Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 uztaila, 2020 I+G

Basque Research and Technology Aliance (BRTA) erakundean dauden zentro teknologikoek eta ikerketa kooperatiboko zentroek 65 milioi euro eskuratu ditzakete

Itzulgarriak ez diren eta norgehiagoka araubidearen araberako dirulaguntzen programa horren erakunde onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteak dira, ikerkuntza kooperatiborako zentroen eta zentro teknologiko multifokalizatuen kategorian egiaztatuak.
BRTA

 

Emaitek Plus programaren bidez, finantzaketa esleitzen zaie, beren jardueraren emaitzak maila globalean ebaluatu eta aztertuz.

 

Gobernu Kontseiluak, gaur, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eskatuta, Emaitek Plus 2020 laguntzen baimena onetsi du. Emaitek Plus Basque Research and Technology Aliance (BRTA) aliantzako zentro teknologiko multifokalizatuen eta ikerkuntza kooperatiborako zentroen jarduera ez-ekonomikoa bultzatzeko urteko programa da.

Itzulgarriak ez diren eta norgehiagoka araubidearen araberako dirulaguntzen programa horren erakunde onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteak dira, ikerkuntza kooperatiborako zentroen eta zentro teknologiko multifokalizatuen kategorian egiaztatuak.

 

Bideratuko den kopuru osoa (65 milioi euro) bi zenbatekotan banatuko da:

  • Zentro teknologiko multifokalizatuentzat, 48.750.000,00 euro. Kopuru hori honela banatzen da:
  • Emaitzetara bideratutako zentroaren eredurako egokitzapen-maila: 47.288.000,00 euro.
  • Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planak: 1.462.000,00 euro.

 

Ikerkuntza kooperatiborako zentroentzat, 16.250.000,00 euro. Kopuru hori honela banatzen da:

  • Emaitzetara bideratutako zentroaren eredurako egokitzapen-maila: 15.763.000,00 euro.
  • Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planak: 487.000,00 euro.

 

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da, eta irailaren 10eko 12:00etan amaituko da.

 

Emaitzen bilakaera positiboa

Emaitek Plusek finantzaketa esleitzeko bere onuradunen jardueraren emaitzak ebaluatu eta aztertzen ditu.

Programaren emaitzen bilakaeraren analisiak erakusten du zentro teknologikoen batez besteko betetze-mailak gora egin duela: 2015ean 80,19koa zen eta 2019an, 89,55ekoa. Alegia, 9 puntu hobetu da, nahiz eta deialdi bakoitzean betetze-maila handiagoa eskatu den. Ikerkuntza kooperatiborako zentroak direla eta, batez besteko betetze-maila 2015ean 63,47koa izan zen eta 2019an, 82,76koa; alegia, 19 puntu egin du hobera, nahiz eta areagotu den deialdi bakoitzean eskatutako xedea.

Eskaintza teknologikoa eratzen duten zentroen zientzia- eta ikerketa-jardueraren emaitzak hobetzeko helburu horrek zeharka eragiten du, modu positiboan, beren I+G zerbitzuen hartzaile diren enpresen egituran (eskari teknologikoa), eta ez dakar inolako administrazio-karga gehigarririk enpresen sorreran.

 

Emaitek Plus 2020ren zenbatekoaren banaketa

PROGRAMA 2020 2021 GUZTIRA
5413 teknologia. 45.500.000 19.500.000 65.000.000
GUZTIRA 45.500.000 19.500.000 65.000.000

 

Bi esleipen-prozeduren bi agente-kategorien arteko dirulaguntzan aurreikusten den banaketaren arabera, 2020ko deialdirako aurrekontuaren banaketa honela geratuko litzateke:

 PARTIDAK 2020 2021 GUZTIRA
5413 teknologia. Ikerkuntza kooperatiborako zentroen jarduketa-planak 340.900,00 146.100,00 487.000,00
5413 teknologia. Zentro teknologikoen jarduketa-planak 1.023.400,00 438.600,00 1.462.000,00
5413 teknologia. Ikerkuntza kooperatiborako zentroen betearazpen-maila 11.034.100,00 4.728.900,00 15.763.000,00
5413 teknologia. Zentro teknologikoen betearazpen-maila 33.101.600,00 14.186.400,00 47.288.000,00
GUZTIRA 45.500.000,00 19.500.000,00 65.000.000,00

 

 

 

 

 

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak