Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 apirila, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Egurraren euskal sektorea COVID-19ren aurrean indarrak batu ditu funtsezko jarduerak eten ez daitezen

Ia ikusten ez diren lanak egiten dituzte: berotzeko erabiltzen diren pelletaz hornitzen dituzte ospitaleak eta egoitzak, salgaiak garraiatzeko paletak ematen dituzte, produktu farmazeutikoetarako eta elikagaietarako bilgarriak hornitzen dituzte, egunkari-paperaren horniduraz arduratzen dira eta baita eskari handia duen komuneko paperaren horniduraz ere. 

Ia ikusten ez diren lanak egiten dituzte: berotzeko erabiltzen diren pelletaz hornitzen dituzte ospitaleak eta egoitzak, salgaiak garraiatzeko paletak ematen dituzte, produktu farmazeutikoetarako eta elikagaietarako bilgarriak hornitzen dituzte, egunkari-paperaren horniduraz arduratzen dira eta baita eskari handia duen komuneko paperaren horniduraz ere. 

 

Osasun eta farmazia-sektoreekin edo elikagaien banaketarekin batera, badira koronabirusaren aurkako konfinamendu-egoera honetan funtsezkotzat ezarri diren beste sektore batzuk. Horien lana ezinbestekoa da, eguneroko jarduera geldi ez dadin. Horietako bat basoaren eta zuraren sektorea da; nahiz eta oso agerikoa ez izan, beharrezkoa da. Sektorea Baskegurren inguruan bilduta dago, egunotan aholkularitza-lanak indartu dituen elkartea, egurraren arloko eragile guztiek Covid-19 pandemiaren ondoriozko araudiak eta laguntzak ezagutu ditzaten. 

Sektore honen lana baliagarria da, besteak beste, arrazoi hauengatik: ospitaleei eta adinekoen egoitzei energia emateko, bilgarri eta bilgarrietarako ezinbestekoak diren kartoiei edo paletei esker salgaien garraioa errazteko, prentsa banatzeko paper-hornidura bermatzeko, edo, era berean, eskari handia duen komuneko papera bermatzeko.  

Euskadi ia osorik egurrez auto-hornitzen da, eta hurbileko materialen aldeko apustua egiten du. Zuraren % 70a basozainek eta tokiko errematatzaileek kudeatutako euskal basoetatik dator;   % 28a mugakideak diren komunitateetan jasotzen da; eta  bakarrik % 2a inportatzen da. Sektorearen atzean balio-kate oso bat dago: basoen kudeaketa, garraiolariak, zerrategiak, zerrautsa eta pelletak egiten arduratzen direnak, eta azken kontsumoa.  

Beroa ospitaleetarako, egoitzetarako eta negutegietarako 

Egun hauetan, ospitaleek eta adinekoen egoitzek beren ahalmenen mugaraino funtzionatu behar izan dute, eta premia handiak izan dituzte energiaren arloan. Horietako batzuk energia berriztagarrietaz eta baso-bioenergiaz ‘elikatzen’ dira, berokuntzarako eta ur bero sanitariorako. Adibidez, Gorlizko ospitale publikoaren kasua, astero-astero euskal mendietan jatorria duen bioerregai karga bat jasotzen baitu. Baita Tolosako Asunción klinika, Galdakaoko ospitalea (beste energia batzuez gain, pelletak ere erabiltzen ditu) eta Santa Marinako ospitalea ere. 

Biotermiak bezalako enpresak hornidura horietaz arduratzen dira. “Baita adinekoen egoitzetan ere, hala nola Miranda Fundazioa Barakaldon, Aspaldiko Portugaleten edo Zorroaga Gipuzkoan”, zehaztu du Mikel Garay enpresa honen arduradunak. Gainera,  bioenergiaz hornitzen ditu baratzezaintzako ekoizleak, Covid-19ren krisi honetan funtsezkoa den beste sektore bat: “Badira hornitzen ditugun berotegiak, hala nola Garitano anaiak, Mungian”, adierazi du Garayk, energia hori “negutegietako tenperatura ez jaisteko aire beroa bultzatzeko” erabiltzen dela gaineratuz. Neikerrek Zamudion eta Arkauten dituen zentroetan ere erabiltzen dute sistema hau. 

Supermerkatuetarako paleak eta enbalajeak 

Biotermiak Ebakiren instalazioetan sortzen den biomasa jasotzen du. Muxikan dagoen zerrategi hau Estatuko handiena da eta  4.0. industrian eta teknologia berriekin murgilduta dagoen enpresa daBere jarduera bitan banatzen da: lehenik,  lehen eraldaketa deritzona da. Hau da, enborrak taula bihurtzen dira, zura produktu mota guztietan eraldatzeko moduan, sinpleenetatik (bilgarriak) konplexuenetara (eraikuntzarako egiturak). Bigarren eraldaketanzurezko paletak eta bilgarriak, arotzeria industrialerako osagaiak eta biomasa (pelletak) ekoizten dira. Produktuen portzentaje handi bat banaketa handian erabiltzen da, supermerkatuetan salduko diren elikagaiak, edariak, produktu higienikoak eta abar biltzeko.  

Eduardo Marquez Ebakiko gerenteak azaldu duenez, “urtean milioi bat” palet ekoizten dute, “baina, gainera, beste batzuek ekoizten dituzten beste bi milioiren baliokidea den egurra saltzen dugu”. Hori dela eta, penintsulako ekoizle nagusietako bat da. Enpresak kontsumitzen duen egurraren erdia bere baliabideekin biltzen du; gainerako egurrarentzat beste hornitzaileengana jotzen du. “Kudeaketaren % 70a modu jasangarrian ziurtatutako tokiko ustiategietatik dator”, zehaztu du. 

Erregaietarako erabiltzen diren ezpalei eta pelletei dagokienez, “garapen potentzial oso altua duen erregaiak dira, erraz erreplika daitezkeenak“, azaldu du Marquezek. Biomasa “Euskadin energia ekoizteko ahalmen handiena duen iturri berriztagarria” dela azpimarratu du, eguzkiaren edo haizearen gainetik. 

Kartoia, funtsezko elementua 

Zuraren balio-kate osoan eragile askok parte hartzen dute: baso-lanak egiten dituzten errematatzaileak, garraiolariak, zerrategiak edo baliabide horien balorizazio energetikoan espezializatutako enpresak. 

Basoen eta azken kontsumoaren arteko bidea, funtsezko elementuak daude, hala nola bilgarri eta bilgarrietarako balio duen kartoia, funtsezko sektoreek maiz erabiltzen dutena (elikadura, farmaziak, etab.). Smurfit Kappa Central Forestal, Iurretan egoitza duen enpresa, paperaren nazioarteko enpresa bateko kide da, 35 herrialdetan 245 planta dituena. Multinazional hau munduko liderra da kartoi-uhinez sortutako bilgarrien arloan. Bizkaiko instalazioetan, enbalatze-paperean espezializatuta daude,  pentsuentzako zakuak, zementua, animalien elikagaiak eta abarretan erabiltzen dena.  Haien produktuak mundu osoan zehar saltzen dira. 

Central Forestal enpresak zura erosi eta sailkatu egiten du, trazabilitate bermatuarekin eta iraunkortasun-ziurtagiriarekin. Iurretan 225 langile ditu, eta beste hainbeste zeharka lanean. Gaur egungo pandemiaren ondorioz, multinazionalak ekoizpena areagotu du bere lantegietan, herritarrei oinarrizko ondasunak hornitzeko fluxua ziurtatzekoBizkaiko egoitzan “jada egunean 24 orduz lan egiten dugu urteko 365 egunetan”, zehaztu du Kepa Albizu arduradunak, eta kartoia hornitzearen garrantzia azpimarratu du: “Ez gara jabetzen menditik iritsitako produktuak zenbat aldiz erabiltzen ditugu: ezpainzapiak, komuneko papera, mahaian erabiltzen dugun papera… Horregatik hornidura  bermatu behar da. Kartoirik ez badago, premia biziko ondasun askoren entrega guztiak geldiarazten dira“.  

Hornitzen dituzten produktuen artean, elikaduraren sektorerako mota guztietako packaginga dago: haragiak edo arrainak, frutak eta barazkiak, esnekiak, okindegia eta gozogintza, animalientzako janaria, jaki izoztuak, gozogintza, kontserbak, etxeko garbiketa. Baita farmazia arloan ere. Horregatik, sektore hori funtsezkoa dela erabaki da osasun-krisiaren lehen egunetik. “Ahalegin handia egiten ari gara eta helburua lortu dugu. Hori aldarrikatu egin behar dugu “, amaitu du Albizuk. 

Lotutako albisteak

16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Berrikuntza
ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak