Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 abendua, 2019 I+G

C-Mobilek etorkizuneko errepiderako sistema adimendunak zabaldu ditu Bilbon

Europar proiektuak ibilgailuak eta bide-azpiegiturak konektatuko dituen pilotua abiarazi du

Europar proiektuak ibilgailuak eta bide-azpiegiturak konektatuko dituen pilotua abiarazi du

Errepidean ezustekorik ote dagoen eta aparkatzeko lekurik aurkituko ote dugun adierazi eta txirrindulariei arrisku-egoerak jakinaraziko dizkieten aplikazioak; horiexek dira Bilbon C-Mobile proiektuaren barruan probatuko diren zerbitzuetako batzuk. Hiri-mugikortasun seguruagoa eta eraginkorragoa lortzen lagun dezaketen garraio-sistema adimendun kooperatiboak (C-ITS) garatzea da proiektuaren helburua.

 

C-Mobile Europa osoko 36 bazkide dituen proiektua da; hala nola, zentro teknologikoak, udalak, unibertsitateak eta enpresak. Ekimenari jarraiki, zortzi pilotu inplementatuko dira Europako hainbat hiri eta eskualdetan, mugikortasun adimenduneko hainbat zerbitzu testatzeko. Bilborekin batera, Bartzelona, Vigo, Bordele, Kopenhage, Newcastle eta Tesalonika hiriek eta Ipar Brabante eskualdeak parte hartuko dute.

 

Bilboren kasuan, proiektua Basque Research & Technology Alliance partzuergoari atxikitako CEIT ikerketa zentroak koordinatu du. Pilotu honetan, ibilgailuak eta bide-azpiegiturak konektatuko dituzten bost zerbitzu kooperatibo instalatuko dira. Aplikazio hauek hiri-eremuan dauden aparkatzeko leku hutsei buruzko informazio baliagarria helaraziko diete gidariei, baita obrei buruzko oharrak eta pilaketa, istripu zein bestelako arrisku-egoerei buruzko jakinarazpenak ere. Horrekin batera, autobusen gune itsuan kokatzen diren txirrindulariei zuzendutako alerta-sistema bat eta kamioiei errepide bidezko ibilbidea planifikatzen lagunduko dien aplikazio bat garatuko dira. Pilotua Bilbon inplementatzen hasia da, eta horrexeri lotuta daude Bizkaiko hiriburuko udala, Gertek, Kapsch, MLC, Dachser, DGT, Donostiako Udala, Dbus eta CTVi.

 

C-Mobile proiektua Europar Batasunak kofinantzatu du eta 2020ko azaroan amaituko da. C-ITS zerbitzuek mugikortasunaren arloko erronkei aurre egiteko duten potentzialtasuna frogatzea da –bereziki, hiri-eremu konplexuetan– partzuergoaren helburua, aplikazio berriak garatuz eta beste hiri batzuei eraldaketa honekin bat egiteko aukera erraztuko dieten gidak sortuz.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak