Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 Marzo, 2018 Nazioartekotzea Argentina Brasil Kolonbia Latinoamerika Mexiko Txile Uruguai

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Costa Ricako negozio aukerak azaldu ditu

Euskadiko Nazioartekotze Agentziako zuzendari nagusi Ainhoa Ondarzabal izan da topaketako buru eta eskerrak eman dizkio Costa Ricako ordezkaritzari Euskadira etortzeagatik

 

 

SPRI Taldean (enpresen garapenerako euskal agentzia) integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) hizpide hartu ditu Costa Ricako negozio aukerak. Costa Ricako Kanpo Merkataritza sustatzeko Procomer erakundearen eskariz antolatu da topaketa hori.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentziako zuzendari nagusi Ainhoa Ondarzabal izan da topaketako buru eta eskerrak eman dizkio Costa Ricako ordezkaritzari Euskadira etortzeagatik. Ordezkaritza horren barruan etorri dira baita ere Alexander Mora Kanpo Merkataritzako ministroa eta Doris Osterlof Costa Ricak Espainian duen enbaxadorea. Topaketan argi gelditu da Costa Ricari interesatzen zaiola merkataritza arloko harremanak egiten jarraitzea Euskadirekin, horren erakusgarri delarik orain arte jasotako bisitak, adibidez, Ramos Welber Ekonomiako ministroarena.

 

Kanpo Merkataritzako ministro Alexander Morak funtsezko hainbat datu eman ditu Costa Ricari buruz, esaterako, hazkunde perspektiba optimoak dituela eta euskal enpresentzat bereziki interesgarriak diren sektoreak eskaintzen dituela, hala nola, azpiegiturak, telekomunikazioak, energia berriztagarriak, mugikortasun elektrikoa eta hidrogeno bidezko mugikortasuna, ingurumena eta burdinbideak.

 

Doris Osterlof enbaxadoreak eta Procomer erakundeko zuzendari Jorge Zamorak hizpide izan dituzte atzerriko inbertitzaileei eskaintzen zaizkien abantailak eta atzerriko enpresek Costa Rican ezartzeko dauzkaten erraztasunak.

 

 

 

Lotutako albisteak

18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Comision Federal Electricidad Mexico 12 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
Mexikoko Elektrizitate Batzorde Federalak Euskadiko proiektu pilotu potentzialak aztertu ditu
Irakurri gehiago
Europa Bandera 6 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
Lehiakortasun iraunkorra bultzatzea eta segurtasuna indartzea, Europar Batasunaren lehentasun politikoak
Irakurri gehiago
Automoción Ferias 5 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilgintzako berrikuntza teknologikoak euskal enpresetara hurbiltzen ditu Basque Trade-k
Irakurri gehiago
30 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Nazioartekotzerako enpresa-lankidetzari bultzada, Elkarturekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak