Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 urtarrila, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment Ipar Amerika

Eusko Jaurlaritzak bulego berri bat ireki du Kanadan euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak SPRI-Basque Trade & Investment-en 21. bulegoa —euskal industriaren nazioartekotzea babesteko kanpoko sarearekin bat egingo duena— inauguratu du Montrealen
  •  Kanada Eusko Jaurlaritzaren 2021-2024rako estrategian lehenetsitako herrialdeetako bat da, maila globalean hamar interesgarrienen artean dagoelako eta Euskadik merkatu horretara ahal duena baino gutxiago esportatzen duelako oraindik

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak, Industriako sailburuorde Mikel Amundarainekin eta Nazioartekotzeko Euskal Agentzia-Basque Trade & Investment-eko (BTI) zuzendari Ainhoa Ondarzabalekin batera, euskal industriaren nazioartekotzea babesteko Kanpoko Sarearen bulego berri bat inauguratu du Montrealen.

Kanadako bulegoa munduko sare horren 21. bulegoa da. Sare horrek, 90 herrialde baino gehiagotako ordezkaritzen eta aholkularien bitartez, enpresen esportazioak eta nazioartekotzea sustatzeko aukerako zerbitzu bat eskaintzen du, merkatu estrategikoetan kokatzera bideratutako jarduerak babesten ditu, merkataritza- eta produkzio-ezarpenetan laguntza teknikoa ematen du, eta erakunde multilateralek finantzatutako proiektuak babesten ditu.Aurten 22 bulegoetara iristea aurreikusten da, Australiakoa ireki ondoren.

Tapiak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako eredu horren garrantzia azpimarratu du. Eredu horretan, Euskadiko bulegoetan dugun ezagutza sektoriala eta kanpoko bulegoetako ezagutza geografikoa konbinatzen dira enpresei laguntzeko, eta horren emaitza espezializazio eta hurbiltasun handiagoa da, baita edozein sektoretako enpresen behar zehatzei erantzuten dieten zerbitzuak ere.

 

Kanada, lehentasunezkoa Euskadiko industriarako

Kanada Eusko Jaurlaritzaren 2021-2024rako nazioartekotze-estrategian lehenetsitako herrialdeetako bat da. Ekonomia sendotzat hartzen da, eta merkatu konplexua da, baina erakargarritasun handikoa eta nazioarteko jarduera handiko bezeroei aukera handiak eskaintzen dizkiena, bereziki teknologia eta sektore espezifikoetan eta euskal enpresen presentzia txikia dutenetan.

BTIk berriki egin duen eta arrisku- eta aukera-adierazle batzuk kuantifikatzen dituen azterketa batean, Kanada 10 herrialderik interesgarrienen artean kokatuta dago maila globalean. Halaber, berriki egindako azterketa batzuen arabera, gaur egun Euskadi ahal duena baino gutxiago esportatzen ari da merkatu horretara, eta, dirudienez, EBrekin ituna sinatu zenez geroztik, nagusiki Kanadako enpresak ari dira baliatzen bi merkatuen arteko oztopoen murrizketa hori.

Kanadako merkatuan ezarrita dauden zein merkatu horretara esportatzen duten euskal enpresen presentzia indartzeko, bulego bat ireki da herrialde horretan, eta Arantxa Tapia sailburuak inauguratu du gaur, euskal enpresekin egindako topaketa batean.

Gaur inauguratu den bulegoa Montrealen dago, Quebeceko probintzian. Eusko Jaurlaritzak lankidetzako MoU bat du sinatuta harekin, honako esparru hauek ardatz hartuta: klima-aldaketaren aurkako borroka, bi eskualdeen arteko merkataritza handitzea, ekonomia urdina eta kulturaren eta hizkuntza-politikaren arloko elkartrukeak.

Agenda instituzional eta enpresarial zabala, Basquevolt enpresako arduradunekin batera

Arantxa Tapia buru duen euskal ordezkaritzaren bidaia, beraz, BTI bulegoa irekitzeko prozesuaren barruan egin da, ezarrita dauden euskal enpresei eta tokiko erakundeei presentzia iraunkor hori ezagutarazteko helburuarekin. Baina, halaber, bi eskualdeen arteko erakunde- eta merkataritza-harremanak sendotzera bideratutako agenda bat du.

Euskal ordezkaritzak bilera bat egin du gaur Hydro-Quebec enpresako ordezkariekin, eta Varenneko R&D Centre izenekoa bisitatu du.

Hydro-Quebec elektrizitate-hornitzaile liderra da, energia berriztagarrien erabilera lehenesten duena. Quebeceko gobernua da akziodun bakarra, eta bikaintasun-zentro bat du (Center of Excellence in Transportation Electrification and Energy Storage- CEETSE), egoera solidoko baterietarako teknologietan aditua. Eusko Jaurlaritzarekin izandako topaketan, Basquevolt elkarteko ordezkariek ere hartu dute parte, estatu solidoko litiozko baterien inguruan interes komuna dutelako eta Arabako parke teknologikoan kokatutako ekimena nazioartean kokatzeko balio izan duelako.

Euskadi Kanadan sartzeko bidaia horri esker, Eusko Jaurlaritzak goi-mailako bilera instituzionalak egin ditu Kanadako Gobernuko Berrikuntza, Zientzia eta Garapen Ekonomikoko Ministerioko arduradunekin. Quebeceko Gobernuko Industria, Energia, Klima Aldaketa eta Ingurumen Ministerioekin aldebiko bilerak ere egin dira.

Lotutako albisteak

B-WomenIN 1 urria, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalen 3. saioak kultura aniztasunak nazioarteko karreretanduen eragin eraldatzailea nabarmendu du
Irakurri gehiago
Programa de ayudas Pilotu a la internacionalización 27 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
Atzerriko erakunde publikoekin bideratu beharreko proiektu pilotuetarako finantzaketa bila ari al zara? Pilotu programaren deialdia ireki dugu
Irakurri gehiago
Energía 27 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
Nazioartekotzeko aukera berriak: Australiak energia berriztagarrien ekimen berriak aurkeztu ditu
Irakurri gehiago
Aeronáutica 26 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTrade-ek merkatu aeronautiko globalaren hedapen-aukerak aurkeztu ditu
Irakurri gehiago
Comision Federal Electricidad Mexico 12 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
Mexikoko Elektrizitate Batzorde Federalak Euskadiko proiektu pilotu potentzialak aztertu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak