Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 apirila, 2023 Basque Trade & Investment Ingurumen-jasangarritasuna Nazioartekotzea Energia

Tapiak nabarmendu du 65 euskal enpresa baino gehiagok interesa agertu dutela  energia arloko negozioak egiteko Japoniarekin

Sailburuak Fukushima eskualdeko sektore eolikoko eta hidrogenoaren sektoreko aukerei buruzko  mintegi batean parte hartu du
Arantxa Tapia sailburua, erdian, Japoneko ordezkariarekin.

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak adierazi du 65etik gora euskal enpresak interesa agertu dutela Japoniarekin negozioak egiteko energia sektorean. Sailburuak Fukushima eskualdeko sektore eolikoko eta hidrogenoaren sektoreko aukerei buruzko mintegi batean parte hartu du Bilbon. Eusko Jaurlaritzak “Japonia-Euskadi Urtea” izendatu du 2023a, Urkullu lehendakaria buru duen exekutiboak Japoniako merkatuarekiko duen interesaren ildotik. Duela urtebetetik Euskadik kanpo sareko bulego bat du Tokion, eta euskal enpresek negozio-aukera berriak eskura ditzakete SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eskaintzen duen zerbitzu berri honen bitartez.

Sailburuak gogora ekarri du Euskadik eta Japoniak badutela elkar ulertze akordio bat 2019tik, zeina bereziki zentratzen baita energia berriztagarrien sustapenean eta energia arloko arazoentzako konponbide iraunkorren bilaketan. “Gaur orduan bezain garrantzitsuak edo are garrantzitsuagoak dira. Elkar Ulertze Memorandum haren bitartez 4 ekitaldi egin ditugu 65 enpresa baino gehiagoren parte-hartzearekin, eta horrek erakusten du konfiantzazko harremanak lantzen ari zaretela”.

Tapiak nabarmendu du Euskadi eta Japoniaren arteko akordio hori duela gutxi berritu dela eta orain arlo berriak barne hartzen dituela, hala nola hidrogenoa, industriara aplikatutako deskarbonizazio teknologiak, fabrikazio aurreratuko joera berriak eta aurrerapenak, digitalizazioa, biozientzien sektore gorakorra edo industriako teknologia garbiak.

Takahiro Nakamae-k, Japoniak Madrilen duen enbaxadoreak, azpimarratu du Fukushima eskualdean berreraikuntza-lan handia egin dela 2011ko istripu nuklearraz geroztik. Baita ere hizpide hartu du “Euskadiko energia sektoreko jardueren hedapen izugarria”, “Bilbon bertan sektore eolikoarekin lotutako 150 enpresa daudelarik”.

Fukushimako gobernadore Masao Uchibori-k adierazi du 2011z geroztik industri arloko hainbat jarduera berri garatu direla, esaterako robotika, “munduan parekorik ez duen 50 hektareako zentro bat daukagu robotak garatu eta probatzeko. Askotariko proiektuak garatzen ari gara, hala nola auto hegalariak, hidrogenoz dabiltzan dronak edo urruneko kontrol bidezko robot langileak”.

Horrekin batera, medikuntza eta energia berriztagarriak bultzatzen ari dira, sortzen den energia guztia (% 100) iturri berriztagarrietakoa izan dadin 2040an. “2021ean % 47ko portzentajera iritsi gara, 2011ko % 21aren aldean. 2020ko martxoan hidrogenozko energiari buruzko ikerketa-eremu bat inauguratu zen”.

Hidrogenoan oinarritutako gizarte bat

Fukushimako energia agentziako zuzendari Yasuhiro Hattori-k nabarmendu du “hidrogenoan oinarritutako gizarte bat” sortu nahi dutela. “Arlo eolikoan 4,8 gigawatio dauzkagu instalatuta, eta 2050ean 130 izatera iritsi nahi dugu. Fukushima da energia berriztagarriak probatzeko Japoniako eremua, eta 2016an hidrogenoaren garapen arloko eskualde eredugarri izendatua izan zen.  Bertan dago energia berriztagarrietan espezializatutako Japoniako zentro bakarra, Frea izenekoa”.

Gaineratu du badutela plan bat 400dik gora aire-sorgailu eraikitzeko. “1,7 gigawatiora iritsiko gara, eta liderrak izango gara Japonian”.

Toyota multinazionaleko industri arloko zuzendari Kohei Yoshida-k esan du Fukushima “ingurune oso aproposa dela hidrogenoarentzat eta irrikitan daude berreraikuntza-lanarekin aurrera jarraitzeko”.

Nabla euskal enpresaren (2014an sortua, aire-sorgailuen bizitza luzatzen espezializatua dago eta 100 pertsona enplegatzen ditu) sortzaile Rubén Ruiz de Gordejuelak esan du enpresa japoniarrak “oso ongi ekipatuta daudela, baina apur bat atzeratuta digitalizazioan. Japoniak ezagutzaren garapena eskaintzen du eta aire-sorgailu asko instalatuko dira”.

Hauxe gaineratu du: gure enpresak epe laburrean “parke eolikoak digitalizatzeko eta haien bizitza luzatzeko prototipoak egingo ditu” “eta merkatuko ezagutza gehiago eskaini diezaiokegu Frea zentroari”. Epe ertainera, osagai espezifikoen garapenean zentratuko gara, eta epe luzera, aire-sorgailuetarako fabrikatzaile espezifiko bat sortzen lagundu nahi dugu Fukushiman Japoniako merkaturako”.

 

 

Lotutako albisteak

Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek 100 beka atera ditu nazioartekotzearen arloko profilak prestatzeko
Irakurri gehiago
Australia Basque Trade 19 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik energia berriztagarrien Australiako merkatura zabaldu du bere etorkizuna
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak