“Solidarity Package” izeneko paketea bankuaren jarduera-eskualdeetan lan egiten duten enpresei bideratuta dago.
Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuak (BERD) 1.000 milioi euroko pakete bat aurkeztu du, BERDen jarduera-eskualdeetan diharduten enpresei diruz laguntzeko. COVID-19k eragiten ari den inpaktu ekonomikoari erantzuteko bankuak hartutako lehen neurria da.
Finantza-laguntza hauek, “elkartasun-pakete” bezala aurkeztu dira eta merkataritza-eragiketen finantzaketa hedatzeko; finantza-erakundeen bidezko epe laburreko finantzaketa-horniduratzeko; epe laburreko kapital zirkulatzailearen handitzeko, eta maileguen berregituratzeko bideratuak daude.
1991tik Europan diharduen BERDek “erresilientzia esparru” bat ezarri nahi die egungo bankuaren bezeroei, bere laguntza eskainiz, merkataritza-oinarri sendoak izanik, pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, aldi baterako kreditu-zailtasunak izaten ari diren enpresei.
Basque Trade & Investmentek 2019ko azaroan enpresa-misio bat antolatu zuen BERDek duen Londreseko egoitzan, eta harreman estua du erakunde horrekin, Basque Country Lizitazioak Plataforma eta Londreseko Erresuma Baturako eta Irlandarako ordezkaritza-bulegoaren bidez.
info+ AQUÍ
Basque Trade-k, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, B2B bilerak egiteko aukera...Leer más
PartekatuEdizio honetan Europako 16 herrialdetako proposamenak aurkeztu ziren 6 kategoria ezberdinetan...Leer más
PartekatuAsteazken honetan, euskal enpresek bertatik bertara ezagutu dute nolako erraztasunak...Leer más
PartekatuNazioartekotzeko Euskal Agentziaren Adimen Lehiakorreko Unitateak eginiko hogeita bosgarren...Leer más
PartekatuEusko Jaurlaritzak “zibersegurtasuneko euskal ekosistema” aurkeztu du Txekian, SPRI Taldeak...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?