Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 iraila, 2019 Nazioartekotzea Alemania BasqueTrade & Investment Erresuma Batua Errusia Europa Irlanda Italia Polonia eta Ukrainia Txekiar Errepublika eta Eslovakia

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak euskal enpresen presentzia babestu du Aberdeengo (Erresuma Batua) industria-azokan

Halaber, Nazioartekotzeko Euskal Agentzia MSV industria-azokan izango da urrian

Halaber, Nazioartekotzeko Euskal Agentzia MSV industria-azokan izango da urrian.

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, SPRI Taldean integratuta dagoenak, euskal enpresen presentzia babesten du aste honetan egingo den (irailak 3tik 6ra bitartean) Aberdeengo (Erresuma Batua) industria-azokan; dozena erdi bat euskal elkarte eta enpresa izango dira bertan.

 

Aberdeengo Oil & Gas Azokak energiaren sektoreko enpresak bilduko ditu, hala nola, Vicinay Marine,  Tubacex,  Alerion, Gainza Forge, Hadimek, Navacel, (UPV), Tecnalia, eta Energiaren Klusterrarekin batera. Petrolioaren eta gas naturalaren ustiapen- eta ekoizpen-sektorea urtero biltzen dira azoka honetan eta, bertan, produktu, teknologia eta sektorerako zerbitzu berrienak aurkezten dira.

 

Horrez gain, erakunde hau MSV industria-azokan ere izango da, hau da, Europa Erdiguneko industria-azoka garrantzitsuenean; urtero 1.600 erakusketari eta 80.000 bisitari baino gehiago biltzen dira bertan. Azoka hori Brnon (Txekiar  Errepublika) izango da, urriaren 7tik 11ra bitartean. Honako enpresa hauek hartuko dute parte, besteak beste: Pick To Light, Trimek, Agme, Intermodal Forwarding eta Productos Salinas, Nazioartekotzeko Euskal Agentzia eta mugikortasun klusterrarekin batera.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak