Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 maiatza, 2019 Nazioartekotzea Argentina Brasil Kolonbia Latinoamerika Mexiko Txile Uruguai

SPRI Taldeak enpresa-garapenerako bere estrategiak partekatu ditu Mexikoko ordezkaritza batekin

Mexikoko Guanajuato Estatuko ordezkariak Bilboko egoitzan izan dira

 

Mexikoko Guanajuato Estatuko ordezkariak Bilboko egoitzan izan dira

 

SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, enpresa eta industria garapenerako bere estrategiak partekatu ditu astelehen honetan Mexikoko Guanajuato Estatuko ordezkaritza batekin. Bilboko egoitzan eginiko topaketa horretan hizpide hartu dira Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren politikak eta SPRIk esku artean dituen proiektuak: Basque Industry 4.0 estrategia eta ekintzailetza plana, Innobideak programak, Euskadiko agenda digitala edo zibersegurtasuneko euskal gunea.

 

Mexikoko ordezkaritza 13 lagunez osaturik dago, gehienbat hango enpresetako zuzendaritza-karguak eta hainbat erakundetako ordezkariak, esaterako IECA (Gaikuntzarako Estatuko Institutua) eta COFOCE (Kanpo Merkataritza Sustatzeko Koordinakundea).

 

Aitor Cobanerak eta Iñaki Tellecheak –Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak eta Enpresa Sustapeneko zuzendariak- SPRI Taldearen zerbitzuak eta helburu orokorrak aurkeztu dituzte.  Ondoren, euskal agentziako hainbat ordezkarik hizpide hartu dituzte euskal ekintzailetzaren ekosistema eta laguntzak, Basque Industry 4.0 estrategia, RIS3 espezializazio adimenduneko estrategia, Basque Digital Innovation Hub, euskal enpresei zuzendutako Innobideak programak, Euskadiko Agenda Digitala eta haren barruko ekimen eta laguntzak eta Zibersegurtasuneko Euskal Gunea-Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa. Lan-topaketa amaitzeko, SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak egiten duen lana azaldu da.

 

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak