Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 ekaina, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Euskadi enpresa bioteknologiko gehien dituen laugarren erkidegoa da

Estatuan enpresa bioteknologikoen kopuruari dagokionez, Euskadi laugarren erkidegoa da, Katalunia, Madril eta Andaluziaren atzetik. Biozientzien eta osasunaren sektorea Euskadirako espezializazio adimendunaren estrategiaren (RIS3) barruan adierazitako lehentasunezko blokeetako bat da. Ahalegin horiek aurrerapenak bultzatu dituzte arlo horretan. 

Estatuan enpresa bioteknologikoen kopuruari dagokionezEuskadi laugarren erkidegoa da, Katalunia, Madril eta Andaluziaren atzetik. Biozientzien eta osasunaren sektorea Euskadirako espezializazio adimendunaren estrategiaren (RIS3) barruan adierazitako lehentasunezko blokeetako bat da. Ahalegin horiek aurrerapenak bultzatu dituzte arlo horretan. 

Guztira, 70 enpresa lan egiten dute jarduera honetan Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako Bioenpresen Elkartearen (Asebio) txostenaren arabera. Batez besteko 1,8 milioi euroko fakturazioarekin, bioteknologian aritzen diren euskal konpainiak Estatuko fakturazioaren % 1,2 dira. 

2019an, 27 biotech berri hasi ziren Estatu osoan. Euskadi arlo honetan ere lehenengo postuetan dago, soilik Kataluniaren atzetik. Izan ere, lau euskal enpresa bioteknologiko berri sortu ziren urte horretanCellia Regenerative Medicine (gailu medikoen garapena), Innovatek Krea (produktu teknologikoen garapena mikrokapsularatzea aplikatuz), Miramoon Pharma (gaixotasun muskular eta neurologikoen eta zahartzearen aurkako farmakoak sortzeko, bai eta molekula adimendunak nahasmendu neurodegeneratibo eta arraroetarako) eta Onena Medicines (minbizi metastasiko mota desberdinetarako antigorputzak garatzen espezializatua).   

Asebiok egiaztatu duenez, inpaktuko aldizkari zientifikoetan egindako argitalpenek % 38 egin dute gora 2019an, 2018. urtearekin konparatuta. Gasteizen kokatuta dagoen BTI Biotechnology Institute euskal enpresak zerrenda honen buru da, 25 argitalpenekin. 2019an artikulu zientifiko gehien argitaratu dituzten hamar enpresa bioteknologikoen artean, bi euskaldunak dira: BTI bera eta Progenika, Derioko Bizkaiko Teknologia Parkean dagoena. 

Gainera, Gipuzkoako VIVEbiotech konpainia Asebion bertan terapia aurreratuen estatuko lantaldearen buru izaten hasi da 2020an. Talde horrek gene, zelula eta ehun-terapiak garatzen dituzten enpresen arteko lankidetza indartu nahi du, administrazioarekin elkarlana sustatzearekin batera. 

 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak