Sener eta Wavegarden-ek bate gin dute, nazioartean surfa praktikatzeko aukera emango duten olatu artifizialak sortzeko instalakuntzak eraikitze aldera
Surfa praktikatzeko olgetarako instalakuntzen eraikuntzan espezializatutako Wavegarden konpainia gipuzkoarrak eta Sener ingeniaritza bizkaitarrak akordioa erdietsi dute, bost kontinenteetan olatu artifizialak sortzeko sistemen eraikuntza bultzatzeko.
Bi enpresek itundutako aliantzak, nazioarteko bi proiektu osorik egikaritzea aurreikusten du, “giltza eskura” modalitatean.
Momentuz, bi enpresak batera lan egingo dute Seuleko proiektu batean, baita aurretiazko ingeniaritza lanetan eta garapen bidean diren Espainiako, Suitzako, Erresuma Batuko, Brasilgo eta Mexikoko proiektuetako euskarri teknikoetan ere.
Zertan datza Wavegarden?
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?