Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 otsaila, 2018 Nazioartekotzea

Sei herrialde euskal enpresen negozioentzat Intergune 2018 ekitaldian

Nazioartekotzearekiko Hitzorduaren bigarren eta azken jardunaldian hizpide hartu da nolako inbertsio aukerak eskaintzen dituzten Alemaniak, Italiak, Japoniak, Erresuma Batuak, Argentinak eta Marokok
Javier Zarraonandia sailburuordea, ihardunaldian.

Nazioartekotzearekiko Hitzorduaren bigarren eta azken jardunaldian hizpide hartu da nolako inbertsio aukerak eskaintzen dituzten Alemaniak, Italiak, Japoniak, Erresuma Batuak, Argentinak eta Marokok

Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak esan du Maroko oso kontuan hartu beharreko merkatua dela.

 

 

Horra sei herrialde beren negozioak atzerrira zabaldu nahi dituzten euskal enpresentzat. Astelehenean eta asteartean Barakaldoko BECen egin den Intergune+ enpresen nazioartekotzearekiko hitzorduaren bigarren eta azken jardunaldian hizpide hartu da nolako inbertsio aukerak eskaintzen dituzten Alemaniak, Italiak, Japoniak, Erresuma Batuak, Argentinak eta Marokok.

 

2017aren erdialdetik, Alemania da euskal esportazioen lehen jomuga, 727 euskal enpresak esportatzen dutelarik hara. “Merkatu saturatua da, eta zaila da sartzea. Komeni da azoketara joatea” esan du María Sarricoleak, SPRI Taldean integraturiko eta Eusko Jaurlaritzak abiarazitako Euskadiko Nazioartekotze Agentzia berriaren (Baque Trade and Investment) bulegoko zuzendariak.

 

Italia,  hurrengo atzerriko bulegoaren egoitza

Arantxa Tapia sailburuak jakinarazi du hurrengo atzerriko bulegoa Italian irekiko dela, eta Italiako merkatuari buruz mintzatu dira Rafael Idigoras (Soraluce enpresako zuzendari nagusia), Andrés Llompart (Maier enpresako nazioartekotze arloko kudeatzailea) eta Javier Calvoetxeaga (Copreci enpresako garbigailuen osagai saileko zuzendaria).

 

Japonia

Jetro-k (Japoniako Gobernuaren atzerriko inbertsioetarako antolakundea) Madrilen duen bulegoko zuzendari Tatsuya Kato-k bere herriko negozio-aukerei buruz hitz egin du. “Gure gizarteen artean badira hainbat antzekotasun soziodemografiko, adibidez, biak daude gero eta zahartuago, beraz, konponbide berritzaileak beharko dituzte horri aurre egiteko”. Aipatu du Japonia mundu mailako liderra dela ikerketan eginiko gastuan eta BPGarekiko ikerlari kopuruan.

 

Erresuma Batua

Pablo Fanok, Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Erresuma Batuan duen bulegoko zuzendariak, hizpide hartu ditu munduko bosgarren ekonomia honetako inbertsioak. “Laugarrena da gure esportazioen zerrendan, eta 60 euskal enpresa daude han kokatuta” esan du Fanok.

 

Argentina

Argentina ere izan da aztergai Intergune+ ekitaldian. Latinoamerikako hirugarren ekonomia da, eta Argentinarako euskal esportazioak urteko 79.000 milioi euro ingurukoak dira. Borja Zarragak, Sener ingeniaritzako zuzendaritza-karguak, esan du 2001ean iritsi zirela Argentinara, corralitoa hasi baino hilabete batzuk lehenago. “Halere, bertan gelditzea erabaki genuen, Repsol enpresaren bidez sartu baikinen hainbat birfintze proiektutan. 350 langile izatera iritsi gara. Ingeniari onak daude Argentinan eta Europakoaren antzeko hezkuntza onena duen herrialdea da”.

 

 

Lotutako albisteak

29 Azaroa, 2023 Basque Trade & Investment
Euskadik bere talentu gaztea indartu du 500 Global Training beka berrirekin
Irakurri gehiago
Basque Trade Pedro Luis Uriarte 24 Azaroa, 2023 Basque Trade & Investment
Euskadiren Kanpoko Sareak Euskadiko ehun sozioekonomikoan sakondu du
Irakurri gehiago
Zeuko Grúas 22 Azaroa, 2023 Nazioartekotzea
Zeukok bere nazioartekotzea indartu du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2023 Basque Trade & Investment
Euskal enpresentzako nazioartekotze-ikuspegiak
Irakurri gehiago
FIHAV 2023 Euskadi BasqueCountry Cuba 10 Azaroa, 2023 Basque Trade & Investment
BasqueTradek laguntzen ditu Euskal Enpresak FIHAV 2023-an, Havanako Azokan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak