Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 ekaina, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Erresuma Batua Polonia eta Ukrainia Txekiar Errepublika eta Eslovakia

“Steel Industry Decarbonisation and Use of H2”, BasqueTrade – SPRI Taldeak SIDEREXekin batera antolatutako online mintegia

Ezinbestekoa da emisioak murrizteko eta ekonomia jasangarriago baterantz aurrera egiteko irtenbideak identifikatzea.
SIDEREX BasqueTrade Webinar

Azken urteotan, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea kezka bihurtu da mundu osoan. Altzairuaren industria CO2 gehien isurtzen duenetako bat da, eta zeregin garrantzitsua du klima-aldaketaren aurkako borrokan; izan ere, haren ekoizpen-prozesuak berotegi-efektuko gasen isurketa globalen % 7 eragiten du.

 

Funtsezkoa da irtenbideak aurkitzea emisio horiek murrizteko eta ekonomia iraunkorrago baterantz aurrera egiteko. Hori dela eta, irtenbide berritzaileak garatzen ari diren enpresa liderrak ditu Euskadik, eta horietako asko altzairuaren industrian ezartzen ari dira dagoeneko.

 

Joan den maiatzaren 24an, Basque Trade & Investment-ek, SIDEREX Euskadiko Siderurgia Klusterraren Elkartearekin lankidetzan, «Steel Industry Decarbonisation and Use of H2» webinarra eskaini zuen; saio honek, sektore siderurgikoa Txekiar Errepublikako, Eslovakiako, Poloniako eta Erresuma Batuko altzairutegietara deskarbonizatzeko egungo konponbideak eta lan-ildoak aurkeztea izan zuen helburu.

 

Saioa hasteko, Cristina Oionek (SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria) eta Amaia Arzadunek (Sideres-eko Ingurumen eta Energia arduraduna) parte hartu zuten, eta Euskadiko eta, zehazki, siderurgiaren sektoreko deskarbonizazio-estrategien ikuspegi orokorra eman zuten. Ondoren, IDOM CONSULTING, ENGINEERING, ARCHITECTURE, S.A.U. eta SARRALLE SERVICIOS GENERALES S.L. enpresetako adituek parte hartu zuten, baita TECNALIA eta CEIT zentro teknologikoetako adituek ere.

 

Ponentziek interes handiko gaiak jorratu zituzten:

  • Industria deskarbonizatzeko euskal estrategia eta hura aplikatzeko tresna nagusiak.
  • EAEko siderurgia-ekosistemak deskarbonizaziorako dituen gaitasunak.
  • Altzairuaren deskarbonizazioa DRI ‘prozesuaren bidez
  • Hidrogenoa erretzeko teknologiak siderurgia-industriarako
  • Hidrogenoaren errekuntza-prozesuaren simulazioak siderurgia-industrian eta hidrogenoaren errekuntza laborategiko saiakuntzetarako
  • Hidrogeno-errekuntzak altzairuan eta labeko erregogorretan dituen ondorioak aztertzea

 

SIDEREX BasqueTrade Webinar

SIDEREX BasqueTrade Webinar

SIDEREX BasqueTrade Webinar

SIDEREX BasqueTrade WebinarSIDEREX BasqueTrade Webinar

SIDEREX BasqueTrade Webinar

 

Lotutako albisteak

Turquía BasqueTrade 2 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek topaketa bat antolatu du Turkian ezarritako euskal enpresekin
Irakurri gehiago
Energía Eólica Marina 30 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei laguntza ematen die energia berriztagarriei buruzko nazioarteko biltzarretan
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak