Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 otsaila, 2019
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Cofides-ek hobetu egin nahi dituzte euskal enpresei atzerrira irteten laguntzeko diru-laguntzak

Bi erakundeetako arduradunak Bilbon elkartu dira finantza-instrumentuei buruz hitz egiteko
Ordezkariak bileran.

 

Bi erakundeetako arduradunak Bilbon elkartu dira finantza-instrumentuei buruz hitz egiteko

 

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade&Investment) eta Estatu mailako Cofides sozietateak bilera bat egin dute, aztertzeko nola hobetu euskal enpresei atzerrira irteten laguntzeko diru-laguntzak. Eusko Jaurlaritzaren Enpresak Nazioartekotzeko 2017/2020 Planak helburu estrategiko bezala aipatzen du Agentziak finantza-tresnak bultzatu behar dituela, eta Cofides sozietatearekin eginiko bilera lan-ildo horren barruan kokatzen da.  Iragan urrian eginiko jardunaldiaren jarraipena izan da.

 

Bilbon asteartean eginiko bileran parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde Javier Zarraonandiak eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kontseilari delegatu Ainhoa Ondarzabalek, Cofides sozietateko presidente José Luis Curbelok eta Cofides-eko zuzendari nagusi Rodrigo Madrazok.

 

Bileran hainbat lankidetza-esparru identifikatu ziren bi erakundeek eskaintzen dituzten finantza-instrumentuen erabilpena eta bateragarritasuna hobetzeko, tresna horien bidez erraztasunak eman nahi zaizkielako euskal enpresei beren nazioartekotze prozesuan egin behar dituzten operazio korronteak eta inbertsioak egiteko.

 

Cofides, Garapenaren Finantzaketarako Espainiako Konpainia, Estatu mailako merkataritza sozietate bat da, 1988an sortua, eta helburutzat duena epe ertain eta luzeko finantzaketa ematea atzerriko inbertsio-proiektu pribatuei, baldin eta interesa badute Espainiarentzat eta bideragarriak badira.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia aurten sortu da Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzeko. Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerraraziko da horrela, enpresen premia zehatzei hobeto egokituz.

 

Agentziaren kanpo-sarea presente dago 70etik gora herrialdetan, 15 bulego propiorekin eta mundu osoan dauden 60 aholkularirekin.

Taiwanek energia berriztagarrien aldeko apustua egin du, eta merkatua ireki die sektoreko euskal enpresei

SPRI Taldeak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (BTI) bidez antolatutako topaketa batek...Leer más

informe automoción global observatorio 2q
Automozio 2Q 2021 Behatokiko txostena.

Ekoizpen nagusia duten herrialde eta eskualdeei sakonago erreparatuz, ibilgailu elektrikoei...Leer más

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Taiwango negozio aukerak azalduko ditu

  Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade &Investment) jardunaldi bat antolatu...Leer más

Negozio-aukerak Turkian

Turkia merkatu garrantzitsua da Euskadirentzat, hain zuzen, Turkiak Euskaditik eginiko inportazioak...Leer más

Produktuen ziurtapen berriak Erresuma Batuan operatzen duten euskal enpresentzat

  Brexita errealitate bat da joan den urtarrilaren 1etik, eta Erresuma Batuan kokatutako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?