Nazioartekotzea
Argitalpenak 19 Azaroa, 2018

Negozio-aukerak Txinako ingurumen-sektorean

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatutako jardunaldi batean azaldu dute Asiako herrialde horretan kutsadura gutxitzeko fakturazioa 500 bilioi eurokoa izango dela 2020an.
-

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatutako jardunaldi batean azaldu dute Asiako herrialde horretan kutsadura gutxitzeko fakturazioa 500 bilioi eurokoa izango dela 2020an.

“Txinako garapen ekonomikoaren gune estrategiko bilakatu da ingurumen-tratamendua”, esan du Mikel Yangek, Agentziak herrialde hartan duen ordezkariak.

 

Negozioak egiteko merkatu erakargarria izaten jarraitzen du Txinak. Irekitze-neurri berrien ondorioz, aukera berriak sortu dira kutsadura gutxitzeko ingurumen-tratamenduan eta antzeko merkatuetan, bereziki. Hala azaldu dute astelehen honetan, Bilbon, SPRI Taldearen barruko Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) antolatutako jardunaldian. Jardunaldi horretan, Txinako gobernuaren irekitze-politika berriak azaldu dira, eta, bereziki, ingurumen-sektorearen eta merkataritza elektronikoaren erregulazio berriari buruz hitz egin da.

 

Iñaki Ezkurrak, Euskal Agentziaren enpresa-nazioartekotzearen zuzendariak, ireki du jardunaldia, eta azpimarratu du Txina dela Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-estrategiaren herrialde nagusietako bat.

 

Mikel Yangek, Basque Trade & Investmenten Txinako ordezkariak, irekitze-politika berrian Txinako gobernuak hartu dituen neurriak azaldu ditu. Hauek dira, besteak beste, neurri horiek: botiken, automobilgintza-produktuen eta produktu industrialen muga-zergak txikitzea, esportazioetan BEZ gehiago itzultzea, enpresari atzerritarrek eskuragarri ez dituzten produktuen kopurua txikitzea eta manufaktura- eta garraio-industrietan BEZa txikitzea.

 

 

Ingurumen-sektorean dauden negozio-aukerak nabarmendu ditu Yangek. “Enpresen ingurumen-tratamendurako 13 bilioi euro behar dituztela zenbatetsi da; horietatik 9,2 bilioi burdingintzari dagozkio”. Hondakin-ur industrialen tratamenduari dagokionez, Agentziako ordezkariak azaldu du merkatuaren bolumena 12 bilioi eurokoa izan zela 2016an, eta, 2018-2020 urteetan, 46 bilioi eurokoa izatea zenbatetsi dela. “Uren tratamenduan, urteko % 5eko igoera egotea espero da”.

 

Mikel Yangek adierazi du 2020an Txinako ingurumen-sektorearen fakturazioa 500 bilioi eurokoa izango dela. “Momentu ona da ingurumena babesteko merkatua sustatzeko.  Txinako garapen ekonomikoaren gune estrategiko bihurtu da ingurumen-tratamendua”. Horrez gain, esan du ingurumenaren sektorea merkatu berria dela Txinan, “eta euskal enpresek ez dute gutxietsi behar merkatu hori”.

 

Manuel Torresek, Garrigues Uhina ko bazkideak, gogorarazi du herrialde horrek 700 milioi pertsona atera dituela pobreziatik azken hamarkadetan, “munduko beste herrialde batek ere egin ez duena”, eta nabarmendu du irekitze ekonomikoa hasi zenetik (1949) “zehatz mehatz betetzen direla” egiten dituen bost urteko planak (Txinako ekonomia osoa diseinatzen dutenak).

 

 

Berritasunen artean aipatu du uko egin diotela Txinan finkatzen diren enpresak epe motzera kontrolatzeari, “epe ertainera egitea onuragarriagoa zaielako, orduan bereganatua izango baitute bila ari diren ezagutza eta ez baitituzte beharko atzerriko inbertitzaileak”.

 

Torresek azaldu duenez, martxoaz geroztik, atzerriko langileak ez daude behartuta beren herrialdeko gizarte segurantzan kotizatzeaz gain Txinakoan ere kotizatzera, eta, beraz, kostua txikitu egin da enpresaburuentzat.

Bestalde, Espainiak Txinan egiten duen inbertsioari buruzko datuak eman ditu, eta esan du “oso gorabeheratsua” dela. Adibidez, 2015ean 251 milioi euro inbertitu baziren ere, 2017an 98 milioi bakarrik inbertitu ziren. “Enpresaburuek krisi-egoeran bakarrik hartzen dute kontuan nazioartekotzea; tokiko merkatuak berreskuratzean, aldiz, Txinan inbertitzeari uzten diote”.

 

Nabarmendu duenez, hazkuntza-patroia aldatu egin da, eta zerbitzu-sektoreak gainditu egin du industria-sektorea. Gainera, orain kalitatea lehenesten da kantitatea beharrean, eta azken hori izan da haien ekoizpenaren ezaugarri nagusia. Are gehiago, oraingo joera “ez da Txinan inbertitzea, baizik eta beste herrialde batzuetako txinatarretan inbertitzea”.

 

Garrigueseko zuzendariak esan duenez, merkataritza elektronikoak gero eta pisu handiagoa du: “txikira egindako salmenta guztien % 23 da, eta 2019an % 33ra iristea espero da”. Horrez gain, nabarmendu du Txina buru-belarri sartu dela gauzen Interneten. “Teknologia berrien munduko liderra izan nahi du. Adibidez, kotxe baten bolantean eskuak jartzean bihotz-taupadak neurtzen dizkizun eta alkohola edo drogak kontsumitu dituzun igartzen duen teknologia ezartzen ari dira”.

 

Kristina Apiñanizek, Aclima clusterraren zuzendari nagusiak, ere parte hartu du jardunaldian, eta euskal enpresek ingurumen-alorrean zer zerbitzu eskaintzen dituzten azaldu du. “Euskadiko enpresek ingurumen-ahalmen interesgarriak dituzte Txinari ingurumen-erronkei aurre egiten laguntzeko”.

 

 

Lotutako albisteak

Frantziak  %  10,9  handituko  du  urtean  energia  berriztagarrietan  duen  gaitasuna  2035era  arte
11/07/2025 Nazioartekotzea

Frantziak % 10,9 handituko du urtean energia berriztagarrietan duen gaitasuna 2035era arte

Basque Trade & Investmentek Frantziako energia-merkatua aztertu du azken txostenean, informazio baliagarria eskainiz dagoeneko bertan diharduten enpresei nahiz jarduera herrialde honetara zabaltzea aurreikusia dutenei

Merkataritza-tentsioak  eta  tentsio  geopolitikoak  dira  nagusi  2025eko  lehengaien  merkatuan
04/07/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza-tentsioak eta tentsio geopolitikoak dira nagusi 2025eko lehengaien merkatuan

Basque Trade & Investmentek merkataritza-gerrak merkatu honetako prezioetan eragindako inpaktua aztertu du Lehengaien Behatokiaren azken edizioan. Txostenak nabarmendu duenez, lehengaien prezioen bilakaera muga-zergen arloko tentsioen konponketak, potentzien arteko akordioek eta dinamika geopolitiko globalak baldintzatuko dute 2025eko bigarren hiruhilekoan.

Makina-Erreminta  Txinan:  Berrikuntza  teknologikoak  eta  hazkundeak  bultzatzen  dute  sektorea
03/07/2025 Nazioartekotzea

Makina-Erreminta Txinan: Berrikuntza teknologikoak eta hazkundeak bultzatzen dute sektorea

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak sakon-sakon aztertu du bere azken txostenean Txinako makina-erremintaren merkatua, hazkunde betean dagoen sektore honetan jarduteko interesa duten konpainientzako aukerak eta erronkak nabarmenduz.

Automobilgintzako  Behatokia:  AEBen  muga-zergen  presioak  ibilgailuen  ekoizpenari  buruzko  2025eko  aurreikuspen  globalak  baldintzatuko  ditu
27/06/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: AEBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu

2024an, ibilgailuen eskari globalak errekuperazioa sendotu zuen, bilakaera positiboari eutsiz. Hala ere, EBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu.

Behatoki  Aeroespaziala:  Sateliteen  eta  jaurtiketa-ibilgailuen  merkatuak  hazkunde  handia  izan  du  teknologia  berriek  bultzatuta
06/06/2025 Nazioartekotzea

Behatoki Aeroespaziala: Sateliteen eta jaurtiketa-ibilgailuen merkatuak hazkunde handia izan du teknologia berriek bultzatuta

Basque Trade & Investmentek sateliteen eta bestelako azpiegitura espazialen merkatuaren bilakaera aztertu du azken Behatoki Aeroespazialean.

Merkataritza  globalak  muga-zergen  eraginpean  helduko  dio  2025eko  bigarren  seihilekoari
02/06/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalak muga-zergen eraginpean helduko dio 2025eko bigarren seihilekoari

Basque Trade & Investmentek munduko merkataritzaren hazkundearen inguruko ziurgabetasuna aztertu du Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiaren azken edizioan.

Europako  sektore  eolikoak  errekorra  lortu  du  enkanteetan  2024an,  eta  Estatu  Batuetan,  ziurgabetasunak  eragin  die  aurreikuspenei
23/05/2025 Nazioartekotzea

Europako sektore eolikoak errekorra lortu du enkanteetan 2024an, eta Estatu Batuetan, ziurgabetasunak eragin die aurreikuspenei

Basque Trade & Investmenten azken Behatoki Eolikoak sektorearen egungo egoera aztertu eta aurreikuspenak plazaratu ditu eskualde-garapenari buruz, enkanteei buruz eta zorroan dauden proiektuei buruz

Estatu  Batuetako  merkatu  aeroespazialak  jaun  eta  jabe  jarraitzen  du  industriaren  dibertsifikazioagatik  eta  profil  esportatzaile  sendoagatik
19/05/2025 Nazioartekotzea

Estatu Batuetako merkatu aeroespazialak jaun eta jabe jarraitzen du industriaren dibertsifikazioagatik eta profil esportatzaile sendoagatik

Estatu Batuek mundu mailako lidergotasunari eusten dio aeronautika zein espazioaren arloetan, bertako industriaren sendotasun eta dibertsifikazio handiaren eraginez. Hala islatu du SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, apirilean partekatutako informazioa handitu eta zabaltzeko, Estatu Batuetako sektore aeroespazialari buruz landu duen azken txostenean.

Zerbitzu  aurreratuetako  euskal  enpresen  nazioartekotze-estrategiak,  aztergai
12/05/2025 Nazioartekotzea

Zerbitzu aurreratuetako euskal enpresen nazioartekotze-estrategiak, aztergai

Basque Trade & Investmentek azterlan batean jorratu ditu erabilitako nazioartekotze-moduak eta eragiketa-moduak, kanpoko proiektuen gauzatzea eta sektoreko konpainiek gainditu beharreko erronka nagusiak.

Automobilgintzako  osagaien  merkatuaren  negozio-aukerak  eta  -aukerak  EE.UU.
29/04/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako osagaien merkatuaren negozio-aukerak eta -aukerak EE.UU.

AEBetako automozio-sektorean sartzeko oztopo nagusiei eta negozio-aukerei buruzko 68 orrialdeko azterketa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.