Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 uztaila, 2021 Berrikuntza Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment Energia Fast Track Innobideak programa India Ris3 Euskadi Txina

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Taiwango negozio aukerak azalduko ditu

Energia berriztagarri, mugikortasun eta bioteknologia sektoreetan egin litezkeen inbertsioak aztergai uztailaren 20an egingo den jardunaldi batean

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade &Investment) jardunaldi bat antolatu du datorren uztailaren 20rako, bertatik bertara aztertzeko euskal enpresek Taiwanen dituzten negozio aukerak. Ekitaldian hizpide hartuko dira energia berriztagarri, mugikortasun eta bioteknologia sektoreak. Izen-ematea tramitatzeko posta elektroniko bat bidali behar da info@basquetrade.eus helbidera.

 

Jardunaldia Bilbon egingo da, presentziala izango da, eta aztergai izango dira Taiwanek euskal enpresarientzat eskaintzen dituen sektore interesgarrienetako aukerak eta jardunbide egokiak, euskal enpresek aukera izan dezaten Taiwanen merkatua irekitzeko eta enpresa-trukerako harremanak sortzeko. Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kontseilari delegatu Ainhoa Ondarzabalek irekiko du jardunaldia, eta bertan izango dira Taipeiko Ekonomia eta Kultura Bulegoko kide bat, eta baita ere hainbat enpresatako ordezkariak. Enpresa horiek balioan jarriko dituzte Euskadi eta Taiwanen arteko harreman komertziala areagotzera bideratutako kudeaketa-gaitasunak.

 

Energia berriztagarriei dagokienez, Taiwanek energia sektorea berregituratzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko proiektu bat abiarazi du, arreta berezia eskainiz on- eta off-shore energia eolikoari, energia fotovoltaikoari eta eguzki energia termikoari. Taiwaneko gobernuak helburutzat du zentral nuklearrak ixtea 2025erako, 2005eko isuri maila % 20 murriztea 2030erako eta % 50 2050erako, energia merkatua berehala liberalizatzea, eta eguzki energiaren 20 GW eta energia eolikoaren 6 GW instalatzea. Horretarako, 50.000 milioi eurotik gorako inbertsioak aurreikusi ditu hemendik eta 2025era.

 

Inbertsio-proiektu handiak egingo dira baita ere mugikortasun sektorean, bereziki metroan, hiru proiektu handi aurreikusi baitira hemendik eta 2030era bitartean. Era berean, Taiwanek bere burdinbideak erabat berritzeko proiektu bat bultzatu du, eta hirugarren eraikuntza faseari ekingo dio laster (Railway Reconstruction Bureau fase hori planifikatzen ari da oraindik).

 

Azkenik, aukera asko daude orobat bioteknologia arloan. Biztanleria oso zahartua duelarik, Taiwango merkatua munduko lehen 25en artean dago balioari dagokionez, eta menpekotasun handia du inportazioekiko, nahiz eta gobernuak eginahalak egin dituen bertako industria garatzeko. Ekipamendu mediko, kirurgiko, ortopediko, odontologiko edo oftalmologikoen balio-kateak lankidetza-aukera interesgarriak eskaintzen ditu balio erantsi handiko ekipamendu medikoen garapenerako.

 

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak