Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 ekaina, 2022 I+G Hazitek programa

Bizkarrak  produktu-gama berritu du yaconarekin gozatutako eta azukrerik gabeko marmeladen eskutik

Tecnaliarekin elkarlanean limoi-marmelada sortu du eta gama guztia berritu du andetar tuberkulu yaconaren sustraia gozagarri gisa erabilita  

Bizkarra okindegi eta gozotegiaren lantegiak beste urrats bat eman du berritze aldera azukre erantsirik gabeko marmeladak sortu baititu, gozagarri gisa propietate ugariko andetar tuberkulu yaconaren sustraia dutenak. Hiru urtez Tecnalia Teknologi Zentroarekin elkarlanean garatu den eta Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen Hazitek programaren bidez lagundutako proiektu baten emaitza da produktu berri hori.

Lankidetza horri esker, Bizkarrak azukre erantsirik gabeko marmeladak sortu ahal izan ditu, gozagarri intentsiborik erabili gabe eta landare-osagai naturalak soilik erabilita. Proiektuaren bitartez, limoi-marmelada bat sortu da, eta horrek lortu nahi izan diren ezaugarri organoleptiko eta nutrizional guztiak bildu ditu. Ondoren, errezeta hori lantegian egiten diren azukrerik gabeko marmelada guztietan erabili da. Guztira, marmelada-gamak sei barietate barne hartzen ditu: abrikot-, aran-, mugurdi-, marrubi-, limoi- eta mandarina-marmeladak. Horiek guztiak ohiko dendetan eta online dendan aurkeztu dira oraintsu.

Marmeladak betiko eran egiten dira, fruta freskoekin eta azukrea bere propietate guztietan ordezkatzen duten bi osagairekin: zuntz natural begetalarekin, testura eta kolorea lortzeko, eta yacon-sustraiarekin, gozagarri gisa, zaporea lortzeko.

Osagai horiek funtsezkoak izan dira, baita Tecnaliaren ekarpen nagusia ere: hainbat aukera aztertu ditu zentroak, Bizkarrarekin besoz beso lan egin du eta probak egin ditu emaitza lortu arte.

Produktua lortzeko, yaconaren sustraia erabili da, Andeetako mendikatean landu eta fruta edo zuku gisa kontsumitzen den tuberkulua, alegia. Sustraiak jan daitezke eta tuberkulu handiak ditu, kg 1 artekoak. Propietateak osagai hauen ondorio dira: probiotikoak, zuntza eta antioxidatzaileak ditu tuberkuluetan, eta sustraietan, B1, B eta C bitaminak, besteak beste.

Osagai horiekin limoi-marmelada bat sortu da azukre erantsirik gabe, Bizkarraren lantegian lehenago inoiz egin ez den zaporea. Ohikoa ez den barietate horretan ere berritu nahian, errezetaren xehetasun guztiak zehaztu dira zapore fresko eta zitikoa lortzeko, ahosabaian oso atsegina den gozotasun orekatu batekin. Izan ere, oreka hori gama berrituaren gainerako barietateetan ere antzeman daiteke, frutaren zapore naturala nabarmentzen dela.

Ekimen horrek beste urrats bat eman nahi izan du gozagarri naturalak dituzten espezialitateak egiteko, produktuaren kalitateari plusa dakarkioten osagai berriak erabilita, bai ahosabaian, bai bizitza erabilgarrian. Azukre erantsirik gabeko gozogintzaren alternatiba berrien garapenean kokatzen da, eta tradizioa eta berrikuntza batzen dituen Bizkarratarren lan egiteko filosofiarekin bat dator. Izan ere, filosofia horrek bultzatu du familia-enpresa hori 65 urteko ibilbidean bilakatzera eta Euskal Herriko eta Bizkaiko gozogintzaren erreferentzietako bat izatera.

Hiru urteko prozesua

Proiektuaren helburua izan da azukrerik gabeko marmelada naturalak egitea, “innoosagaiak” gehituta, hau da, ezaugarri bereziak dituzten elikagaiak, «super elikagaiak» deiturikoak. Ahal izan den neurrian, bertako lehengaien garapena ere izan da abiapuntu, eta bertako hornitzaileekin.

Hiru urte eman dira proiektuan, 2019tik 2021era bitartean, Bizkarrak eta Tecnaliak lau fasetan elkarrekin lan eginez, lankidetza estuan. Bi taldeek ondo baino hobeto ezagutzen dute lan egiteko modu hori, aurretik beste proiektu batzuk garatu baitituzte elkarrekin.

Marmelada horiek garatu izana proiektu handiago batean, AKTIBAL izenekoan, kokatzen da. Proiektu horretan enpresa-korporazio batek eta Tecnaliak, zentro teknologiko gisa, esku hartzen dute. AKTIBAL proiektuak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, SPRI Taldearen Hazitek programaren bidez, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak diruz lagundu dute.

 

 

 

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak