Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 urtarrila, 2019 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak inbertsio-foro batean parte hartuko du martxoan Filipinetan

Asiako Garapen Bankuak antolatzen duen Negozio Aukeren Mintegiaren hamargarren edizioa da

 

Asiako Garapen Bankuak antolatzen duen Negozio Aukeren Mintegiaren hamargarren edizioa da

 

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) inbertsio-foro batean parte hartuko du Filipinetan martxoaren amaieran. Asiako Garapen Bankuak antolatzen duen Negozio Aukeren Mintegiaren hamargarren edizioa da, 2019ko martxoaren 27an eta 28an egingo dena Manilan erakunde hauen eskutik: ICEX España Exportación e Inversiones, Manilako Bulego Ekonomiko eta Komertziala, Extenda (Kanpo Sustapenerako Andaluziako Agentzia) eta Nazioartekotzeko Euskal Agentzia.

 

Ekitaldia beraizik zuzendurik dago Asiako Garapen Bankuari buruz gehiago jakin nahi duten Espainiako enpresei. Enpresa-jarduera horren helburu nagusia da inbertsiorako eta enpresa arteko lankidetzarako aukerak identifikatzea eta balizko bazkideak aurkitzea Filipinetan.

Asiako Garapen Bankuak antolatutako Negozio Aukeren Mintegia (Business Opportunities Fair, BOF ingelesezko sigletan) beraizik zuzentzen zaie Asiako Garapen Bankuaren finantzaketarekin lotutako negozio-aukeretan interesatuta dauden aholkulariei, kontratistei, hornitzaileei eta Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE). Euskal Agentziak Asean eremuko ordezkariaren bitartez parte hartuko du.

 

Filipinetako Gobernuaren lehentasunetako bat da Azpiegitura Plan handi bat abiaraztea eta inbertsioa gradualki handitzea 2022an urteko BPGaren %7ra iristeko, hau da, 170.000 milioi eurora.

 

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak