Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 abendua, 2020 Digitalizazioa Ekintzailetza Nazioartekotzea EIKTak Start up UP Euskadi

ntClick, nazioartekotzearen bila dabilen software-ingeniaritza enpresa

Bizkaiko enpresak QIA saria jaso berri du mikroenpresa & startups kategorian, bere RFID Tool Control proiektuagatik

ntClick Soluciones Tecnológicas 2005ean Berrizen sortutako enpresa da, eta maiatzean bulego berriak inauguratu zituen Iurretan. Zazpi langile ditu, eta bezero bakoitzari zerbitzu pertsonalizatua ematen dio. “Ez ditugu bi proiektu berdin, ez baititugu behar berdinak edo teknologia berdinak dituzten bi bezero “, adierazi dute enpresatik. Gaur egun, automobilgintzako eta aeronautikako bost enpresaren informatika kudeatzen du, eta bere fakturazioaren % 75 softwarearen garapenean oinarritzen da.

QIA sarien azken edizioan, Durangaldeako enpresak Mikroenpresak & startups kategorian irabazi du RFID Tool Control proiektuagatik. Proiektu honek, RFID teknologia erabiliz, hainbat alderdi kontrolatzeko aukera ematen du: konpainiaren aktibo bakoitza identifikatzen du, kokapena eta mugimenduak kontrolatzen ditu, datuak biltegiratzen ditu, kalitate-kontrola egite du…

Erreminta hau Cessna (Textron Corporation) multinazional estatubatuarrak erabili du bere Valentziako aireportuko Service Centerren. Orain, soluzioa Europako beste base batzuetan ezartzeko lanean ari dira. Izan ere, ntClick-eko arduradunek dagoeneko bisitatu zuten Dusseldorfeko (Alemania) aireportua iaz. “Enpresari beste maila bat eman nahi diogu, eta nazioartekotzea hori lortzeko bide bat da”, adierazi dute.

RFID esparruan jarraituz, ntClickek RFID Tool Control (Nemo) proiektuan lan egiten du. “Anbizio handiko proiektua da, eta, beste funtzionalitate batzuen artean, aktibo bat ingurune kaotiko batean lokalizatzea ahalbidetuko du (elementu bakoitzarentzat kokapen finkoak edo aurrez zehaztutakoak ezarri ezin diren inguruneetan), denbora errealean 2 metro inguruko zehaztasunarekin”. Dagoeneko bi euskal enpresak bat egin dute proiektuarekin, eta Ekonomia Gaietarako Eraldaketa Digitalaren Ministerioaren finantzaketaren zain daude.

Etorkizunari begira, ntClickek berrikuntza ezaugarri duen software-enpresa izaten jarraitzea du helburu. Aurten, tokiko bezero asko erakarri ditu, eta nazioarteko merkatua berraktibatzeko zain daude. Tokiko talentuaren alde egitea ere badu helburu, Durangaldeako langileek osatzen baitute gehienbat enpresaren lan taldea.

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak