Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 ekaina, 2021 Berrikuntza Finantziazioa Nazioartekotzea Araudia Innobideak

Eusko Jaurlaritzak aukera ematen die enpresei euren ordainketa-betebeharrak eta inbertsioak atzeratzeko laguntza publikoko 6 programatan

Bi malgutze-neurrien bidez enpresek posible dute euren ordainketa-betebeharrak atzeratzea, eta inbertsioak gauzatzeko epea eta enplegua sortzeko konpromisoa geroratzea.

 

Eusko Jaurlaritzak aukera emango die enpresei sei laguntza-programatako inbertsioak atzeratzeko eta horrela likidezia eta kaudimen arazoak saihesteko. Indarreko agindu batean jasota dagoen neurri horrek aukera ematen du dirulaguntzen ordainketak atzeratzeko eta programetan ezarritako inbertsioak eta lanpostu-sorkuntza geroratzeko.

 

Malgutze-neurri horiek programa hauetan aplikatuko dira: Gauzatu-Industria, Gauzatu-Kanpo Ezarpenak, Indartu, Bideratu, Bideratu Berria eta Bideratu Covid-19.

 

Gauzatu-Industria programaren helburua da oinarri teknologiko edo/eta berritzaileko ETEak sortzen eta garatzen laguntzea eta Gauzatu-Kanpo Ezarpenak programak dirulaguntza itzulgarriak eskaintzen ditu euskal enpresen atzerriko ezarpenak sortu eta garatzeko. Bideratu eta Bideratu Berria programek laguntzak ematen dituzte krisian dauden enpresak berregituratu eta berrabiarazteko. Bideratu Covid-19 programak, berriz, dirulaguntzak ematen ditu Covid-19aren inpaktu ekonomikoaren ondorioz krisian dauden enpresak berregituratu eta berrabiarazteko.

 

Bestalde, Indartu programak laguntzak ematen ditu produkzioko inbertsioak egiten dituzten enpresentzat, baldin eta inbertsio horiek lehiakortasuna hobetzen eta ekonomia garatzen badute eremu kaltetuetan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan.

 

Aginduak dio posible dela 2021eko uztaileko edota 2022ko otsaileko kuotaren itzulketa atzeratzea Gauzatu-Industria programan, Gauzatu Kanpo Ezarpenak programan eta Bideratu programaren hiru modalitateetan. Kasu honetan, neurriaren helburua da egoera zail batean dauden enpresek (batez ere altxortegiko arazoak dituztenek) posible izan dezatela 2021eko uztailean edo 2022ko otsailean ordaindu beharko dituzten kuotak ordainketa-egutegiaren amaieran ordaintzea. Hau da, urtebeterainoko gabealdia izango lukete ordaindu behar dituzten kuotak ordaintzeko.

 

Badago beste neurri bat: inbertsioen gauzatze-epea eta lanpostuen sorkuntza-epea atzeratzea aipatutako sei programetan. Neurri honen helburua da inbertsioen exekuzioa edo/eta enplegu arloan hartutako konpromisoa atzeratu behar izan duten enpresek “luzapen” gehigarri bat eskatu dezatela egiteke dauzkaten inbertsioak egiteko edo lanpostuak sortzeko.

 

Baldintza bakarra da inbertsioak gauzatzeko epean egotea. Horrela, euren proiektuak egin ahal izango dituzte gauzatze-epea luzatu beharrik gabe (eta ez-betetzerik gabe).

 

Lotutako albisteak

1 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: osagaiak ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotikoa, teknika ez-suntsitzaileen bidez
Irakurri gehiago
30 urtarrila, 2023 Berrikuntza
Ficoban ospatuko da martxoan Unire, soldaduran eta lotura-teknologietan espezializatutako lehen azoka
Irakurri gehiago
25 urtarrila, 2023 Berrikuntza
Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialak eta CEBEKek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute lan arloko ongizate psikologikoaren garrantzia ikusarazteko
Irakurri gehiago
18 urtarrila, 2023 Basque Trade & Investment
Trivimak showroom birtualak sortu ditu industria-sektoreko euskal enpresek nazioarteko azoketan erabiltzeko
Irakurri gehiago
2 urtarrila, 2023 Berrikuntza
BDIHk Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune Klusterraren Industria Adimenduneko Programa Exekutiboan parte hartuko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak