Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 27 Azaroa, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Bizitzak salbatzen dituzten esku-argiak

1998an sortutako Luznor enpresa arabarra larrialdiko argiztapen-sistemen nazioarteko erreferentea da gaur egun

1998an sortutako Luznor enpresa arabarra larrialdiko argiztapen-sistemen nazioarteko erreferentea da gaur egun

Luznor 1998an eratu eta larrialdiko argiztapen-sistemetan espezializatuta dagoen konpainia arabarra da, merkatu-nitxo horretan nazioarteko erreferentzia bihurtu dena. Arrisku edo larrialdiko egoeren testuinguruan, Jundiztik diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu halakoxe testuinguru kritikoetan dauden pertsonen segurtasuna berma dezaketen produktuak.

 

Egun 17 pertsonak osatzen dute enpresa, eta % 60 emakumeak dira. Alazne Castelo buru duen konpainia honek lorratz luzea utzi du azken urteotan garrantzi handiko proiektuetan; hala nola, Marqués de Riscal upategia, El Prateko aireportua edota Espainiako Irrati eta Telebistako Korporazioa, Siemens Gamesa, Iberdrola, Michelin, CAF, Talgo, Alstom, AENA eta beste multinazional batzuentzat egindako lanez gain.

 

Zein izan da zure ibilbide profesionala Luznorreko Zuzendaritza Nagusira iritsi arte?

EHUn ikertzen jardun nuen Bilboko ingeniari eskolan, doktorego-tesia amaitu arte. Horren harira esan genezake ikerketaren eta enpresaren arteko ahalik eta harremanik estuena izan nahi nuela zuzendari nagusiaren karguaz jabetu baino lehen.

 

Konpainia 1998an eratu zen, baina zein testuingurutan sortu zen?

Segurtasuneko elektronikaren eta energia-biltegiratzearen arloetako profesional talde batek erabaki zuen aurrerapausoa eman eta printzipioz larrialdiko argiztapenean jardungo zuen enpresa bat sortzea. Denboraren poderioz, beste bi negozio-ildo garatu zituzten: erabilera profesionaleko esku-argi programagarriak eta etengabeko elikatze-ekipoak.

 

Zein da gailu horien guztien balioa?

Fidagarritasunaz gain, pertsonen segurtasuna nabarmenduko nuke, arrisku edo larrialdi egoeraren bat gertatzen denean. Horrexegatik diseinatu, fabrikatu eta merkarturatzen ditugu Jundizko (Gasteiz) industrialdean dugun egoitzatik, funtzio hori bete behar duten produktuak.

 

I+Gz hornitutako produktuak…?

Jakina. Aspaldi honetan, Ikerketa eta Garapenaren arloko etengabeko jardunean murgilduta gaude, langileen % 20 zeregin horietan diharduelarik. ETE batentzat, I+G+b arloko lana energia-eraginkortasunerako eta iraunkortasunerako bidean aurrera egiteko premiak eragiten du.

 

Non daude Luznorren bezeroak?

Guk obra txikietan zein estatu edo nazioarte mailako proiektu eta garapen handiagoetan parte hartzen dugu. Besteak beste, eraikuntza-enpresentzat, arkitektura-estudioentzat, elektrizitatea banatzeko biltegientzat, erakunde publikoentzat, biltzar-jauregi eta museoentzat, futbol-zelaientzat eta azpiegitura kritikoentzat lan egiten dugu, aireportuak eta zentral nuklearrak tarteko direla.

 

Zergatik dira esku-argi profesionalak zuen aurkezpen-gutunik onena?

Baliteke, bai… Gutxienez, horiexei esker lortu dugu hainbat lehiaketa eta lizitazio irabaztea. Eskatzen dizkiguten esku-argi profesionaletarako aplikaziorik ohikoenen artean, trenbideetan erabiltzen direnak aipatuko nituzke, baita trafikoa kontrolatzeko (lurrekoa, itsasokoa zein airekoa) edota atmosfera leherkorretan erabiltzen direnak ere, papergintza, zurgintza, iringintza, pinturaren industria, industria farmazeutikoa edota produktu kimikoak erabiltzen dituzten nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioak barne hartuta. Ildo horretan, esku-argiak hornitu dizkiegu Ertzaintzari, Udaltzaingoari eta beste segurtasun-gorputz batzuei, Gasteizko Suhiltzaileei, Euskotreni eta Bartzelona, Madril, Berlin, Amsterdam, Brusela eta Lisboako metro eta tranbiei. Eta tren-industriaren eragin handia kontuan harturik, CAF, Talgo, Renfe, Adif, Trenitalia, Alstom eta sektoreko beste korporazio handi batzuei ere bai.

 

Zuen negozioko arlo batzuetan lehia normala dela kontuan harturik –Asiako zenbait fabrikatzailek ezarritako prezio-gerra ohikoa baita–, non dago zuen balio bereizgarria?

Geuk bermatutako kalitate eta fidagarritasunaz gain, nik uste dut gure enpresaren balio bereizgarria bezeroekin betidanik agertu izan dugun konpromiso eta gertutasunarekin lotuta dagoela, eta batez ere, enpresaren espezializazio-maila altuarekin, neurrira egindako soluzioak eskaintzeko aukera ematen baitu, bezero bakoitzaren beharrei erreparatuta.

 

Azkenaldiko adibideren bat…

Muturreko lurrikara bati aurre egin eta geroztik normaltasun osoz funtzionatzen duen larrialdiko proiektorea. Geurea izan zen ospitaleetarako, zentral nuklearretarako eta bestelako azpiegitura kritikoetarako kalifikazio sismikoaz bermatutako larrialdiko argiztapena garatu zuen estatuko lehen fabrikatzailea. Horrez gain, arrisku goreneko atmosfera leherkorretan erabiltzeko moduko merkatuko esku-argitik indartsuena garatu dugu, gasolindegi bateko erregai-andelaren barnealdean erabil daitekeena.

 

Nolako aurreikuspenak dituzue 2020ari begira?

Aurtengo datuekin erkatuta, negozioa % 10 gehitzea da esku artean darabilgun aurreikuspena, nazioarteko merkatuan zein estatu barrukoan aurreikusi den hazkundeari esker (% 20koa eta % 8koa, hurrenez hurren). Horren harira, espezializazio handiagoko edo teknologia aurreratuagoko produktuak merkaturatzeko asmoa dugu.

 

4.0 Industriak zuen negozio-ereduan duen pisuari dagokionez, inplementazioaren zen fasetan zaudete, zure ustez?

Fabrikazio aurreratuan diharduen enpresa gara, eta Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategian zehaztutako hiru lehentasunetako bat dela kontuan harturik, argi dago 4.0arekin zerikusia duen guztia erreferentziazkoa eta jarraitu beharrekoa dela guretzat. Euskadi oinarri industrialeko ekonomiatzat duen posizionamendua eta lidergoa sustatzen laguntzea da gure plan estrategikoan bildutako helburuetako bat, 4.0 filosofiari atxikitako teknologia disruptiboen moduko teknologien laguntzaz sortutako berrikuntza handiko produktuen bitartez.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Berrikuntza
Lotura-teknologien erreferentziazko teknologia-zentro gisa duen lidergoa sendotu du Lortekek
Irakurri gehiago
15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak