Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 apirila, 2019 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Euskadiko 100 gaztek aurkituko dute lana BEINT nazioartekotze-beken aurtengo edizioari esker

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak deialdia zabaldu du enplegagarritasun-indize ia erabatekoa duen nazioartekotze-tresna honentzat

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak deialdia zabaldu du enplegagarritasun-indize ia erabatekoa duen nazioartekotze-tresna honentzat

Apirilaren 16an hasten da eta maiatzaren 16ean bukatuko da epea basquetrade.spri.eus

 

BEINT bekak aukera paregabea dira unibertsitateko goi-mailako tituludun gazteei nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza emateko. Programa honetako parte-hartzaileek erreferentziazko titulu bat lortuko dute, prestakuntza praktikoa jasoko dute eta 8 hilabeteko egonaldia egingo dute munduan barrena kokatutako euskal enpresetan. 30 urtetik beherako ehun gaztek eskura ditzakete beka hauek, zeintzuen helburua baita prestakuntza ematea nazioartekotzearen arloko talentu berriei, erantzuna eman diezaieten euskal enpresa eta erakundeen premiei.

 

Abiarazi zenetik 34 urte igaro diren honetan, talentu berrientzako nazioartekotze-tresna honen enplegagarritasun-indizeak ia erabatekoak dira.

 

SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak egiten du deialdia urtero eta hiru fase ditu. Gazte parte-hartzaileek 300 orduko ikastaro bat egingo dute lehen fasean, Nazioartekotze arloko Unibertsitateko Espezialistaren Gradu-ondoko Titulua eskuratzeko. Prestakuntza presentzial horretan, ikasleek sakonki landuko dituzte nazioarteko merkataritzaren arauak eta errealitatea, euskal ekonomia-ehuna eta enpresa multikokatuak kudeatzeko behar diren gaitasunak.

 

Gradu-ondoko ziurtagiria lortzen duten bekadunak bigarren fasera igaroko dira, non 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa jasoko baitute nazioartekotzeari laguntza emateko erakundeetan. Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bulego-sarean eta Espainiak atzerrian dituen bulego ekonomiko eta komertzialetan egingo dituzte praktika horiek. Hala, gazte parte-hartzaileek beren ezagutzak zabalduko dituzte kontinente desberdinetako 40tik gora herrialdetako jomugetan.

 

BEINT beken azken fasean praktika profesionalak egiten dira nazioartekotutako euskal enpresetan. Programaren fase honetara iristen diren gazte bekadunek kanpo-merkataritzari buruzko gaitasunak eta ezagutzak hobetuko dituzte benetako enpresa ingurune batean. Praktika horiek aukera paregabea dira atzerrian lan-aukerak aurkitzeko, eta horren erakusgarri da aurreko edizioetan parte hartu duten gazteen erdia-edo lanean ari direla praktikak egin zituzten konpainietan.

 

BEINT bekak beraizik zuzenduta daude 30 urtetik beherako gazteei, Euskadin bizi direnei eta unibertsitateko titulazioa eta ingeles maila altua dutenei.  Programa honek 34 urteko ibilbidea du dagoeneko eta, denbora horretan, 800 gaztek baino gehiagok jaso dute nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza. Nahiz eta unibertsitateko edozein gradutako ikasleek parte har dezaketen, ohikoenak dira Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzako, Ingeniaritzetako eta Zuzenbideko ikasleak. Programak 3’7 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du 2019tik 2021era.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak