Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 iraila, 2019
2020ko Makina Erremintaren Bienala aurkeztu dute Hannoverreko EMO azokan

Arantxa Tapia sailburua, erdian, aurkezpenean.

Bienala maiatzaren 25etik 29ra bitartean egingo da BECen.

Tapiak nabarmendu du Euskadik balio erantsiaren alde egiten duen apustua erakusteko tokia izango dela.

Hannoverreko EMO azokan aurkeztu dute Makina Erremintaren Bienalaren hurrengo ekitaldia, 2020ko maiatzaren 25etik 29ra bitartean Bilbao Exhibition Centrean egingo dena.

 

Makina-erremintaren sektoreko enpresarik garrantzitsuenen ordezkaritza zabalaren aurrean, Arantxa Tapia sailburuak, Xabier Basañez BECaren zuzendari nagusiak eta Xabier Ortueta AFM klusterreko zuzendari nagusiak aurkeztu dute Bienalaren hurrengo ekitaldia, berrikuntza eta digitalizazioa izango dituena ardatz nagusi. Ekitaldian izan dira, halaber, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordea eta Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusia.

 

Aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak nabarmendu du, batetik, Euskadin manufaktura-enpresek duten pisua —barne Produktu Gordinaren % 24,2— eta, bestetik, “industria aurreratu baten” parte diren zerbitzuek duten garrantzia. Ildo horretan, Tapia sailburuak Basque Industry 4.0 estrategia nabarmendu du, eta adierazi du estrategia horri, duela hilabete batzuetatik, BRTA (Basque Research & Tecnology Alliance) itunaren gaitasun berritzailea batu zaiola, “industria-sistemaren osotasunarekin modu estrategikoan elkarlanean  jarduteko”.

 

Tapiak, gainera, ekonomiaren egoera global konplexuaz hitz egin du, eta adierazi du Euskadi, Basque Industry 4.0 estrategiaren bidez, lan egiten ari dela balio erantsia eskaintzeko eta nazioarte erreferente izateko.

 

BECen antolatuko den Bienala da Europan makina-erremintaren arloan egiten  diren hiru azoka garrantzitsuenetako bat, eta ekitaldi guztietan punta-puntako teknologien erakusleiho bihurtzeaz gain, sektore osoaren topaleku ere izaten da.

 

Basque Industry 4.0 6 uztaila, 2020
Metronic: “Puntako lan-metodologia berriak ezartzen ez baditugu, industria ahula izango dugu”

Eibarko konpainia hori kontrol eta neurketarako metrologia-ekipoen instalazioan espezializatuta...Leer más

Ausolan imprime alimentos en 3D para mejorar los productos texturizados para personas mayores
Ausolanek elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, adinekoentzako produktu testurizatuak hobetzeko

Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo...Leer más

Basque Industry 4.0 2 uztaila, 2020
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 30 ekaina, 2020
Zibersegurtasuneko enpresa eta startup kopuruak gora egin du Euskadin

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (Basque Cybersecurity Centre-BCSC) egin eta argitaratutako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?