aukera dago
Egunero 130.000 bidaiari inguru garraiatzen dituela, tranbia Osloko hiri barruko garraio-sistema nagusietakoa bilakatu da. Honen kariaz, erakunde publikoek garraiobide honen sarea handitu eta egun hiri horretan joan-etorrian ibiltzen diren trenak ordezkatzea erabaki dute.
Eragiketa hau aurrera ateratzeko, Osloko hiri-garraioaz arduratzen den Sporveien enpresak 87 trenen horniketa eskatu dio CAF euskal trenbide konpainiari, 200 milioi eurotik gorako balioa duen kontratu baten bitartez. Eskaria beste 60 konboitan handitzeko aukera dago.
Eskatutako unitateak CAFen bezeroek estimu handi-handian duten Urbos gamakoak dira, Gipuzkoako enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Tren hauek 34 metroko luzera eta sarbide bikoitzeko 6na ate dituzte, eta sistema bereziez ekipatuko dituzte herrialde eskandinaviarreko baldintza klimatikoetara egokitzeko. Horrez gain, harrapatzeak saihesteko radarra izango dute, baita bidaiarientzako informazio-pantaila bikoitzak ere, wifi seinalea eta bestelako zerbitzu osagarriekin batera.
ntClick Soluciones Tecnológicas 2005ean Berrizen sortutako enpresa da, eta maiatzean bulego...Leer más
PartekatuAitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más
PartekatuEkonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak bere sailaren...Leer más
PartekatuHilabete honetako edukiak: Ikuspegi globala Ibilgailu arinen salmentak...Leer más
PartekatuGuztira 81 euskal enpresa batu dira SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?