Mikel Jauregi sailburua.
Albisteak 13 urtarrila, 2025

Mikel Jauregi: “Euskadi Europako berreindustrializazioaren liderra izan dadin lanean ari gara”

Euskadik Europako industrian kontsolidatutako egoeran ekin dio 2025. urte honi eta erronka garrantzitsuak ditu aurrean. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean onartutako eta berrikuntzaren eta trantsizio energetikoan aurrera egitearen aldeko aurrekontu hedakorrak ditu, ikuspegia betiere lehiakortasunean aurrera egitean jarrita. Mikel Jauregi sailburuak 2025 honetan Jaurlaritzak bideratuko duen politika industrialari buruzko funtsezko gakoak aztertu ditu elkarrizketa honetan
-

Euskadiko industria kudeatzen duen zorroaren buruzagitzan urte erdia daramazu. Zer ondorio atera dezakezu?

Abiapuntu hau genuen: Euskadiren egoera benetan ona da. Inoiz baino per capita errenta eta ongizate sozialeko maila handiagoak ditugu, eta langabezia-tasak gutxieneko ehunekotan jarraitzen du. Gainera, zorionez, politika industrialak, duela hainbat urtetik, oso positiboa den adostasuna lortu du. Baina horrek ez du esan nahi autokonplazentziaz jokatu behar dugunik; justu kontrakoa esango nuke. Euskadin, duela hainbat hamarkadatik, argi dugu politika sozial onena politika industriala dela, eta horregatik, gure herrialdean dugun ongizate maila altua posible egiten duen industriaren aldeko apustua egiten dugu. Baina kontuan izan behar dugu industriari esker lortu dugun ongizate maila altua den arren, Europako bizi-kalitatea arrisku larrian jartzen duten benetako arriskuei aurre egin behar diegula, eta ez soilik Euskaditik, baita Europa mailan ere.

Zein dira erronka nagusiak?

Egungo argazki finkoak oparoaldi ekonomikoa erakusten duen arren, argazki dinamikoa konplexuagoa da Mario Draghik bere txosten entzutetsu hartan ohartarazi zigun moduan. Europako ekonomiaren hazkundea gutxitzen joan da azken hamarkadotan. Azken 25 urteotan, pertsonako errenta erabilgarri erreala bi aldiz gehiago hazi da Estatu Batuetan Europarekin alderatuta, batez ere eraldaketa digitalean izan duen lidergoari esker. Europaren eta Estatu Batuen arteko arrakala digital hori gero eta handiagoa da, batez ere adimen artifizialaren esparruan.

Eta, bestalde, sektore tradizionaletan teknologiako lidergoari eta manufaktura-bikaintasunari eusten badiegu ere, arlo honetan ere abantaila txikiagotzen ari gara Txinaren aurrean.

Horrez gain, Europaren motor nagusien, Alemaniaren eta Frantziaren, kontsumoan izandako atzerakadak eragin zuzena du gure ekonomian, horiek baitira gure enpresek esportatzen duten herrialde nagusiak.

Gainera, lehiakortasunaren galera hori nazioarteko ziurgabetasun-testuinguruan gertatu da. Mundu mailako paradigma-aldaketa baten lekuko gara. Berlingo harresia erori eta gerra hotza amaitu zenetik, nazioen arteko harreman politiko eta komertzialen ikuspegi eta ordena aldeaniztuna eta globalizatzailea hedatu zen. Jada existitzen ez den ikuspegia da. Eraldaketa handiak ditugu aurrean eta ezin gara atzean geratu. Maila makroekonomikoan bizi dugun une on hau aprobetxatu behar dugu etorkizuneko industria bultzatzeko. Horregatik, Euskadi, kontsolidatuta dagoen bere gotorleku industrial horretatik abiatuta, Europako berreindustrializazioan liderra izatea planteatzen dugu. Beharrezko ilusioa dugu eta baikorrak gara. Argi ditugu lehentasunak: industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago nahi ditugu.

Nola zehaztuko dira lehentasun horiek hurrengo hilabeteotan Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak abian jarriko dituen ekintzetan?

2025era begira, helburu handiak dituen aurrekontua dugu. Hain zuzen ere, aurreko urtearekin alderatuta, % 5 baino gehiago handitu da. Nahi dugun jauzi kualitatiboa emateko, hainbat esparru bultzatuko ditugu eta, horregatik, 2028rako Garapen Industrialeko Plan Estrategiko berria jarriko dugu abian. Kontuan izan behar dugu gure industria-egituraren zati handiena enpresa txiki eta ertainek osatzen dutela, eta aurrekontuaren zati handi bat bideratuko dugu haietara Sailak eta sozietate publiko ugariek finantzatutako ETE-entzako Laguntza Plan berriarekin. Horren aurrekontua 500 milioi euro baino gehiagokoa izango da. Eta, noski, SPRI Taldearen programa industrial nagusiei eutsiko diegu: INDARTU (beharra duten eremuei zuzenduta dago eta 20 milioi euro izango ditu); GAUZATU (oinarri teknologikoa eta berritzailea duten ETE-en lana babestera zuzenduta dago eta 28 milioi izango ditu); 4.0 industriarako beste 8 milioi euro bideratuko dira; eta kluster industrialen politikaren aldeko apustua etengabea izango da. Azken horri dagokionez, gainera, aitzindariak gara eta horixe da gure sektore industrialaren estandarteetako bat.

