Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 otsaila, 2019 Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania India Txina

Europako Parlamentuak onartu du Singapurrekiko akordio komertziala

Singapur da Europar Batasunak Asia Hego-ekialdean duen bazkide komertzial handiena
Arantxa Tapia sailburua, Singapuren.

 

Singapur da Europar Batasunak Asia Hego-ekialdean duen bazkide komertzial handiena

 

Europako Parlamentuak argi berdea eman die EBren eta Singapurren arteko akordio komertzialei, inbertsioak babesteko akordioei eta kolaborazio- eta lankidetza-akordioei. Singapur da Europar Batasunak Asia Hego-ekialdean duen bazkide komertzial handiena, bien arteko merkatugai trukeak 53.000 milioi eurotik gorakoak dielarik eta zerbitzuenak, aldiz, 51.000 milioikoak.

 

Une honetan, Europako 10.000 enpresa baino gehiago daude Singapurren, zeina plataforma bezala erabiltzen baitute Pazifiko osora iristeko. Horrez gain, Singapur da europarrek Asian egiten dituzten inbertsioen lehen jomuga eta bi alderdien arteko inbertsioak oso azkar hazi dira azken urteotan: alde biko inbertsioen bolumen konbinatua 344.000 milioi eurokoa izan zen 2017an.

 

Oraindik muga-zergak dituzten EBko produktuen kasuan, akordio komertzial honen bidez Singapurrek kendu egingo ditu muga-zerga horiek, eta konpromisoa hartuko du bere  horretan uzteko aduanatik libre sartzeko eskubidea Europar Batasuneko gainerako produktuentzat. Gainera, akordioak aukera berriak irekiko ditu Europar Batasuneko zerbitzu-hornitzaileentzat (telekomunikazioak, ingurumen zerbitzuak, ingeniaritza, informatika, itsasoko garraioa, eta beste hainbat) eta ezabatu egingo ditu merkataritzari ezarritako hainbat oztopo (adibidez, onartu egingo ditu Europar Batasunak autoentzat eta hainbat aparatu elektronikorentzat ezarritako segurtasun-entseguak eta Europar Batasuneko enpresek arroparentzat erabiltzen dituzten etiketak).

 

Inbertsioak babesteko akordioak ordezkatu egingo ditu Europar Batasuneko Estatu kideen eta Singapurren artean indarrean zeuden alde biko 12 inbertsio-hitzarmenak; aldiz, kolaborazio- eta lankidetza-akordioa oinarritzat hartuko da bi alderdien arteko konpromiso eraginkorrago bat sortzeko, elkarrizketa politikoa indartuz eta lankidetza hobetuz hainbat arlotan (garapen sostengarria, demokrazia eta oinarrizko askatasunak, justizia, segurtasuna, konektagarritasuna, pertsona arteko loturak, informazio gizartea, hezkuntza eta truke kulturalak, enplegua eta gizarte gaiak).

 

Europako Parlamentuak emandako baimenaren ostean, alderdiek amaierako formalitateak bete behar dituzte akordioak indarrean sar daitezen. Adibidez, inbertsioak babesteko akordioaren  kasuan, ezinbestekoa da Europar Batasuneko estatu kide guztien berrespena.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Iregak giltza ingelesen ekoizpenaren %95a esportatzen du nazioarteko merkatuetara
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Agiña Piperrak 20 urte baino gehiago piparrak landatzen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala”
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak