Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 20 iraila, 2019 I+G Nazioartekotzea AEBak Ipar Amerika

Indar: Estatu Batuetako ur eskasiari aurre egiteko euskal soluzioa

Indar konpainiak arrakastaz amaitu ditu Las Vegasen munduko ur-ponparik indartsuenak ezartzeko lanak

Indar konpainiak arrakastaz amaitu ditu Las Vegasen munduko ur-ponparik indartsuenak ezartzeko lanak.

Garaiz eta forman. Erantzuteko epeak une oro betetzeko ohiturari jarraiki, Ingeteam taldeari atxikitako Indar Electric konpainia gipuzkoarrak arrakastaz bukatu berri ditu Las Vegaseko lur-azpian munduko ur-ponpa urperagarri handienak muntatzeko lanak.

 

Makroproiektu hau Colorado ibaiaren arroan eta bereziki Mead lakuan inoiz izandako lehorterik handienak eragin du, izan ere, bertako ur-mailak 40 metro baino gehiago egin du behera 2000. urteaz geroztik. Egoera honi aurre egiteko, Indarrek enpresaren historiako kontraturik handiena sinatu du (ia 70 milioi eurokoa), teknologia arloan duen talentu aparta frogatzeaz gain.

 

Horren harira, Indar talde multinazional handien gainetik nagusitu da proiektua gauzatzeko lanetan, eta nahierako soluzioa eskaini eta diseinatu du Estatu Batuetako eremu horretan bizi diren bi milioi pertsonarentzako arazo larriari aurre egiteko. Peio Garciandia Beasaingo konpainiako Ur Ingeniaritzaren arduradunak proiektuaren gakoak azaldu dizkigu.

 

Garaiz eta forman. Pozik egongo da bezeroa, Nevada Hegoaldeko Ur Sistema (SNWA)…

Bai, jauna. Euskaldunok emandako hitza zor, eta guk oso ondo dakigu hitza betetzen. Erabateko konpromisoa bezeroarekin.

 

Erronka itzelezkoa izan arren…

Erronka erabatekoa zen, izan ere, hutsetik diseinatu behar ziren merkatuan ez zeuden motordun ponpa-talde urperagarri batzuk, eta gainera, denbora-tarte laburrean egin behar genuen, gu baino askoz ere handiagoak diren lehiakideei aurre egiteko, eta gerora ikusi denez, aurrea hartzeko gauza izan ginen. Prozesu osoa ingeniaria arloko itzelezko lana izan da.

 

Hain da itzelezkoa, ezen, ponpa-talde horrek 140 metroko sakoneran egunean 900 milioi galoi ur ateratzeko gaitasuna izango baitu… Nola jar dezakegu hau dagokion testuinguruan?

Parekotasuna eginez gero, segundoro 250 bainuontzi betetzeko gaitasuna izango genuke. Horixe da proiektuak duen itzelezko gaitasuna: eguneko 900 milioi galoi ur bil ditzake Mead lakuaren alderik sakonenetik, proiektu honetarako propio diseinatu eta 4000kWeko baterako potentzia gara dezaketen 32 ponpa urperagarriren laguntzaz.

 

Munduko ur-ponpa urperagarririk handienak dira?

Sakontasuna eta fluxua kontuan hartuz, bai, munduko handienak dira. Oso-osorik fabrikatu genituen Beasaingo lantegian, gero Kaliforniako Long Beacheko portura bidali eta handik kamioietan eraman zituzten Nevada hegoaldera.

 

Tamaina horrelako proiektuek ondoriorik al dute gerora bezero berriak erakartzeari dagokionez?

Gertatu izan zaigu. Kalifornian une honetan itsasoko ura hartzeko ponpa batzuk bukatzen ari gara San Dieko konderriko ‘Bud’ Lewis Carlsbad gatzgabetze-instalaziorako. Hauxe da Estatu Batuetan egun dagoen itsasoko ura gatzgabetzeko instalaziorik handiena, eraginkorrena eta aurreratuena, teknologiaren ikuspegitik, izan ere, egunean 190.000 m3 inguru gatzgabetzeko gaitasuna du. Indarren ekipamendua 2020aren erdialdean funtzionatzen hasiko da, eta honek herrialde horretan abian dugun Water Engineering estrategia indartzeko aukera emango digu, luze gabe erreferentzia berriak lortzeko esperoan.

 

Estrategiaren helburua horren lehiakorra den herrialde horretan merkatuko nitxo hori lideratzea dela dirudi…

Jarduketa honekin, bazkide lidertzat posizionatu gara ur-ingeniaritzako urpeko proiektuetan, Estatu Batuetan dugun presentzia indartzeaz gain, izan ere, Wisconsin estatuko Milwaukee hirian, 150 langile dituen sorgailu eolikoak ekoizteko lantegi bat dugu.

 

Nola liteke, horrenbeste urteren ondoren eta tamaina txikiko ETEa izanik, zuen enpresa talde multinazional handien gainetik nagusitzea?

Nire ustez, arrazoia Indarren jatorri teknologikoa da, motorraren eta ponparen munduari lotutakoa, izan ere, esparru horietan ‘case study’ edo nazioarteko erreferentzia bihurtu gara. Azkenean, etxean egindako diseinua eta esperientzia zabala dira soluzioaren giltza eman digutenak. Eta nik uste dut oso-osorik asmatu dugula, guztiz interesgarria den nitxo bateko negozioa baita, hazkunde handi-handiko aurreikuspenak dituena.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak