Nazioartekotzea
Albisteak 17 uztaila, 2020

Lantekek bere ezarpena indartu du Europan, Austriako, Greziako eta Zipreko banatzaile berriekin

Lantek multinazional euskalduna CAD-CAM/MES/ERP soluzioen garapenean eta merkaturatzean liderra den eta, mundu mailan, txapa eta metalaren industriako enpresen eraldaketa digitalean aitzindaria den Lantek multinazional euskalduna Europan duen presentzia indartu du, Arabako konpainiari euskarria emango dioten bi banatzaile berrirekin. Bata Austrian eta bestea Grezian eta Zipren. 
-

Arabako Parke Teknologikoan egoitza duen enpresa honek akordio bat lortu du Alfasolid konpainiarekin, Grezian eta Zipren CAD/CAM produktu guztiak saldueta instalatzeko, eta baita bezeroei laguntza emateko ere. Konpainia greziarra 3D diseinu mekanikoan espezializatuta dago, eta industria, fabrikazio eta erreminta esparruetan, gailu medikoen, etxetresna elektrikoen eta garraiobideen sektoreetan jarduten du, besteak beste. 

“Akordio honekin merkatua aztertzeko prozesu bat hasten dugu, metalaren sektoreko enpresei ERP/MES irtenbideak eskaintzeko eta bere bazkide teknologikoak izateko, 4.0 industria sendotzeko asmoarekin”, adierazi du Juan José Colas Lantekeko merkataritza eta marketin zuzendariak. 

Bestalde, Dimitri Manolis Alfasolideko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “gaur egun bizi ditugun ziurgabetasun handiko garaietan, ziur gaude horrelako akordioek gure bezeroei irtenbide aurreratuagoak eta erantzun hobea emateko aukera ematen digutela”. 

Alfasolid bere banatzaile globalen sarean sartzearen bidez, Lantekek Europako hegoaldeko merkatuan duen lidergoa indartu du, bere lehiakideen aurrean aliantza garrantzitsu bat eginez. 

Saiz IT Solution, Austriako partner premium berria  

Gainera, Lantekek erdialdeko Europan duen posizioa sendotu egin du, Austriako Salz IT Solution enpresarekin akordioa lortuz, Lanteken partner premium berria. Enpresa sortu berria da hau, eta Lantekeko bezero austriarrei aholkularitza eta laguntza emateaz eta haien bezero-zorroa handitzeaz arduratuko da.  

Rene Gruber fundatzailearen ustez, “oraindik asko dago egiteko Austriako txapa eta metalaren sektoreko digitalizazioaren arloan”, eta aliantza honekin “industriaren digitalizazioa bizkortzeko aukera bat” ikusten du. 

Lantekek Austrian dituen bezeroak nagusiki mekanizazio-sektorekoak dira , nahiz eta horien artean zeramika eta harlangaitz enpresak egon, ur-zurrusta bidezko ebaketa-teknologiaz baliatzen direnak. Horien bolumena desberdina da: artisau-tailer txikiak, Lantek Experten puntzonatze-modulua baino erabiltzen ez dutenak, egoitza bat baino gehiago dituen enpresa-talde bat, Lanteken zenbait moduluz osatutako neurrirako programa-sorta bat erabiltzen duenaSalz IT enpresak aholkuak ematen dizkie bezeroei, irtenbideak diseinatuz eta instalatuz, langileak prestatuz eta laguntza emanez. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz. 

Lotutako albisteak

Europar  Batasuna  Estatu  Batuekin  negoziatzen  ari  da  merkataritza  arloko  akordioa  lortzeko
03/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.

Euskadi,  itsas-energia  eolikoan  espezializatutako  Koreako  azokan
03/07/2025 Nazioartekotzea

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

Hego Koreako Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference azokan Basque Trade & Investmenten bidez izandako parte-hartzeari esker, euskal industriaren gaitasunak eman dira ezagutzera sektoreko eragile nagusien aurrean

Euskal  sektore  aeronautikoa  Txinara  joan  da  Asiako  merkatua  gertutik  esploratzeko
25/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko

Japoniako  Gobernuak  goi  mailako  bisita  instituzionala  egin  du  Euskadira  berrikuntza,  energia  eta  lurralde-garapen  arloko  lankidetza  indartzeko
24/06/2025 Nazioartekotzea

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Zabalik  dago  jadanik  Europatik  kanpoko  eskualde  estrategikoekiko  lankidetza-proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epe
23/06/2025 Nazioartekotzea

Zabalik dago jadanik Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epe

Eskabideak, uztailaren 10a baino lehen

Eusko  Jaurlaritzak  Tzitzikostas  komisarioaren  aurrean  defendatu  du  eskualdeek  automobilgintzaren  sektorearen  eraldaketan  duten  funtsezko  zeregina

Eusko Jaurlaritzak Tzitzikostas komisarioaren aurrean defendatu du eskualdeek automobilgintzaren sektorearen eraldaketan duten funtsezko zeregina

Andoitz Korta industriako sailburuordeak parte hartu du Estrasburgon egindako Automobilgintzarako Eskualdeen Aliantzaren Konferentzian

Euskal  enpresek  Marokoko  automobilgintza  sektorea  esploratu  dute  web-mintegi  batean
16/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek Marokoko automobilgintza sektorea esploratu dute web-mintegi batean

Web-mintegiak, hedatzeko, esportatzeko zein lehiatzeko aukerengatik Maroko merkatu estrategikotzat jotzen duten osagaien sektoreko (TIER 1, 2 eta 3) eta makineriaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta

Euskadik  eta  Australiak  harremanak  estutu  dituzte  industriaren  eta  energiaren  arloan

Euskadik eta Australiak harremanak estutu dituzte industriaren eta energiaren arloan

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldebiko bilera egin du gaur Rosemary Morris-Castic Australiako enbaxadorearekin

Europar  Batasunak  zigor  ekonomiko  eta  energetiko  berriak  onartu  ditu  Errusiaren  aurka
10/06/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Hamazazpigarren neurri-sorta honek Ukrainako gatazkari lotutako ontzi eta erakundeei eragingo die, eta pixkanaka-pixkanaka Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna ezabatzea aurreikusi du

Poloniako  Wielkopolska  eskualdeak  berrikuntza  eta  transferentzia  teknologikorako  ereduak  esploratu  ditu  Euskadin
10/06/2025 Nazioartekotzea

Poloniako Wielkopolska eskualdeak berrikuntza eta transferentzia teknologikorako ereduak esploratu ditu Euskadin

BasqueTradek hartutako misio hau bat dator agentziak euskal enpresen nazioartekotzea sustatu eta Europako eskualdeekiko lankidetza bultzatzeko finkatua duen helburuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.