Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 1 otsaila, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea

Txostena: Automozioari buruzko ohar teknikoa

Nazioarteko enpresek jarrai dezakete Turkia produkzio-zentro modura ikusten.
Automoción Turquía Informe

Turkia munduko 14. Ibilgailu-fabrikatzaile handiena da, eta 2022an 1.3 milioi ibilgailu inguru ekoitzi zituen. Turkiako ekoizle handiena Ford Otosan da, eta ondoren Oyak Renault, Toyota Turquía, Tofas eta Hyundai. Auto lantegi gehienak Ekialdeko Marmara eskualdean daude, batez ere Kocaeli, Bursa eta Istanbul hirietan.

Nahiz eta 2030era begira ez dagoen aurreikuspenik 2018ko produkzio-zifretara iristeko, eta arrisku politiko-ekonomikoak gorabehera, espero da Turkiak bere posizioa mantenduko duela eta inbertitzaileak erakartzen jarraituko duela bere kokaleku estrategikoagatik (Europatik, Afrika iparraldetik eta Ekialde Ertainetik hurbil), lan-kostu baxuagoengatik eta EBrekin daukan merkataritza-akordioarengatik.

Turkia esportazio-zentro bat bilakatu da, nagusiki Europara zuzendua. Ibilgailu-produkzioaren %72 inguru esportatzen da, eta esportazio horien merkatu hartzaileak dibertsifikatzen saiatu arren, oraindik EB da erosle handiena, auto esportazioen %80 inguru jasotzen dituelarik.

Barneko merkatuari dagokionez, Turkia merkatu gorakor bat da eta hazkunde-potentzial handia dauka. 2020an gorakada azkar bat gertatu zen ibilgailu berrien matrikulazioetan, koronabirusa gorabehera. Halere, mundu mailako erdi-eroaleen eskasia dela medio, 2021ean salmentak gutxitu egin ziren. 2022an beherakada hori ez zen geratu, eta egoera areago larritu zen Errusia eta Ukrainiaren arteko gerrak eta finantza egonkortasunerako arriskuek hornikuntza-katean sortutako etenengatik. Ibilgailu berrien salmentek hobera egiten hasi behar lukete 2023tik aurrera.

Automobilgintza sektorea oso garrantzitsua izan da Turkiaren hazkundean. Turkiak atseginez hartu ditu automobilgintzako enpresek egin dituzten inbertsioak balio-katearen hainbat etapatan. Azkenaldian, inbertsio horietako asko ibilgailu hibrido eta elektrikoen arloan egin dira. Era berean, autoen fabrikazio “nazionala” bultzatzeko ahalegin bat ere egin da Togg marka sortuz. Turkiako gobernuak eta energia arloko hainbat enpresa turkiarrek martxan jarritako asmo handiko plan baten emaitza izan da ahalegin hori, eta helburutzat dauka milioi bat auto egitea 2030rako, bost modelo elektriko eta konektatu garatuta plataforma komun bakarrean.

Nazioarteko enpresek jarrai dezakete Turkia produkzio-zentro modura ikusten. Teknologia elektrikoak eta hibridoak dira merkatuan aukera gehien dituztenak. Zehazki, badira hainbat elementu —bateria hozteko sistemak, kontrol elektronikoko unitateak, karrozeria eta motor elektrikoen osagaiak— inportatu egiten direnak, eta ezinbestekoa da horiek Turkian bertan ekoiztea. Gainera, balio erantsi handia duten zenbait sektorek, hala nola ibilgailu autonomoek (pilotu automatikoa, kamera-sentsoreak), birkarga estazioek, potentziaren elektronikak edo salmenta ondorengo zerbitzuek, potentzial handia izan dezakete.

Nahiz eta Turkiak oraindik ez duen merkatuak eskatutako goi-mailako teknologiadun osagairik, hornikuntza-katearen oinarria hazten joan da OEMa garatu ahala, eta ezin da gutxietsi herrialde barruko lehiaren dinamismoa. Tokiko aurrerapen horiek eta lehiaren gorakada oztopotzat har litezke, baina baita ere lankidetzarako aukera bat bezala.

Txostena HEMEN

230201-BasqueTrade-Automocion-Turquia

Lotutako albisteak

Siderurgia INDIAN Ohar teknikoa 11 iraila, 2023 Basque Trade & Investment
Siderurgia Indian aurkezpena. Ohar teknikoa.
Irakurri gehiago
Ferias BasqueTrade 1 iraila, 2023 Basque Trade & Investment
Japonian, Austrian eta Frantzian egindako lau azokari buruzko txostenak
Irakurri gehiago
Brasil Energía Eólica Informe 20 uztaila, 2023 Basque Trade & Investment
Brasilgo energia eolikoaren txostena / ohar teknikoa, uztaila 2023
Irakurri gehiago
OBSERVATORIO TRANSMISIÓN Y DISTRIBUCIÓN DE ENERGÍA 18 uztaila, 2023 Basque Trade & Investment
Energiaren Transmisio eta Banaketa Sektorearen Behatokiaren (T & D) lehen edizioa
Irakurri gehiago
Lehengaiak Materias Primas Industriales 5 uztaila, 2023 Basque Trade & Investment
Ikuspegia: Industriako lehengaien txostena, ekaina 2023
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak