Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 ekaina, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Nazioarteko Gauzatu programa Pilotu programa Sakondu programa Zabaldu programa

BasqueTrade euskal enpresak nazioartera hedatzeko laguntza-programak aurkeztu ditu

Bi webinar antolatu ditu, ekainaren 13an eta 20an, euskal partaidetza atzerrian sustatzeko programak ezagutarazteko

SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioarteratzeko agentzia den Basque Trade & Investmentek (BasqueTrade), bi webinar antolatu ditu euskal enpresa nazioarteratzeko finantza-laguntzako programak aurkezteko.

Lehena, ekainaren 13an 10:00etan programatua, enpresa txiki eta ertainentzako (ETE) laguntza-programen aurkezpenean oinarrituko da, nazioartekotzea sustatzeko.

Webinar honek bidez, Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu programek eskaintzen dituzten aukeren berri eman nahi zaie enpresei.. Programa horiek ETEen nazioarteratzeko prozesuaren hainbat esparru finantzatzeko diseinatuta daude, proiektu bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokitzen dira. Horrez gain, zalantzak zuzenean argitzeko gune bat eskaini nahi zaie eskaeren ebaluazioaren arduradun teknikoei.

Ekitaldirako izen-ematea eskuragarri dago esteka honetan.

 

Ekainaren 20an, 10:00etan, bigarren webinarra egingo da. Oraingo honetan, nazioartekotzearekin lotutako inbertsioetarako finantziazio-programak ezagutaraztea da helburua.

Zehazki, nazioartekotze-proiektuak dituzten tamaina eta sektore guztietako euskal enpresei zuzendutako webinar honetan, GAUZATU International programaren bidez eskura daitezkeen laguntzei buruz eta BasqueTradek Euskal Finantza Institutuarekin (IVF) eta COFIDESekin duen hitzarmenari lotutako zerbitzuari buruz hitz egingo dute.

Lehenengo webinarrean bezala, parte hartzen duten enpresek aukera izango dure laguntzen arduradun teknikoei kontsultak egiteko

Webinarrean sartzeko formularioa esteka honetan dago. 

Lotutako albisteak

Energy Trasnmission 9 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Australiak trantsizio energetiko ordenatua ziurtatzeko bide orria argitaratu du
Irakurri gehiago
BEINT Apertura 8 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
BEINT nazioartekotze-beken programak ikasturte berria hasi du
Irakurri gehiago
3 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTrade-k automobilgintzaren nazioarteko merkatuko azken berrikuntzak aurkeztu ditu
Irakurri gehiago
Tech Day 3 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Automozioaren euskal sektorea negozio-aukera berriak aztertzen ari da Txinan
Irakurri gehiago
Banderas Europa 1 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Europar Batasunak Errusiari ezarritako zigorrak indartu ditu, energia, finantza eta garraioan debeku berriak ezarriz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak