Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

24 maiatza, 2019
Euskal enpresek 1.000 milioi euro eskuratu ahal izango dituzte Europak ekonomia zirkularrerako ematen dituen laguntzen bidez

Jardunaldiaren momentu bat.

 

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean hizpide hartu dira Europak ekonomia zirkularraren arloko I+G+B finantzatzeko eskaintzen dituen tresnak

CDTIko Lydia Gonzálezek adierazi du 2016 eta 2018 bitartean ekonomia zirkularreko 257 proiektu finantzatu direla 1.237 milioi eurorekin.

 

Euskal enpresek ia 1.000 milioi euro eskuratu ditzakete Europak ekonomia zirkularreko -garapen sostengarrian oinarritutako negozioak sustatzen dituen eredua- proiektuetarako ematen dituen laguntzen bidez.  SPRI Taldeak (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak) ostiral honetan Bilbon antolatutako jardunaldi batean azaldu da zein tresna eskaintzen dituen Europak ekonomia zirkularraren arloko I+G+B finantzatzeko.

 

Ihobeko (Eusko Jaurlaritzaren ingurumen arloko sozietatea) zuzendari nagusi Jesús Losadak azpimarratu du ekonomia zirkularra oso garrantzitsua dela Euskadin, 18.500 lanpostu sortzen dituelako –autonomia erkidegoko enplegu osoaren %2- “baina badago hobetzeko tartea oraindik, 45 milioi euroko produktuak zabortegietara botatzen ditugulako”. Azaldu du Eusko Jaurlaritzak talde tekniko bat sortu duela hainbat sozietate publikorekin, besteak beste SPRI Taldearekin, ekonomia zirkularreko estrategia bat diseinatzeko, zeinaren helburuetako bat baita birziklapena handitzea. “Asmoa da baliabideak modu eraginkorragoan erabiliko dituen ekonomia bat bultzatzea Euskadin”.

 

Ihobe sozietateko Ander Elorriagak nabarmendu du Europar Batasunak produktuen iraunkortasunaren aldeko apustua egin duela “eta horrek eragina du negozio-ereduetan”. “%40ko arrakasta portzentajea daukagu proiektuetan, baina %15 bakarrik iristen dira merkatura.  Ia denek akats  handiak dituzte merkatura igarotzeko prozesuan”.

Aurkezpena 

 

Estatuko berrikuntza agentziako (CDTI) María José Tomásek adierazi du aurten 900 milioi euroko laguntzak banatuko dituztela proiektuak finantzatzeko, Gobernu zentralaren eta Europako funtsen bidez.  
Aurkezpena 

 

CDTIko Lydia Gonzálezek baieztatu du posible dela ingurumena errespetatzea eta, aldi berean, garapen ekonomikoa lortzea. Europan ezarri diren neurriak aipatu ditu, adibidez Europako plastikoen estrategia, eta esan du ia 1.000 milioi euro banatuko direla ekonomia zirkularreko proiektuentzako 2018 eta 2020 bitartean.

 

Gonzálezek hizpide hartu du Horizontea 2020 programa, ekonomia zirkularreko laguntzak bere baitan hartzen dituen ikerketa eta berrikuntzako Europako estrategia. Gogoratu du programa horren aurrekontu osoaren (75.000 eurotik gora 2014 eta 2020 bitartean) %60 garapen sostengarriko proiektuetara bideratu behar dela.

 

“Lehen ez zeukan halako etiketarik, baina Horizontea 2020 programa lanean ari da ekonomia zirkularrarekin 2014tik” adierazi du Lydia Gonzálezek.  2016 eta 2018 bitartean ekonomia zirkularreko 257 proiektu finantzatu dira 1.237 euroko dirulaguntzarekin, gehiena zaborren arloko proiektuei zuzendurik, “baina oraindik ez da ezer askorik egiten diseinu eta kontsumo arloetan, eta arlo horiek funtsezkoak dira ekonomia zirkularra ezartzeko. Garrantzitsuena ez da hondakinak tratatzea, baizik eta hondakinik ez sortzea”.

Aurkezpena

 

Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Elena Barrios EBko Life programaz mintzatu da, zeinak ia 3.500 milioi euroko partida bat baitu 2014-2020 urteetarako ingurumen arlorako eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko. Aurtengo aurrekontua 407 milioi eurokoa da.

Aurkezpena

 

SPRI Taldeko Susana Larreak azaldu du nola konektatzen den ekonomia zirkularra RIS3 Euskadi estrategiarekin (EBk martxan jarritako estrategia eskualdeak espezializatu daitezen indartsuen diren arlo ekonomikoetan).  Adierazi du Eusko Jaurlaritzak, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, “ekonomia zirkularreko kontzeptuak sartu dituela fabrikazio aurreraturako Basque Industry 4.0 eta Energibasque estrategietan, horrela euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko sostengarritasuna ahaztu gabe”.

Aurkezpena

 

 

Aurkezpen gehiago jardunaldian.

Iñigo Ortiz de Urbina (Idom)

Arturo Antón (SPRI Taldea)

 

Placas solares
Energia 29 ekaina, 2020
Tecnalia: “Trantsizio energetikorako bidea berrikuntzan eta teknologian oinarritu behar da”

Datu bakar batekin, hurrengo urteetan aurre egin beharko zaion trantsizio energetikorako erronka...Leer más

Energia 25 ekaina, 2020
Industria-sektoreko enpresa txiki eta ertainen eta enpresa handien energia-eraginkortasunerako laguntzak handitu dira

Laguntzen helburua da karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko...Leer más

El proyecto Neosub integra el ecodiseño en el sector energético con el desarrollo de subestaciones eléctricas sostenibles y de menor coste
Energia 16 ekaina, 2020
Neosub proiektuak energia-sektorean ekodiseinua integratu du, azpiestazio elektriko jasangarrien bidez

Neosub ekodiseinu-irizpideak azpiestazio elektrikoen fabrikazioan integratzen dituen bi urte eta...Leer más

Ditrel prueba en Escocia un proyecto de reducción de tiempos y costes en energía renovable marina para impulsar su uso
El proyecto Nierbimo impulsa la revolución energética de los edificios para lograr que sean prácticamente autosuficientes
Energia 19 maiatza, 2020
Nierbimo proiektuak eraikinen iraultza energetikoa bultzatzen du, ia autosufizienteak izan daitezen

Hiriak eraldatzea jasangarriagoak eta energetikoki arduratsuagoak izan daitezen erronka...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?