Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 maiatza, 2023 I+G

ADDITOOL proiektuak metalezko tresnak egiten ditu neurrira, molderik erabili beharrik gabe

Europar Batasuneko hainbat herrialdetako enpresak tooling sektorerako fabrikazio gehigarri metalikoaren proiektuan parte hartu dute. Horien artean, Ceit, Lortek eta UPV/EHU daude.

28 hilabeteko lanaren ondoren, ekitaldi baten bidez eman zaio amaiera ADDITOOL I+G proiektu europarrari. Fabrikazio gehigarriko prozesuei buruzko ezagutza teknikoak transferitzea zuen helburu, molderik erabili gabe neurrira egindako metalezko tresnak eraikitzea lortzeko. 
 
Europar Batasuneko FEDER funtsek finantzatu dute proiektua, eta Espainiako, Frantziako eta Portugalgo enpresek parte hartu dute; horien artean, hiru euskal erakunde daude: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta Ceit eta Lortek ikerketa-zentroak, biak ere Basque Research & Technology Alliance (BRTA) erakundeko kideak. 
 
Ekitaldian, metalezko tresnen benetako bost industria-erakusle aurkeztu zituzten, teknologia hori hainbat sektoretarako erabiliz: makineriaren fabrikazioa, elikadura, sektore aeronautikoa eta industriala. Frogatzaile bakoitza egiteko, fabrikazio gehigarri metalikoaren hainbat teknika erabili ziren, elementu bakoitzaren ezaugarrietara —tamaina, geometria edo materiala, besteak beste— egokituta. Jardunaldian, nazioarteko hainbat enpresatako hizlariek fabrikazio gehigarriaren etorkizunari buruz hitz egin zuten, baita iraunkortasunari dagokionez egiten duten ekarpenari buruz ere. 
 
ADDITOOL proiektuak, gainera, Europa hego-mendebaldeko eskualde osoan zehar (Espainia, Frantzia, Portugal eta Erresuma Batua) ezagutzak transmititzea erraztu du, hainbat hezkuntza-programaren bidez. Arlo horretako arduradunak irakasleak, ikertzaileak eta doktoregaiak izan dira, eta mugikortasunaz baliatu dira jardunbide egokiak partekatzeko. 
 
Horrekin guztiarekin, prozesu eta soluzio industrialen erabilgarritasun desberdinek erakutsi dute irtenbide desberdinak dituztela teknologia horien erabilerari esker, eta aplikazio-eremu berriak ireki dituzte haien garapenari dagokionez. Proiektuaren emaitzek metalen fabrikazio gehigarrirako prozesu eraginkorragoak eta errentagarriagoak garatzen laguntzea espero da. 
 
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

5 ekaina, 2023 I+G
Ikerketa-ibilbidea eta proiekzioa aitortzeko BRTA aliantzaren sariak
Irakurri gehiago
29 maiatza, 2023 Berrikuntza
Berrikuntzarako laguntzak: Innobideak Innokonexio programak 250.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen dizkizu enpresen produktuetan, zerbitzuetan eta prozesuetan berrikuntza proiektuak aurrera eramateko
Irakurri gehiago
25 maiatza, 2023 I+G
MURA proiektuak hidrogenoa sortu nahi du uretatik abiatuta, eremu magnetikoak erabiliz
Irakurri gehiago
17 maiatza, 2023 Digitalizazioa
+INDUSTRY 2023 ekitaldiak industria aurreratuaren arloko 700dik gora enpresa lider bilduko ditu SPRIren babesarekin
Irakurri gehiago
16 maiatza, 2023 I+G
Forest Pioneerrek balio ekonomikoa sortu nahi du Europan baso-ustiapena mekanizatuz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak