Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 Marzo, 2018 Nazioartekotzea Alemania Erresuma Batua Errusia Europa Irlanda Italia Polonia eta Ukrainia Txekiar Errepublika eta Eslovakia

Burdinolak filial berria sortu du GPM enpresa belgikarra integratuz

Euskal enpresa nazioartekotze-estrategian pauso handia egin du

Euskal enpresa nazioartekotze-estrategian pauso handia egin du

 

Burdinolak, nazioartekotze-estrategian pauso handia egin du, Beneluxen filial berria zabalduta. Zabalkunde-prozesuan mugarri garrantzitsua izango da urrats hori.

 

GPM –Global Project Management– enpresa belgikarra integratu ostean sortu da Burdinola Benelux. Belgikako enpresa laborategien instalazioetan espezializatutako proiektuen kudeaketaz arduratu izan da. Instalazioetan ibilbide luzea egin duen enpresa da. Eta esperientzia hori Burdinolaren espezializazio teknikoarekin uztartuta, eskarmentu handiko taldea osatuko dute, askotariko beharrizanetarako laborategiak behar dituzten enpresak hornitzeko eremu geografiko zabal batetik.

 

Filial berriak Burdinolaren estrategia globalarekin bat datorren bideari ekingo dio; alegia, laborategi seguruen aldeko apustua egiten jarraitu, eta proiektu handiak bereganatzera joko du. “Filial berriaren bidez, hazkundea aurreikusita dugun merkatuan liderrak izan nahi dugu, eta horrela Europako herrialde garrantzitsuetan gure lidergoa bermatu. Izan ere, argi dugu laborategi seguruetan espezializatuta egoteak bereizi egiten gaituela eta balio erantsia ematen diola gure proposamen teknikoari” dio Mikel Martínez, Burdinolako zuzendaria.

 

Burdinolak hainbat filial ditu munduan zehar: Frantzian, Italian, Erresuma Batuan eta Arabiar Emirerri Batuetan (Dubai). Horrez gain, Mexikon eta Kolonbian ere baditu delegazioak; eta Espainian beste  bost. Burdinola Benelux sare horretara gehituko da.

 

 

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak