Enpresa bizkaitarra esleipena lortu duen nazioarteko partzuergoko kidea da
Sener euskal ingeniaritza eta teknologia taldea, Dar es Salam -Tanzaniako hiriburua- Morogoro hiriarekin lotuko duen trenbide berriko hainbat azpiegituraren oinarrizko diseinu xehetuaz arduratuko da, zubiak eta geltokiak barne hartuta.
Enpresa bizkaitarrak kontratu honen esleipena lortu du, beste enpresa batzuk ere kide dituen nazioarteko partzuergo baten barruan.
Nazioarteko zabalerako errei bakarra izango duen trenbide berri honek 205 kilometroko luzera eta sei geltoki izango ditu, eta 2019ko azaroan abian egon liteke, aurreikuspenen arabera.
Iturria: Empresa XXI
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?