Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 urria, 2019 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Sei euskal enpresa eta erakunde joan dira Brno hiriko (Txekiar Errepublika) Makineriaren Azokara, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren eskutik

Konpainiek Euskadi-Basque Country standean bilduta parte hartuko dute

Konpainiek Euskadi-Basque Country standean bilduta parte hartuko dute

SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade and Investment) euskal enpresei sostengua ematen jarraitzen du. Aste honetan, urriaren 11ra arte, Brno hiriko MSV Nazioarteko Makineria Azoka Industrialean parte hartuko du Euskadiko sei konpainia eta erakunderekin batera. Txekiar Errepublikako azoka honek 61 urte bete ditu eta, Alemania alde batera utzita, Erdialdeko eta Ekialdeko Europan antolatzen den azoka industrialik garrantzitsuena da.

 

4.0 industria, automatizazioa, robotizazioa, kontrola eta neurketa, ekipo-ondasunak, ingeniaritza, makineria, siderurgia, energia, elektroteknia eta materialak dira Azokaren ardatz nagusiak. Aurtengo edizioan, azokaren barruan, Ingurumen-Babeserako Teknologien Nazioarteko Azoka eta Garraio eta Logistikaren Nazioarteko Azoka antolatuko dira.

 

Ondoz ondoko hirugarren urtez, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren standean, Agme, Pick to Light, Intermodal Forwarding, Productos Salinas eta Innovalia Metrology euskal enpresak ordezkatuta egongo dira, mugikortasun eta logistikaren euskal klusterrarekin batera. MSV Azokan, hogeita hamar bat herrialdetako 1.600dik gora erakusketarik parte hartu ohi dute eta 80.000 bisitari baino gehiago bildu ohi ditu, 60 herrialdetatik.

 

Gainera, Agentziak, topaketa honetan stand propioa ere izango duen Hego Moraviako Merkataritza Ganberarekin batera jardungo du azokaren barruan antolatuko den networking saioan. Horrekin batera, Ekonomia Zirkularraren Txekiar Institutuaren azokan parte hartuko du.

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia 2018an sortu zen Eusko Jaurlaritzak arlo horretan zeuzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena ere hobetuz. Horrela, nazioartekotzearen arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala deuseztatu eta hobeto egokitzen da enpresen behar zehatzetara.

Lotutako albisteak

China Encuentro Shanghai 17 urtarrila, 2025 Basque Trade & Investment
Txinan finkatuta dauden euskal enpresek Asiako merkatuaren erronkak eta aukerak aztertu dituzte
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
13 urtarrila, 2025 Adimen Artifiziala
Mikel Jauregi: “Euskadi Europako berreindustrializazioaren liderra izan dadin lanean ari gara”
Irakurri gehiago
11 urtarrila, 2025 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak Euskadik dituen gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
Irakurri gehiago
27 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
394 enpresak eta 582 gaztek Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-bekak jaso dituzte aurten
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak