Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Azaroa, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea India

BasqueTradek lankidetza hitzarmena sinatu du Indiako PHDCC Enpresa Elkartearekin

Hurbilketa hau, Basque Trade & Investmentek Mumbayn duen bulegoaren lanak bultzatua, Indiako mota horretako lehen akordioa da.
INDIA MOU Euskadi

Basque Trade & Investmentek lankidetza-hitzarmena sinatu du (‘MoU’, ingelesez) PHDCC Indiako enpresa-elkartearekin. Erakunde horrek sektore anitzeko ikuspegia duten 100.000 enpresa baino gehiago biltzen ditu Indiako lurralde osoan, eta Euskadi lehentasunezko bazkidetzat hartu du elkarrekiko interesa duten ekintzak garatzeko, eta, bereziki, bi lurraldeetako enpresen arteko sinergiak bilatzeko.

PHDCCk hainbat erakunderekin sinatu ditu akordioak Europan, baina bat bera ere ez Iberiar penintsulan. Hurbilketa hau, Basque Trade & Investmentek Mumbayn duen bulegoaren lanak bultzatua, Indiako mota horretako lehen akordioa da.

MoUa Intergune 2022en sinatu zen, Basque Trade & Investmentek antolatutako, Eusko Jaurlaritzaren enpresak nazioartekotzeko foroaren barruan, eta  intereseko arlo espezifiko batzuk biltzen ditu, hala nola:

  • Altzairuaren fabrikazioa eta ekipamendua
  • Energia berriztagarriak
  • Ingurumena
  • Gorabidean dauden enpresak

Eremu horietan, Euskadiren eta Indiaren arteko merkataritza eta inbertsio-harremanak dinamizatu nahi dira, merkataritza-misioak eta merkatu-azterketak antolatzen lagundu nahi da, baita hitzaldiak, sinposioak eta merkataritza sustatzeko beste jarduera-metodo batzuk ere egin nahi dira bi herrialdeetan. Era berean, negozioz negozio bilerak, mintegiak, hitzaldiak, erakusketak, merkataritza-azokak eta beste sustapen-jarduera batzuk antolatzea aurreikusten da, bi herrialdeen arteko merkataritza-harremanak sustatzeko, bai eta garapen ekonomikoari eta enpresen interesei eragiten dieten beste gai batzuei buruzko informazio-truke etengabea sortzea eta mantentzea ere.

INDIA MOU Euskadi

Lotutako albisteak

Wales Tech Week 19 iraila, 2023 Basque Trade & Investment
‘Wales Tech Week’ek euskal enpresak UK-ko teknologia ekosistemaarekin interaktuan jartzeko aukera emango die
Irakurri gehiago
8 iraila, 2023 Basque Trade & Investment
VASCO, 50 urte baino gehiagoko ibilbidea garraio munduan
Irakurri gehiago
en 2024 7 iraila, 2023 Basque Trade & Investment
‘BTOM’: Erresuma Batuko aduana-eredu berria: ‘Border Target Operating Model’
Irakurri gehiago
4 iraila, 2023 Basque Trade & Investment
Belmekek berrikuntzaren aldeko apustua egin du doitasunezko mekanizazioen arloan
Irakurri gehiago
27 uztaila, 2023 Basque Trade & Investment
Litek Pharma, aplikazio biosanitarioetarako isolagailuen diseinuan eta fabrikazioan aditua
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak