Abian da Basque Research and Technology (BRTA) – Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoaren Zuzendaritza Nagusia hautatzeko prozesua
BRTAk bere baitan biltzen ditu 17 zentro eta 3.542 profesional, urtean 283 milioi euroko sarrerak dituztenak eta 56 milioi euroko nazioarteko finantzaketa jasotzen dutenak egiten duten lanaren balioagatik
Basque Research and Technology (BRTA) – Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoak abiarazi du bere Zuzendaritza Nagusia hautatzeko prozesua. Hautagaiak dira Zientzia eta Teknologiarekin zerikusia duten jakintza-eremuren bateko doktoreak, gutxienez 10 urteko esperientzia dutenak enpresen, zentroen edo ikerketa-talde handien lidergoan eta kudeaketan, eta ingeles-, euskara- eta gaztelania-maila handia dutenak.
Enplegatu publikoak hautatzeko indarrean diren berdintasun-, merezimendu-, gaitasun- eta publikotasun-printzipioei jarraiki egingo da prozesua. Lanposturako hautatzen den pertsonak bere gain hartuko du partzuergoaren zuzendaritza exekutiboa, eta baita ere funtzionamendu operatiboaren ardura eta zerbitzuen eta langileen buruzagitza. Langile hori Basque Research and Technology (BRTA) – Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoari atxikiko zaio, zeina, bestalde, EAEko Administrazio Nagusiaren menpe baitago.
Basque Research and Technology (BRTA)–Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoa beraizik sortu da “partzuergoko kideen arteko lankidetza sustatzeko eta euren gaitasun zientifiko-teknologikoak artikulatzeko, gaitasun horiek koordinatuz, planifikatuz eta jardueren jarraipena eginaz eta, bide horretatik, baita ere erantzuna emateko Euskadiren erronka teknologiko eta industrialei eta posizionamendu hobea lortzeko nazioartean”. Partzuergoak Mendaron izango du egoitza.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako azpisektore teknologikoaren eta finantzaketa programa publikoen bi urteko berrantolaketa-prozesuaren azken emaitza da BRTA. Orain guztiak gorpuztu dira erakunde publiko honen barruan, non, esan bezala, lankidetzako dinamika bermatzen den Euskadiren erronka teknologiko eta industrialei erantzuteko eta Euskadiren nazioarteko posizionamendua hobetzeko, kontuan harturik Euskadik baduela une honetan leku bat Europar Batasuneko eskualde berritzaileenen artean.
Hain zuzen ere, Euskadiko teknologi zentroen bikaintasuna nazioartean sustatzea da Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Partzuergo Zientifiko-teknologikoak —zeinaren parte diren eskualdeko 12 zentro teknologikoak (Azterlan, CEIT, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Tecnalia, Tekniker, Vicomtech, Azti, Neiker) eta ikerketa kooperatiboko lau zentroak (CICbioGune, CICbiomaGUNE, CICenergiGUNE, CICnanoGune)— duen zereginaren muina.
Bere egoitza Gipuzkoako Mendaro herriko Kurutz-Gain industrialdean duen BRTA erakundeak bere baitan biltzen ditu 17 zentro eta 3.542 profesional, urtean 283 milioi euroko sarrerak dituztenak eta 56 milioi euroko nazioarteko finantzaketa jasotzen dutenak egiten duten lanaren balioagatik. Finantzaketa pribatua zenbateko osoaren %41a da.
Elkarren indarrak batuz, bere ikerlariek nazioarteko 668 proiektutan hartzen dute parte, 922 argitalpen zientifiko dituzte indexatuta, 83 patente erregistratu dituzte, zeintzuekin 5 milioi euro ingresatzen baitituzte, eta beste 8 milioi euro fakturatzen dituzte oinarri teknologikoko enpresa berrietatik.
Hautaketa-prozesu honetan baloratuko diren betekizunak dira: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemari buruzko ezagutzak, eta, zehazki, ZTBESeko agenteen ezaugarriei buruzkoak, I+Ga kudeatzeko sistemei eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzkoak, e.a.
Sartu www.springspain.com (Erref.: JN-04201911535) web orrian eskaintzaren xehetasun guztiak ikusteko eta izena emateko apirilaren 23a baino lehen.
Lotutako albisteak

BioTech Foods enpresak irabazi du EmprendedorXXI Sariketa Euskadin
Donostiako BioTech Foods enpresak okela etikoa ekoizten du, alternatiba bat eskainiz mundu osoko proteina eskaera handiari.

Euskal teknologian oinarritutako sistema berriak, txapa metalikoak fabrikatzeko
IK4-IDEKO, Koniker eta Mik ikerkuntza zentroek, Elkartek programaren laguntza jaso duen Relashet proiektuan parte hartu dute

Grafenoan oinarritutako teknologia daukan lehen bozgorailua merkaturatu da
CIC nanoGUNEko eta sektorean aitzindari den SEAS Fabrikker AS norvegiar enpresako ikertzaileek sortu dute grafenoan oinarritutako teknologia daukan lehen bozgorailua

Euskadi-Basque Country-k bere eguna ospatzen du gaur Hannover Messe-n, Europako azoka industrial handienean
SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarte Saileko zuzendari Aitor Urzelaik bilera bat egin dute gaur Alemaniako hiri horretan dauden euskal enpresekin (30etik gora)

Euskal enpresek 25 milioi euroko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ikerketa eta berrikuntzako proiektu berriak finantzatzeko
Finantzaketa-ildo horren barruan sartzen diren proiektuen xedea da hainbat arlotako material berriak garatzea