Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 uztaila, 2018 Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment India Txina

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Txinako ordezkaritza baten bisita jaso du

Tianjin eskualdeko zuzendaritza-karguek bilera bat egin dute euskal erakundearekin eta han kokatutako euskal enpresekin

 

Tianjin eskualdeko zuzendaritza-karguek bilera bat egin dute euskal erakundearekin eta han kokatutako euskal enpresekin

 

SPRIn integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) Txinako Tianjin eskualdeko ordezkaritza baten bisita jaso du Bilbon. Agentziako kontseilari delegatu Ainhoa Ondarzabal Beichen barrutiko zuzendaritza-karguekin batzartu da, eta azaldu die zeintzuk diren erakunde publikoaren helburuak eta nolako zerbitzuak eskaintzen dituen Txinan.

 

Txinako ordezkaritzak batzar bat egin du Tianjin eskualdean kokatutako euskal enpresa batzuekin, besteak beste, Antec eta Lantek-ekin. Eusko Jaurlaritzak badu hitzarmen bat sinatua Tianjin eskualdearekin. Tianjin-eko ordezkaritzaren bisita honek helburutzat izan du Tianjin-en kokatutako konpainien enpresa matrizeak ezagutzea, eta topaketan hizpide hartu dute nolako zerbitzuak eskaintzen dizkieten Beichen barrutiko agintariek han kokatutako konpainiei.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia aurten sortu da Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzeko. Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerraraziko da horrela, enpresen premia zehatzei hobeto egokituz. Agentzia horrek 22 milioi euroko aurrekontua izango du 2018an eta profesionalen talde bat esleituko zaio, 30 profesional egongo direlarik egoitza nagusian eta 19 Kanpo Sarean.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Iregak giltza ingelesen ekoizpenaren %95a esportatzen du nazioarteko merkatuetara
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Agiña Piperrak 20 urte baino gehiago piparrak landatzen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala”
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak