Bultzada jasangarria ekonomiari
Aclimaren plan estrategiko berriak, ingurumen-sektoreak, Euskadiko enpresa- eta ekonomia- jarduketaren lehiakortasuna hobetzeko lagun dezan du helburu
Ekonomia zirkularraren aldeko apustua, aldaketa klimatikoari aurre egiteko ahaleginak eta ingurune- kalitatearekin erlazionatutako kontzeptuak, Euskadiko ingurumenaren industrien klusterrak, Aclimak 2019-2022 Plan Estrategikoan zehaztutako ekintza nagusien hiru ardatz nagusiak dira.
Abenduaren 12an aurkeztutako programak, jasangarritasunaren eta ingurumenaren zainketaren bitartez,euskal ekonomiaren sektore nagusien lehiakortasuna bultzatzeko bide-orria zehazten du.
Gida honen helburuak berrikuntza teknologiko eta enpresariala indartzea eta erakunde publikoekin elkarrekintzaren alde egitea dira.