CAF Miira automatizazioaren alde, Abantailen eskutik
Konpainiek elkarrekin lan egitea erabaki dute, euskal kooperatibak automatizazioaren arloan garatutako soluzioak tren fabrikatzailearen ekoizpen-prozesuan txertatzeko asmoz
CAF Taldearen barruan tren-industriarako errodamendu eta krokagailuen ekoizpenean espezializatuta dagoen CAF Miira dibisioak eta Mondragon Korporazioari atxikitako Abantail konpainiak lankidetza-akordioa sinatu dute kooperatibak automatizazioaren arloan garatu dituen soluzioak fabrikatzailearen ekoizpen-prozesuan txertatzeko asmoz.
Zehazkiago esanda, akordioan aurreikusitakoaren arabera, IK4-Ikerlan zentro teknologikoak garatu eta horri atxikitako Abantail spin-offak optimizatutako CoDI deritzon konfigurazio teknikorako softwarea CAF Miira konpainiak hornitzen dituen eskaripeko soluzioen diseinu-prozesua automatizatzeko erabiliko da.