Atzerriko Sarea
Nazioartekotzea
Albisteak 2 uztaila, 2019

Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte hartzen duten euskal ETEentzako laguntzak

Proiekturaren kostuaren %51 arte eta 50.000 euro de gehieneko muga
-

“Pilotu” horiek eskala txikian lortzen dituzten emaitzetan oinarriturik, tamaina handiko proiektu bat jarriko da abian, finantzaketa multilaterala izango duena eta euskal ETEen kokapen ona ahalbidetuko duena.

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Pilotu programak zabaldu du dirulaguntzen deialdia euskal ETEek nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten,  eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskainiko ditu horretarako. Programan parte hartzeko eskaerak urriaren 31ra arte egin daitezke.

200.000 euroko zuzkidura duen Pilotu programa Nazioartekotzeko Euskal Agentziak diseinatu eta abiarazi du, euskal ETEek beren nazioartekotze prozesuetan izaten dituzten premia berriei erantzuteko. Kasu honetan, laguntzaren helburua da nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatzen eta garatzen laguntzea, baldin eta errentagarriak eta sostengarriak badira ikuspegi sozialetik. Euskal enpresei laguntzeko premia hau testuinguru zehatz batean sortu da, badirelako hainbat herri, garapen-agentzia eta izaera instituzionaleko bestelako figura proiektu berritzaile bat probatu nahi dutenak, nazioartean lizitatu baino lehen beren funtzionamendua bermatzeko; horrelako prozesuek, arrisku txikiagoak izateaz gain, espektatiba hobeak dituzte euskal ETEeentzat.

Funts multilateralek mundu osoan finantzatzen dituzten azpiegitura-proiektu handiek aukera ugari zabaltzen dituzte proiektu berritzaileentzat, non prototipo bat egin behar izaten baita inbertsio handiak egin baino lehen, inbertsio horien bideragarritasuna eta sostengarritasuna bermatzeko. Euskal enpresei test horietan laguntzeko Agentziak hartu duen erabakia beste bide bat  baino ez da enpresa horien lehiakortasuna bultzatzeko nazioartekotzearen bitartez.

Hala, Pilotu Programan proiektuaren gastuak partekatu egingo dira: pilotua ezarri nahi duen nazioarteko erakundeak jarriko du %49a eta proiektua garatuko duen euskal enpresak gainerakoa. ETEak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren dirulaguntza jasoko du proiektuan parte hartzeko, kostuaren %51raino eta 50.000 euro gehienez. Proiektuaren kostu osoa ezingo da izan 150.000 eurotik gorakoa.

Diruz lagunduak izan daitezkeen kontzeptuak dira honakoekin zerikusia dutenak: proiektuaren diseinua, proiektuaren inplementazioa eta emaitzak lortu eta eskuratzea, ondoren bolumen handiagoko proiektuetan erreplikatzeko pilotuan lortutako esperientziatik abiatuta.

Lotutako albisteak

Europar  Batasuna  Estatu  Batuekin  negoziatzen  ari  da  merkataritza  arloko  akordioa  lortzeko
03/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.

Euskadi,  itsas-energia  eolikoan  espezializatutako  Koreako  azokan
03/07/2025 Nazioartekotzea

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

Hego Koreako Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference azokan Basque Trade & Investmenten bidez izandako parte-hartzeari esker, euskal industriaren gaitasunak eman dira ezagutzera sektoreko eragile nagusien aurrean

Euskal  sektore  aeronautikoa  Txinara  joan  da  Asiako  merkatua  gertutik  esploratzeko
25/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko

Japoniako  Gobernuak  goi  mailako  bisita  instituzionala  egin  du  Euskadira  berrikuntza,  energia  eta  lurralde-garapen  arloko  lankidetza  indartzeko
24/06/2025 Nazioartekotzea

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Zabalik  dago  jadanik  Europatik  kanpoko  eskualde  estrategikoekiko  lankidetza-proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epe
23/06/2025 Nazioartekotzea

Zabalik dago jadanik Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epe

Eskabideak, uztailaren 10a baino lehen

Eusko  Jaurlaritzak  Tzitzikostas  komisarioaren  aurrean  defendatu  du  eskualdeek  automobilgintzaren  sektorearen  eraldaketan  duten  funtsezko  zeregina

Eusko Jaurlaritzak Tzitzikostas komisarioaren aurrean defendatu du eskualdeek automobilgintzaren sektorearen eraldaketan duten funtsezko zeregina

Andoitz Korta industriako sailburuordeak parte hartu du Estrasburgon egindako Automobilgintzarako Eskualdeen Aliantzaren Konferentzian

Euskal  enpresek  Marokoko  automobilgintza  sektorea  esploratu  dute  web-mintegi  batean
16/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek Marokoko automobilgintza sektorea esploratu dute web-mintegi batean

Web-mintegiak, hedatzeko, esportatzeko zein lehiatzeko aukerengatik Maroko merkatu estrategikotzat jotzen duten osagaien sektoreko (TIER 1, 2 eta 3) eta makineriaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta

Euskadik  eta  Australiak  harremanak  estutu  dituzte  industriaren  eta  energiaren  arloan

Euskadik eta Australiak harremanak estutu dituzte industriaren eta energiaren arloan

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldebiko bilera egin du gaur Rosemary Morris-Castic Australiako enbaxadorearekin

Europar  Batasunak  zigor  ekonomiko  eta  energetiko  berriak  onartu  ditu  Errusiaren  aurka
10/06/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Hamazazpigarren neurri-sorta honek Ukrainako gatazkari lotutako ontzi eta erakundeei eragingo die, eta pixkanaka-pixkanaka Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna ezabatzea aurreikusi du

Poloniako  Wielkopolska  eskualdeak  berrikuntza  eta  transferentzia  teknologikorako  ereduak  esploratu  ditu  Euskadin
10/06/2025 Nazioartekotzea

Poloniako Wielkopolska eskualdeak berrikuntza eta transferentzia teknologikorako ereduak esploratu ditu Euskadin

BasqueTradek hartutako misio hau bat dator agentziak euskal enpresen nazioartekotzea sustatu eta Europako eskualdeekiko lankidetza bultzatzeko finkatua duen helburuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.