Jaurlaritza industria gehiago eta hobearen paradigmarekin ari gara lanean eta, hori lortzeko, laguntza-programez gain, Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietatea dugu, industria eta enpresa berriak eratzeko eta balio-kate berriak sortzeko inbertsio-tresna gisa, bai konpainia berriak abian jarri eta merkaturatzeari dagokionez, bai horiek mailakatzeari dagokionez.

Beharrezkoa da lurzoru industriala garatzea enpresen esku egon dadin…

Bai. “Industria gehiago” aipatzen dugunean, enpresen esku lurzorua eta behar dituzten zerbitzuak jartzeaz ari gara. SPRILURek 49,3 milioi euro bideratuko ditu 2025ean erabiltzen ez diren aktiboak berreskuratuta lursail industrialen 325.000 m² industria berrirako egokitzeko. Eta, legealdi osoari dagokionez, gure helburua 1.250.000 m2-ko azalerara iristea da. Horren erakusgarri da Sidenor, 99.000 m2-rekin. Gaur egun, bigarren faserako obrak lizitatzeko prozesuan dago. Lurzoruak jarriko ditugu abian hainbat tokitan: Larrinen, Azpeitian, edo Eskuzaitzetan, Donostian, adibidez.

Euskadiko industriaren nortasun-ezaugarrietako bat nazioartekotzea da oraindik ere. Nola jarraituko da indartzen?

Halaxe da, bai. Euskadiko enpresen nazioartekotzea mundu globalizatuan lehiakortasuna handitzeko funtsezko faktorea da. Horregatik, kapitulu horren aurrekontua % 10 handituko dugu enpresa txiki eta ertainak babesteko eta Euskadiren Kanpo Sarea indartzeko, 34,8 milioi eurorekin. Basque Trade & Investmentek – Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 23. bulego komertziala ireki berri du Australian. Bestalde, ezin dugu talentua ahaztu. Izan ere, gazteak nazioarteko arloan trebatzen jarraitzen dugu BEINT edo Global Training bekekin. Gainera, ekintzailetza berritzaileko programak eta startupak bizkortzea helburu duten BIND 4.0 programak, besteak beste, mantenduko ditugu.

Zer garrantzi du I+G+b arloak?

Gure industria EBren lehen postuetan badago, berrikuntza, ikerketa eta garapen teknologikoei esker da. Halaxe aitortu digu Europako Batzordeak, 2024an berriro ere Euskadi “oso berritzailea den” herrialde gisa aitortu baitu. I+G arloa da Euskadiko enpresen lehiakortasuna bultzatzen duen elementuetako bat eta sekula ez da gelditu behar. Hain zuzen ere, “industria gehiago” nahi dugula esaten dugunean, denboran zehar iraungo duten inbertsio publiko-pribatuekin osatu beharreko berrikuntzaren aldeko apustua egin behar dela esan nahi dugu. Horrekin lotutako aurrekontuak % 6ko gorakada izan du eta, 2030era begira, I+G+b arloko inbertsioa gure BPGaren % 3ra iristeko helburua dugu. Aurtengorako, 2025erako, aski ezagunak diren gure programak garatzen jarraitzeko 285 milioi euro ditugu: HAZITEK, ELKARTEK edo EMAITEK+. Gainera, ‘Innobideak Fast Track’ programa indartu behar dugu gorakada industriala eta I+G arloko proiektuak merkaturatzeko prozesua bizkortzeko. Aurrera jarraitu behar dugu eraldaketa digitalaren bidean, garrantzizko hainbat arlorekin: adimen artifiziala, zibersegurtasuna edo smart industry-a eta teknologia kuantikoak. Parkeen Sareak ere rol garrantzitsua izaten jarraituko du, inbertsio berriekin.

Aurrekontu berriaren oinarrietako bat izango da isuriak gutxitzea. Zer egingo duzue horretarako?

Jaurlaritzak ekonomiaren deskarbonizazioa eta trantsizio energetikoa zuzendu nahi du. “Isuri gutxiagoren” aldeko apustua egin ahal izateko, modu arautuan eta gure industriaren eskutik egin behar dugu. Horretarako, beharrezkoa da azpiegitura berriak garatzea, batez ere sorkuntza elektriko berriztagarriarekin lotuta, instalazio eolikoekin eta eguzki-instalazio fotovoltaikoekin. Guztira, legealdi honetan, funts propioetako 260 milioi euro deskarbonizazio industrialean, eraginkortasun energetikoan eta autokontsumoan inbertitzeko konpromisoa dugu. Beste nolabait esanda, beraz, erronka handiak ditugu aurrean.

Gainera, duela gutxi % 30eko zerga-kenkariak aurkeztu ditugu gure enpresetako teknologia garbietako inbertsioaren gainean. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da Europar Batasunean arlo horretan aurreratuen dagoen herrialdeko, Holandako, kenkari fiskalen mailarik altuena bikoiztu dugula. Bestalde, Europa mailan, Euskadi liderra da teknologia garbiei emandako bultzadari dagokionez. Oro har, uste dugu hiru ekimen horiek (energia-eraginkortasunerako laguntzak, autokontsumorako laguntzak eta kenkari fiskalak) 1.000 milioi eurotik gorako inbertsioak bultzatuko dituztela gure industrian datozen lau urteotan.

Lankidetza publiko-pribatu hori funtsezkoa da gure industria sektorea deskarbonizatzeko eta, beraz, administrazioek egiten ditugun inbertsioez gain, enpresek inbertsio-apustuak egiten dituzte. Horren beste erakusgarri argi bat da Basque Net Zero Industrial Super Cluster. Kluster handi horrek gure industria osoa eta Eusko Jaurlaritza bateratzen ditu eta, SPRI Taldearen gidaritzapean, 2030ean zero isuri garbiko helburua betetzeko konpromisoa hartu du bere gain. Horri guztiari esker, deskarbonizazio adimenduna oinarri duen helburu hori garapen teknologiko eta industrialerako aukera bihurtu nahi dugu Euskadin.

 

Lotutako albisteak

Europar  Batasunak  Itsaso  Beltzean  egonkortasuna,  garapena  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko  plana  aurkeztu  du
12/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak Itsaso Beltzean egonkortasuna, garapena eta jasangarritasuna bultzatzeko plana aurkeztu du

Estrategia Europako beste politika batzuekin koordinatuta garatuko da, EB zabaltzeko prozesua, Ekialdeko Elkartea eta Global Gateway estrategia barne.

Europar  Batasuna  eta  Arabiar  Emirerri  Batuak  negoziatzen  hasiak  dira  Golkoko  lehen  merkataritza-akordio  integrala  lortzeko
11/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna eta Arabiar Emirerri Batuak negoziatzen hasiak dira Golkoko lehen merkataritza-akordio integrala lortzeko

Ondasun eta zerbitzuen merkataritza erraztu, inbertsioa sustatu eta merkataritza digitalaren garapena bultzatzea da negoziazio-prozesuaren helburua

EEN  Basque  Sareak  euskal  ETE-en  parte-hartzea  errazten  du  Europako  I+G  programetan
11/07/2025 I+G+B

EEN Basque Sareak euskal ETE-en parte-hartzea errazten du Europako I+G programetan

BRTA sartu delako Innobasque, BT&I eta hiru merkataritza-ganberekin batera Euskadin SPRIk koordinatzen duen Europako Batzordearen ekimenean

Lehendakariak  Joxe  Mari  Korta  2025  saria  eman  dio  José  Antonio  Jainagari

Lehendakariak Joxe Mari Korta 2025 saria eman dio José Antonio Jainagari

Epaimahaiak, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua buru delarik, Jainaga saritu nahi izan du, enpresa sustraiekiko konpromisoarengatik, industria bikaintasunarengatik, berrikuntzarekiko apustuarengatik eta kalitatezko enplegua sortzeagatik

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Europako  Batzordeak  muga-zergak  ezarri  dizkio  Txinako  latorriari,  ‘dumping’  praktikak  detektatu  ondoren
10/07/2025 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak muga-zergak ezarri dizkio Txinako latorriari, ‘dumping’ praktikak detektatu ondoren

Erabakia Bruselak hasitako ikerketaren ondoren hartu da, Europar Batasuneko ekoizleei eragindako kalteak identifikatuta.

Jauregiren  hitzetan,  “oraindik  aukera  dago  Estatu  Batuekin  merkataritza-akordio  ona  lortzeko”
09/07/2025 Nazioartekotzea

Jauregiren hitzetan, “oraindik aukera dago Estatu Batuekin merkataritza-akordio ona lortzeko”

Pradales Lehendakariaren mezua berretsi du: Euskadi prest dago joan den otsailetik Trumpen muga-zergen mehatxuari aurre egiteko.

Seinalek  enpresei  beren  informazioa  edozein  mehatxuren  aurrean  babesten  laguntzen  die
08/07/2025 Zibersegurtasuna

Seinalek enpresei beren informazioa edozein mehatxuren aurrean babesten laguntzen die

20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Seinale zibersegurtasunean eta Zuzenbide Digitalean espezializatutako konpainia gisa finkatu da

Imanol  Pradalesek  “Europaren  berrindustrializazioa  eta  autonomia  estrategikoa  gidatzeko”  euskal  industriak  duen  zeresana  aldarrikatu  du

Imanol Pradalesek “Europaren berrindustrializazioa eta autonomia estrategikoa gidatzeko” euskal industriak duen zeresana aldarrikatu du

Eraldaketa ekonomikoa bultzatzeko, industria defendatzeko eta kalitatezko enplegua bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoa berretsi du Lehendakariak

Europar  Batasuna  Estatu  Batuekin  negoziatzen  ari  da  merkataritza  arloko  akordioa  lortzeko
03/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.