Filtra tu búsqueda



I+G
Albisteak 27 abendua, 2024

93M € Euskadiko enpresentzat industria-ikerketarako laguntzetan

Datorren urtarrilaren 2an hasiko da Hazitek Programa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak 92,5M € bideratuko ditu euskal enpresen ikerketarako eta garapenerako. Eskaerak martxoaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 17n amaituko da

Urtarrilaren 2tik eska dezakete euskal enpresek HAZITEK programa Industria Adimendunaren, Energia Garbien eta Osasun Pertsonalizatuaren eremuko ezaugarri lehiakorrak eta estrategikoak dituzten Industria-ikerketarako edo Garapen Esperimentalerako proiektuak gauzatzeko. Bi kasuetan, garrantzi handiagoa emango zaio jasangarritasunari.

Programaren azken helburua enpresen I+G jardueraren bidez Euskadiko industria sendotzea da, Euskadiko produkzio-sarearen lehiakortasunean ekarpena eraginkortasunez eginda eta eragin ekonomiko nabarmena duten emaitzak lortuta, Euskadirentzat estrategikoak diren espezializazio-eremuen babesaren bidez, eta merkatutik hurbilen dauden I+G arloaren faseetan.

Ohikoa den bezala, programak bereizitako bi babes-lerro biltzen ditu: ezaugarri lehiakorra duten I+G proiektuak eta ezaugarri estrategikoa duten I+G proiektuen garapena.

Ezaugarri lehiakorra duten Ikerketa eta Garapen proiektuak

Lerro honek Industria-ikerketako edo Garapen Esperimentaleko proiektuak bultzatzeko helburua du, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo daudenak nabarmen hobetzeko aukera ematen dutenak.

Industria-ikerketako proiektuen kasuan, diru-laguntza kostu subentzionagarrien % 40ra irits daiteke, ebaluazio-irizpideetan lortutako puntuazioaren arabera. Garapen Esperimentaleko proiektuen kasuan, ehunekoa % 25ekoa da gehienez.

Nolanahi ere, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 500.000 euro izango da erakunde onuradun bakoitzeko eta urteko.

Proiektuaren guztizko aurrekontuak urtean 100.000€ gainditu behar ditu.

Industria-ikerketako eta Garapen Esperimentaleko proiektuak sektore estrategikoetan

Kasu horretan, Industria Adimendunaren, Energia Garbien eta Osasun Pertsonalizatuaren arloetako izaera estrategikoko industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuek jaso ahal izango dute dirulaguntza, lankidetza publiko eta pribatua sustatzen badute eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian eragin eragilea badute, ETE-en esku-hartzea eta Europa Horizontea programarako sarbidea erraztuta.

Horrela, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak lortzeko erabilgarriak diren ezagutza berriak sortzera begirako I+G+b arloko jardueretan oinarrituko dira, baita ezaugarri estrategikoa duten teknologia berriak integratzeko eta oinarri zientifiko-teknologikoa (NEBTs) duten enpresa berriak sortzeko ere. Hori guztia enplegua sortzera, euskal enpresa-sarea dibertsifikatzera, eta enpresa-lehiakortasuna hobetzera bideratuta dago.

Proiektuaren guztizko aurrekontuak 4 milioi euro gainditu behar ditu eta gehienez 3 urteko iraupena izango du.

Euskadiko enpresentzako industriaren I+G arloaren onurak

HAZITEK programa emaitza positiboak eta arrakasta nabarmena duten kasuak sortzen ari da euskal enpresen artean. Industria-ikerketa eta garapen esperimentala babestuta, ezagutza berriak sortzea, teknologia estrategikoak txertatzea eta oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresa berriak sortzea sustatu da. Ikuspegi horrek berrikuntza bultzatzeaz gain, enplegua ere sortu du, enpresa-sarea dibertsifikatu du eta euskal enpresek merkatuan duten lehiakortasun orokorra hobetu du.

Hala, enpresa batzuek, Agaleusek , esate baterako, kimikoen, paperaren eta eraikuntzaren sektoreetarako hondakinak balioztatzeko proiektua sustatu ahal izan dute, edo 12 euskal enpresaren eta 3 euskal teknologia-zentroren partzuergo batek parke eoliko flotatzaileen erabateko kudeaketa ahalbidetuko duen eredu digitala eratzen lan egingo dute 3 urtez.

Gure blogean kontsulta ditzakezu I+G+b arlorako beste laguntza batzuk eta kasu arrakastatsu gehiago.

Zure enpresaren lehiakortasuna hobetu nahi duzu?

Laguntza I+G proiektuak martxan jarri nahi dituzten edo Industria Adimendunaren, Energiaren edo Osasunaren eremuetan produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatu edo hobetu nahi dituzten Euskadiko ETE-ei, enpresa handiei eta enpresa-erakundeei zuzenduta dago. Eskatu Hazitek laguntzak martxoaren 17a baino lehen!

Lotutako albisteak

Teknikerrek  errepideen  mantentze  adimenduna  bultzatzen  du  teknologia  robotiko  aurreratuaren  bidez
10/02/2025 I+G

Teknikerrek errepideen mantentze adimenduna bultzatzen du teknologia robotiko aurreratuaren bidez

Zentro teknologikoak errepideak diseinatzeko, eraikitzeko eta mantentzeko teknologia robotikoak eta automatizazio adimendunak hornitzeko lanak gidatu ditu Europako Omicron proiektuan.

Robtwin  proiektuak  fabrikazio  aurreratuaren  aldeko  apustua  egin  du  automobilgintza-sektorean
04/02/2025 I+G

Robtwin proiektuak fabrikazio aurreratuaren aldeko apustua egin du automobilgintza-sektorean

Ingematek biki digitalaren kontzeptu aurreratu berri bat inplementatzen duen tresna bat garatu du, eta SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

EKOHOOD,  garraioen  ontziratzeko  soluzio  jasangarria
28/01/2025 I+G

EKOHOOD, garraioen ontziratzeko soluzio jasangarria

Plastigaur buru duen proiektuaren helburua da kontsumo osteko material birziklatuarekin film-sorta berri bat sortzea hirugarren mailako packaging-erako. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa izan du.

Alzola  Brakes,  urtean  70.000  balazta  elektromagnetiko  fabrikatzen  dituen  Gasteizko  enpresa
23/01/2025 I+G

Alzola Brakes, urtean 70.000 balazta elektromagnetiko fabrikatzen dituen Gasteizko enpresa

Enpresak igogailuen sektorean egiten du lan eta % 15 hazi da I+Daren eta teknologia berrien alde egindako apustuari esker.

Hidrogenoaren  metaketan  berrikuntza  bermatzea,  DESSERT  proiektuaren  helburua
23/01/2025 I+G

Hidrogenoaren metaketan berrikuntza bermatzea, DESSERT proiektuaren helburua

Ekimena osatzen duen Europako partzuergoa Tubacexek zuzentzen du, eta Tekniker ikerketa-zentroak ere parte hartzen du.

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.