Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Azaroa, 2019 Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania India Txina

Mie Prefekturako Gobernadoreak eta 34 enpresa japoniarrek euskal industria bisitatu dute

Eikei Suzuki Mie Prefektura japoniarreko Gobernadoreak eta egunotan Euskadin dabiltzan 34 japoniar ordezkariek (enpresa pribatuetakoak, kargudun publikoak, merkataritza ganberetakoak eta bankuetakoak) enpresa-bisita egin dute gaur, ostirala, azaroak 8, Javier Zarraonandia Industria Sailburuordearekin izandako bileraren ondoren
Mie Prefekturako Gobernadoreak eta 34 enpresa japoniarrek

Eikei Suzuki Mie Prefektura japoniarreko Gobernadoreak eta egunotan Euskadin dabiltzan 34 japoniar ordezkariek (enpresa pribatuetakoak, kargudun publikoak, merkataritza ganberetakoak eta bankuetakoak) enpresa-bisita egin dute gaur, ostirala, azaroak 8, Javier Zarraonandia Industria Sailburuordearekin izandako bileraren ondoren. Urkullu Lehendakariak atzo egin zion harreraren ondoren, japoniar ordezkaritzak automobilgintza arloko enpresak bisitatu ditu gaur: Mondragon Corporation, AIC, Gestamp Zentro Teknologikoa eta ITP Aero.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Japoniako Mie Prefekturako Gobernazioak 2018ko urrian sinatu zuten lankidetza-akordioa izan zen bi lurraldeen arteko harremanen abiapuntua. Akordio hartan lankidetzan jarduteko interes handiko sektoretzat jo ziren fabrikazio aurreratua (automobilgintza, aeronautika, manufaktura, 4.0 Industria, robotika eta automatizazción) eta bioteknologia.

Akordio haren harira, lan-ildo eta negozio-aukera berriak irekitzeko asmoz, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) duela zenbait egun antolatu zen Greater Nagoya Iniciative deritzonaren Eskualdeko Negozio Biltzarrean parte hartzeko aukera erraztu zien Gestamp, Fagor Ederlan eta Lantek euskal enpresei. Japoniako eta nazioarteko enpresen arteko harremanen bitartez industria hobetu eta eraginkortasuna areagotzea da topaketa honen helburua.

Aipatutako sektoreen inguruko harremanak garatzeari buruzko interesaz gain, hilaren 7an beste lankidetza-akordio bat sinatu zuten Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Mie Prefekturako Gobernazioak munduko erromesaldien ondareko ibilbidetzat jotzen diren Kumano Kodo Iseji Route eta Kostaldeko Donejakue Bidea babestu eta ezagutzera emateko. Era berean, Mieko ordezkaritzak Euskadiko gastronomiaren inguruko jakinmin handia agertu du, izan ere, sektore hau garrantzi handikoa da Japoniako prefektura hartan.

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek 100 beka atera ditu nazioartekotzearen arloko profilak prestatzeko
Irakurri gehiago
Australia Basque Trade 19 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik energia berriztagarrien Australiako merkatura zabaldu du bere etorkizuna
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak