Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 Azaroa, 2019 Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment India Txina

Makina-erremintako euskal enpresak Indiara abiatu dira Eusko Jaurlaritzaren eskutik

Asiako herrialdeak sektoreari eskaintzen dizkion negozio-aukerak esploratuko dituzte

Asiako herrialdeak sektoreari eskaintzen dizkion negozio-aukerak esploratuko dituzte

SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak misio bat antolatu du AFM klusterrarekin batera, Indiak makina-erremintako sektoreari eskaintzen dizkion negozio-aukerak esploratzeko.

 

Misioak bi jardunaldi tekniko ditu: bata, astelehen honetan, Bangaloren, eta bestea, asteazkenean, hilak 27, Punen. Horiez gain, BEML trenbide-enpresa publikoa bisitatuko dute, baita azpiegituretarako fluidoen kudeaketako merkatuan buru den Kirloskar Pneumatic deritzona ere.

 

Jardunaldi hauen bitartez, Indian nahiz Euskadin, manufaktura aurreratuaren eta 4.0 Industriaren arloan izandako azken aurrerapenak aurkeztu eta ezagutzera emango dituzte. AFM makina-erremintako klusterrak eta Fagor Automation, Lantek eta Fagor Arrasate enpresek azken aurrerapenak aurkeztuko dituzte Indiako automobilgintza eta aeronautikako lehen mailako enpresekin batera. Gainera, B2B saioak antolatuko dira bertaratutakoen eta euskal enpresen artean. Topaketa hauetan, aipatutako euskal enpresekin batera, Zayer, Ona, Juaristi eta Geminisen eragile eta ordezkariek parte hartuko dute.

 

BEML da trenak eta ordezko piezak fabrikatzen dituen enpresa publikoa. Kirloskar Pneumatic delakoa aitzindaria da azpiegitura-proiektu handietarako fluidoak kudeatzeko soluzio konplexuen merkatuan, ur-hornidura, energia-instalazioak, ureztapena, petrolioa eta gasa, eta itsas-armada eta defentsa tarteko direla. Ponpak, balbulak eta turbinak diseinatu eta fabrikatzen ditu, industriarako, nekazaritzako zein etxe barruko erabileretarako.

 

Indian euskal enpresen 62 ezarpen daude, sektore hauei atxikitakoak: energia berriztagagarriak, automobilgintza, makina-erreminta, ekipamendu elektrikoa eta tren-industria. Konpainia horiek guztiak Pune, Chennai, New Delhi eta Bangaloren finkatuta daude.

 

Indiak 1.339 milioi biztanle ditu, eta euskal enpresek herrialde horretara egindako esportazioen guztizko balioa 189 milioi eurokoa izan zen 2018an.

Lotutako albisteak

EEN Pollutec LYON 28 iraila, 2023 Basque Trade & Investment
POLLUTEC-eko B2B “GREEN DAYS” Lyon-en, Frantzian:Izen-emateko azken egunak
Irakurri gehiago
Forest Trafic muestras 25 iraila, 2023 Berrikuntza
Forest Trafic-en panelak, liderrak estatu mailan
Irakurri gehiago
21 iraila, 2023 Digitalizazioa
Basque Open Industry-ren zabalkundea abian da
Irakurri gehiago
20 iraila, 2023 Nazioartekotzea
Eusko Jaurlaritza eta SPRI EMO Hannover-en parte hartzen ari diren 36 euskal enpresen bidelagun
Irakurri gehiago
Wales Tech Week 19 iraila, 2023 Basque Trade & Investment
‘Wales Tech Week’ek euskal enpresak UK-ko teknologia ekosistemaarekin interaktuan jartzeko aukera emango die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak