Basque Trade & Investment Berrikuntza Nazioartekotzea
Elkarrizketak 27 Marzo, 2023

Urgo enpresak azazkalak ez jateko esmalte mingotsaren lidergoari eusten dio

Mordex produktu mitikoak, jatorria Gipuzkoan duenak eta belaunaldiz belaunaldi arrakasta handia bildu duenak, 60 urte daramatza merkatuan %88ko kuotarekin
-

Euskadiko produktu ikonikoenetako bat da. Duela 60 urte sortu zen Gipuzkoako Loiola auzoan, eta zinez eraginkorra da bere zapore mingotsari esker.  Mingostasun hori funtsezkoa da higuina sortzen duelako, hainbeste, ezen nahikoa baita probatzea azazkalak jateari uzteko. Sei hamarkada geroago, konponbide horrek arrakastatsua izaten jarraitzen du. URGO laborategien produktu honek % 88ko merkatu-kuota du, eta urtean % 12ko hazkundea izaten du batez beste. Aurtengo ekitaldirako helburua da Mordex-en 175.000 unitate jartzea merkatuan, halaxe dio Abarne Galán enpresako Marketing Manager-ak.

Zein testuingurutan sortu zen produktu hau?

60ko hamarkadan, baby boom bete-betean eta jaiotza-tasa ikaragarri handia zenean, hau da, produktuaren jomuga-publikoa orain baino askoz ugariagoa zenean. 1962an hasi ginen fabrikatzen Donostian, eta gero Hernanira eraman genuen produkzioa, 2009an Urgo konpainia frantsesak jatorrizko Vitapharma laborategia erosi ondoren.

Bere zapore “berezi” eta “higuingarriak” belaunaldi ugari markatu ditu…  

60 urte daramatzagu aitona-amona, guraso eta neska-mutilei produktu hau eskaintzen azazkalik jan ez dezaten.  Produktu honek badu puntu nostalgiko bat gure haurtzarora garamatzana. Gainera, gure markak ibilbide luzea egin du, eta Urgo Healthcare bezalako laborategi baten babesa ere badaukagu; horrek guztiak segurtasuna ematen digu belaunaldi berriei laguntzen jarraitzeko. Horrela lortu dugu merkatuko marka liderra izatea, % 88ko kuotarekin farmazietan.

Zure ustez, zein da produktu honen arrakastaren formula?

Formula aldatu egin da, baina beti mantendu du bere mingostasun berezi hori, eta orain Mordex Plus izeneko bertsio are mingotsago bat daukagu, zeinetan aktiboa (denatonio benzoatoa) Mordex tradizionalean baino zortzi bider kontzentratuago baitago. Gainera, aberastu egin dugu formula azazkalaren egitura indartzen duten aktiboekin (Hidroxipropil Chitosan eta E bitamina), onikofagia (azazkalak jateko ohitura) duten pertsonek ahulduta izaten baitute azazkala.

Zenbat herrialdetan saltzen duzue?

Gaur egun zortzi herrialdetan gaude: Espainia, Portugal, Belgika, Frantzia, Maroko, Polonia, Txekiar Errepublika eta Tunisia. Atzerrian URGO markarekin merkaturatzen da, baina Estatuan badaukagu Mordex izenaren berezitasuna.

Nola lortzen da azazkalak jan nahi ez izatea?

Denatonio benzoatoarekin, horixe da azazkalari zapore mingotsa ematen diona eta jateko gogoa kentzen diguna. Munduko substantzia mingotsenetako bat da.

Produktua aldatu al da duela 60 urtetik hona?

Esan bezala, formula hobetu egin da azazkala indartzen duten aktiboekin, eta gainera, irudiari dagokionez, produktu ikoniko honen 60. urtemuga ospatu nahi izan dugu bildumagileentzako pack batekin. Edizio horrek irudi vintage-agoa du, eta bereziki zuzentzen zaie umetan gure produktua kontsumitu zuten eta orain euren seme-alabentzat erosten dutenei. Sustapen hori farmazietan dago eta yoyo bat darama opari, beste elementu retro bat 60. urtebetetzea ospatzeko.

Zuen salmenta-kanala farmaziak izan dira beti?

Hala da. Mirari txiki hau farmazietan saldu izan dugu beti, nahiz eta kosmetikotzat hartzen den, eta ez medikamentutzat. Hori horrela da 2011tik, urte horretan formulazioa aldatu baikenuen, sakarosa oktaazeatoa kenduz osagaien artetik.

Badakizue Espainian zenbat jendek jaten dituen azazkalak?

Biztanleriaren % 15-25ek. Arazo hori haurtzaroan agertzen da gehienbat, eta pertsona horien % 50 inguruk ohiturari eusten diote helduaroan ere. Dela estresagatik edo dela antsietateagatik, horrelako arazoek onikofagia eragiten dute, alegia, azazkalak konpultsiboki jatera garamatzan nahastea edo dermatofagia ere bai, hau da, azazkalen inguruko azala jatea.

 

Interesatzen zaigu zure proiektua, eta badakigu hainbat enpresari ere interesatzen zaiola. Utzi zu hobeto ezagutzen, eta geuk lagunduko dizugu zure enpresa posizionatzeko kanal eraginkorrenak bilatzen. Inpaktu handiko sustapenak zure enpresarentzat. Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.

SPRIkomunikazioa: “Informazioa zaintzen dugu, bai gurea eta bai zuri buruz ematen duguna” lagundu zaitzakegu?

Lotutako albisteak

Lander  Simulationek  mundu  osoko  gidariak  formatzen  dituen  teknologia  garatzen  du
08/07/2025 Nazioartekotzea

Lander Simulationek mundu osoko gidariak formatzen dituen teknologia garatzen du

Gipuzkoako enpresak gidatze simulagailuak neurrira fabrikatzen ditu eta Kanada, Alemania edo Australia bezalako herrialdeetara esportatzen ditu.

EIDEk  diseinuaren  eta  prestakuntzaren  munduko  mapan  jarri  du  Bilbo
03/07/2025 Berrikuntza

EIDEk diseinuaren eta prestakuntzaren munduko mapan jarri du Bilbo

Euskadiko Diseinugileen Elkarteak Guggenheim museoan 22 herrialdetako 100 gazte diseinatzaileren talentua aitortu du, diseinuari gizarterako bektore estrategiko gisa egindako ekarpenagatik

Wend-ek  harreman  sozialak  plan  errealekin  egindako  aplikazioaren  bidez  iraultzen  ditu
03/07/2025 Berrikuntza

Wend-ek harreman sozialak plan errealekin egindako aplikazioaren bidez iraultzen ditu

Euskal aplikazioak jende berria ezagutzeko berezkotasuna aisialdi partekatuaren bidez berreskuratzen du eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko berrikuntzaren alde egiten du.

Kalmanek  makineriaren  arriskuetatik  babesten  duten  karenatuak  egiten  ditu
30/06/2025 Berrikuntza

Kalmanek makineriaren arriskuetatik babesten duten karenatuak egiten ditu

Gipuzkoako enpresak neurrira egindako zerbitzua eskaintzen du, galdaragintzako prozesu guztiak barne hartzen dituena, diseinutik hasi eta egiturak ebaki, tolestu, soldatu, muntatu eta margotzeraino.

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Industriako  sei  kooperatibak  Batera  bultzatu  dute,  esfortzuak  batu  eta  modu  kolektiboan  lan  egiteko
16/06/2025 Berrikuntza

Industriako sei kooperatibak Batera bultzatu dute, esfortzuak batu eta modu kolektiboan lan egiteko

Elkartea Araban dago errotua, eta jarraikortasun-bokazioarekin jaio da, baita lurralde honetan eredu kooperatiboa erreferente bihurtzeko ere

Sellex,  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duen  “diseinu  zintzoko”  altzari-fabrikatzailea
12/06/2025 Nazioartekotzea

Sellex, 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duen “diseinu zintzoko” altzari-fabrikatzailea

Gipuzkoako enpresak bankuak, aulkiak, mahaiak edo oheak ekoizten ditu instalazio handietarako, diseinu iraunkorraren aldeko apustu nabarmena eginez.

Javier  Zumarraga  (CMZ):  “Berrizen  izango  dugun  lantegi  berriak  urtean  800  makina  ekoizteko  gaitasuna  emango  digu”
04/06/2025 Nazioartekotzea

Javier Zumarraga (CMZ): “Berrizen izango dugun lantegi berriak urtean 800 makina ekoizteko gaitasuna emango digu”

80 urte baino gehiagoko ibilbidea izanik, CMZ erreferente bihurtu da Europan CNC tornuen fabrikazioan. Ekoizpen propioan, jasangarritasunean eta nazioartekotzean oinarritutako ereduari esker, une erabakigarrian murgilduta dago, bi gertakizun nagusiekin: Berrizen lantegi berri bat eta Europatik kanpo irekiko den lehenengo filial berria, Bostonen.

Embalan  3,  egur-zerrategia  izatetik,  industria-enbalajera
29/05/2025 Berrikuntza

Embalan 3, egur-zerrategia izatetik, industria-enbalajera

Egoitza Bergaran duen familia-enpresa honek 80 urteko ibilbidea dauka bere bezeroen neurriko trajeak diseinatzen eta egiten

Formatu  handiko  3D  inprimaketa,  modularra  eta  jasangarria:  Indart3D-ren  proposamen  diferentziala
23/05/2025 Berrikuntza

Formatu handiko 3D inprimaketa, modularra eta jasangarria: Indart3D-ren proposamen diferentziala

Pellet bidezko estrusioan espezializatuta dago. Bere teknologiak material birziklatu edo teknikoekin inprimatzeko aukera ematen du eta soluzio eraginkorrak, moldakorrak eta egungo industriaren erronketara egokituak eskaintzen ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.