Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 Marzo, 2021 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa Klusterrak Ris3 Euskadi

Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatu du Mugikortasun Klusterra

Datozen lau urteetan, Mugikortasun Klusterrak 15 lan-talde izango ditu eskaintza eta eskaera teknologikoaren arteko bitartekaritza-lana bultzatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak  Agente Zientifiko eta Teknologiko bezala sartu du Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean, “Eskaintza eta Eskaera arteko Bitartekaritza-agente” kategoriarekin.

Eskaintza eta eskaera arteko bitartekaritza-agenteen zeregina da enpresen (batez ere ETEen) eskaintza eta eskaera teknologikoaren arteko bitartekaritza-lanak egitea I+G-ren balio kate osoan zehar.

 

Aitortza hori jaso ondoren, klusterra Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren nukleo nagusia osatzen duten erakundeen sare publiko-pribatu bateko kide izango da. Ikerketa, garapen eta berrikuntzako agenteen multzo bat da, zeintzuek I+G+B-ko jarduera garatzen baitute modu koordinatuan, Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortzen duen ikerketa espezializatu eta bikainaren bidez.

 

Mugikortasun klusterra duela 15 urte jarri zen martxan, helburutzat harturik arlo horretako lankidetza eta berrikuntza bultzatzea mugikortasun seguruagoa, eraginkorragoa, garbiagoa eta jasangarriagoa lortzeko eta, horren bidez, lehiakortasun-palanka izateko. Azken urteotan, ZTBESeko kide berri honek I+G-ko proiektu askotan parte hartu du, eta berrikuntzaren emaitzak zabaldu ditu hitzaldiak, mintegiak eta bestelako ekitaldi dibulgatiboak antolatuz.

 

Eskaintza eta eskaera teknologikoaren arteko bitartekaritza-agente gisa, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak indartu egingo du ikerketaren merkaturako orientazioa etapa guztietan, hasi oinarrizko ikerketatik eta garapen esperimentaleraino, eta maximizatu egingo du Euskadin mugikortasun arloko ezagutzan eginiko inbertsioen balioa. Bitartekaritza-lanez gain, jarraituko du aholkularitza ematen, aukerak detektatzen, I+G+B-ko proiektuak sustatzen eta haietan parte hartzen, eta sortutako ezagutza zabaltzen. 2021-2024 urteetarako helburua da eskaintza eta eskaera teknologikoaren arteko 15 bitartekaritza-talde mobilizatzea mugikortasunaren eta logistikaren sektorean.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean daude: Agente Bereziak, Unibertsitateetako Ikerketako Egiturak, Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Hedatzeko Agenteak, Osasun arloko Ikerketako Institutuak (OII), Osasun arloko I+G-ko Erakundeak, Teknologi Zentroak, Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ), Enpresetako I+G unitateak, Eskaintza eta Eskaera arteko Bitartekaritza-agenteak.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak